Silikosia edoGrinderren eritasuna lanak sortutakoarnas gaixotasuna da, silize libreak edo kuartzo kristaldunak eraginda eta batez eremeatzari,harri-zulatzaile, hargin eta harrobietan diharduten langileak kaltetzen dituena.
Bernardino Ramazzinik deskribatu zuen lehenengo aldiz1705eanItalian,"De Morbis Artificum Diatriba" ("Langileen gaixotasunetaz") liburuan deskribatuz.
Gaixotasunak bilakaera akutua eta hilkortasun tasa altua eduki dezake, edota mota kronikoa garatu. Azken kasu honetan, fibrosi noduluduna agertu daitezke biriketako goiko lobuluetan tipikoki, bai etaadenopatiak ere.
Funtzionalki, patroi murriztaile edota buxatzaile garatuko dituzte silikotikoek.
Azkenik, silikosi kronikoa duten pazienteek joera handiagoa daukatetuberkulosia ere jasateko.