Katakana karaktereak idazkera silabikoaren adibide dira.Katakana bakoitzakmora bat irudikatzen du.
Silabasoinu multzo bat da, ahots kolpe bakarrean ahoskatzen dena.Hitz bat osatzen duten ataletako bakoitza da.Euskaltzaindiaren Hiztegiak honela definitzen du: «Ahots igortze bakarrean ahoskatzen den hotsa edo hotsen multzoa, fonetikaren oinarrizko unitatea».[1]
Silaba hitzalatinezkosyllaba hitzetik hartua da; huragrezieraren koinekoσυλλαβή (syllabḗ) hitzetik dator, zeinak esan nahi baitu «batera hartutakoak», hori da, hots bakar bat egiteko batera hartzen diren letrak.[2][3]
Grezierazkoσυλλαβή hitzaσυλλαμβάνω (syllambánō; euskaraz: «batu, besarkatu, barne hartu») aditzaren aditz izen bat da, zeina osatzen baitaσύν (sýn) aurrizkiaz (euskaraz: «-(r)ekin») etaλαμβάνω (lambánō; euskaraz: «hartu, bildu»).[4] Izenakaoristo denboran agertzen denλαβ- erroa erabiltzen du; orainaldiko erroa,λαμβάν-, eratzen daμ ⟨«m») artizki sudurkari bat erantsitaβ ⟨«b») letraren aurretik eta-αν («-an»)atzizki bat gehituz amaieran.[5]
Ikerlariek, baina, arazoz beterik aurkitzen dituzte definizio konbentzionalak.Lourdes Oñederra fonologoak, besteak beste, honela zehaztu zituen silabaren definizio arazo horiek: «Segmentuen eta prosodiaren arteko zubi dugu nolabait silaba, baina muga, zubi, bitarteko izate horrek errealitate konplexu eta definigaitza egiten du».[6] Alabaina, beste ikerlari batzuk definizioaren zailtasunen artean argia biltzen saiatu izan dira, adibidez horien arteanOroitz Jauregi hizkuntzalaria: «Silabak, hierarkian prosodia eta segmentuen artean egonda, zubi lana egiten du; beste era batera esanda, silaba prosodia eta segmentuak jostean sortzen da, elkarren arteko gurutzatzea gertatzen denean. Hizketa fisiko bihurtzen denean sortzen da silaba, hizkuntza hizketa bihurtzerakoan edo kanporatzerakoan, eta silaben bidez ateratzen da hizketa».[7]
Silaben osaera eta silabari eragiten dioten fenomenoakfonologian aztertzen dira batez ere. Esan daiteke silaba dela fonologiaren hizkuntza unitatea nagusia,fonemarekin batera. Izan ere,alfabetoak baino lehenagosilabarioak agertu ziren. Silaba kopuruaren arabera, hitz bat silaba bakarrekoa, bisilaboa, trisilaboa edo polisilaboa (hiru silaba baino gehiagokoa) izan daiteke, eta horrek azentuari eragiten dio.Tonuan ere izan ditzake ondorioak, ezaugarri horrek balio bereizgarria duen hizkuntzetan, hala nolatxinera. Hitz bat silabatan bereiztea garrantzizkoa izan daiteke, besteak beste alderdiortotipografikoan, bi lerroren artean hitz bat maraz bereizi ahal izateko.[8][9]
Silaba kontzeptuaz arrotz diren hizkuntzak aurkitu izan dira,Ipar Amerikako ipar-mendebaldeko itsasertzeko jatorrizko hizkuntza batzuk adibidez, baitaamazigera eta Japoniakoryukyu hizkuntza batzuk ere,[12] baina salbuespen dira orobat, hizkuntza gehienek ezaugarri hori baitute jakiteko hitz jakin bat sistema horretako den ala ez.
Silaba bat irudikatzen duen zuhaitz formako diagrama.
Mendebaldeko tradizioan, silaba batek (σ) bi osagai ditu funtsean (ondoko eskeman irudikatuta):[13]
ekin bat (ingelesezonset:ω): kontsonantea, derrigorrezkoa hizkuntza batzuetan, aukerakoa edo mugatua beste batzuetan;
errima bat (ρ), silaba batzuetan honela banatzen dena:
muin bat (ingelesez.nucleus:v): bokala, derrigorrezkoa hizkuntza gehienetan;
koda bat (k): kontsonantea, aukerakoa zenbait hizkuntzatan, oso murriztua edo debekatua beste batzuetan. Silaba batek koda bat duela esaten da itxia denean, eta kodarik ez duela irekia denean.
Euskarazbat hitzak duen silaba bakarrean,a da nukleoa (berez argi ahoskatu edo esan daitekeen soinua),b hasiera etat da koda. Silaba haukontsonante-bokal-kontsonante gisa definitu daiteke, laburki CVC, ingelesezko hitzen hasieraz (consonant,vowel). Hizkuntza bakoitzak ezartzen dituen murrizpenak oso aldagarriak izan daitezke silaba baten ekina, muina eta koda osa dezaketen soinuez.[14]
Ekialde Urruneko analisiaren tradizioan (baita ere irudikatuta azaltzen dena ondoko eskeman),mandarin txineraren silaben analisian bereziki moldatua, bereizten dira eskuarki:
erdikobokalaren aurreko erdibokala, hots, erdiko soinua (μ).
Silaba bakoitzak ezaugarri suprasegmentalak dituen arren, oro har ez dira aintzat hartzen semantikoki esanguratsuak ez badira; adibidez,hizkuntza tonaletan diren bezala.
Munduko hizkuntza guztietako silaba guztietan dago. Ekina sinplea edo konposatua izan daiteke. Hizkuntza gehienek silaba ekin hutsak ere onartzen dituzte,[15] baina kasu horretan egiturazko ezaugarrimarkatu batez hitz egiten da[16], hau da, hutsa izanda ere, silabaren ekina testuinguruari lotutakosoinu kontsonantiko batek betetzeko joera dago. Adibidez, joera hori da frantsesez egiten denliaison ahoskera fenomenoaren jatorria.[17]
Errimaren multzoak biltzen ditu silabaren nukleoa (gehienetanbokalikoa), bakarrik egon daitekeena (silaba irekien kasuan) edo kontsonantez osatutako koda bati lotuta. Silaba orok gutxienez errima bat izaten du, eta errima hori, gutxienez, fonema batek betetzen du nahitaez.
Errima linguistikoaren nozioa ez da olerkigintzako errimaren nozio berbera. Hizkuntzalaritzan errima beti silabaren zati bat den bitartean, poesian errima batzuk (errima «aberatsak») segidan diren silaba batzuek osatzen dituzte, ekina barne (adibidez,hocus pocus formulan).[18]
Silabaren errimari buruzko arau gramatikalak askoz ugariagoak dira hizkuntza gehienetan silabaren ekinari buruzkoak baino.
Muin silabikoa (hau da, silabaren nukleoa edo silaba gunea) silabaren soinu mailarik altuena duen segmentuan datza. Euskara batuan, beti daelementu bokaliko bat: bokal bakarra edodiptongoa. Beste hizkuntza batzuetan, baina, kontsonantesudurkari edo likido batek ere izan dezake muin silabikoaren papera, edo bokal atonoen elisio testuinguru batzuetan (ingelesezapple [a.pl] edoalemanezsingen [siŋn̩]). Beste hizkuntza batzuek nukleo kontsonantikodun silabak onartzen dituzte modu erregularrean, bokal baten elisiorik gabe:txekieraren kasua da, adibidez,strč prst skrz krk esakunean ([str̩tʃ pr̩st skr̩s kr̩k];entzunⓘ; euskaraz «hondoratu hatza eztarrian») ez du bokalik silaba bakar batean ere.
Koda (italierazcoda, «buztana») silabaren hautazko elementu bat da, kontsonante batez edo gehiagoz osatua. Bere sonoritate printzipioa, silabaren ekinean ez bezala, beheranzkoa da. Koda bat duen silaba bati (VC, CVC, CVCC, CVV…) silaba itxi esaten zaio.
Gaztelaniaz, adibidez, muin silabikoabokal edodiptongo batek osatzen du beti, izan goranzkoak edo beheranzkoak,katalanez ez bezala, diptongo beheranzkoak baino ez baititu onartzen. Ekina gerta daiteke edo ez, eta gehienez ere bi fonemaz osatuta egon daiteke. Ekin bakunaren posizioan edozein fonema kontsonantiko ager daiteke; bi fonemaz osatutako ekin posizioan, lehenak herskari edo frikari izan behar du eta bigarrenak / l, r, i, w / bitarteko soinu bat izan behar du beti. Koda sinplea edo bikoitza izan daiteke eta / p, k, r, l, m, n, s,.../ izan daiteke.[19]
Frantsesez, ekina hutsa izan daiteke eta koda ere bai. Horrelay [i]izenordain adberbialean ekina hutsik dago, muina [i] da, eta kodarik ez dago.[20]
Japonieraz, egitura silabikoa sinpleagoa da. Bai ekina bai koda beti sinpleak dira, nukleo silabikoa bokal bat da eta koda soilik sudurkari batez osatuta egon daiteke, edo oklusiboa talde bikoitzetan.[21]Ingelesez, aldiz, ekinean silaba konplexuagoak onartzen dira,stop edostring modukoak.
Hizkuntza batetik besterakomailegu lexikoetan, ohikoa da silabak berregituratzea, bokal epentetikoak gehituz, beharrezkoa den tokian, sortzen den hitzak hizkuntza hartzailean ohikoa den egitura silabikoa bete dezan. Adibidez, euskarak latinetik hartutako antzinako maileguetan, ekinean ez zen «muta cum liquida» konbinazioa onartzen: edo trabaria erotzen zen (placet >laket,pluma >luma) edo bokal epentetiko bat eransten zen (crucem >gurutze,librum >liburu).
Hizkuntza batean egon daitezkeen silaben murrizketen zerrenda ezarri nahi bada, silabaren elementuetan egon daitezkeen fonemen kopurua eta identitatea adierazi behar da. Hala,euskara estandarrean, ekina hutsa izan daiteke, eta kodarik ez egotea:hau [au] erakuslean ekina hutsik dago, [au] da muina, eta kodarik ez dago.
Ez da hala gertatzenarabieraz, non ekina nahitaez egon behar den silaba guztietan; hau da, silaba guztiak kontsonante batez hasi behar dira.[22] Adibidez,ʾAl·là [ʔallaːh] honela aztertzen da:
1. silabaʾal:
ekina: [ʔ],
muina: [a],
koda: [l],
2. silabalà:
ekina: [l],
muina: [aː],
koda: [h].
Japonieraz, koda bokal sudurkaria edo nulua izan behar da (albo batera utzita ahoskera azkarra, non zenbait bokal atono,u etai, mutututa gelditu baitaitezke): です (japonieraz: {{{2}}}?), [de.su] «da», izan daiteke, baina ez *[de.sut]. Beste alde batetik, です (japonieraz: {{{2}}}?)hitz horren ahoskera azkarreanu mututu daiteke,des' esanda.
Beraz, silaben egitura kuantitatiboa adieraz daiteke, hau da, gehienezko fonema kopurua ekinean eta kodan.Frantsesez, silaba teorikorik handiena CCCVCCCC formakoa da; badago CCCVstrict hitzean edo VCCCCdextre hitzean, baina hitz bakar batek ere ez du CCCVCCCC silabarik osatzen.Polonieraz, silabarik handiena are luzeagoa izan daiteke, CCCCCVCCCCC, baina soilik maila teorikoan, berriro ere: badago CCCCCVźdźbło [ʑḏʑbwɔ] hitzean (euskaraz, orria), eta VCCCCCprzestępstw [pʃɛstɛmpstʍ] hitzaren bigarren silaban (genitibo pluralean; euskaraz: hauste, urratze).Japonieraz, aldiz, silabarik handienak ezin du CVN neurria gainditu (N sudurkaria da).Tahitiera oraindik ere mugatuagoa da; ia silaba guztiak irekiak izan behar dira, CV erakoak.
Silabak hitzaren barruan duen lekua ere kontuan hartu behar da:turkieraz, esate baterako, CCV ezinezkoa da hitzaren hasieran; hasierako silaba bat bera ere ezin denez bi kontsonanterekin hasi,protesi kasu asko gertatzen dira:geltoki hitza esateko frantsesetikstation [stasjō]mailegua hartu zuen, bainaistasyon bihurtuta, lehen silaban hasierako bi kontsonante egon ez daitezen.[23]Gaztelaniaren etakatalanaren gisakohizkuntza erromantze batzuek ere halako arau silabikoa dute hitz hasieran; horrela,latinarenstatio hitzakestació eman dukatalanez etaestacióngaztelaniaz. Beste batzuetan, ordea, ez da printzipio hori aplikatzen,italieraz (stazione),frantsesez (station) edoerrumanieraz (stație) bi kontsonante onartzen baitira hitzaren hasieran.
Arabieraz eta katalanez, hizkuntzaren fonema guztiak silabaren edozein elementutan ager daitezke. Beste hizkuntza batzuetan, aldiz, fonemak dauden tokiaren arabera banatzen dira:mandarineraz, kodan soilikkontsonante sudurkari [n] edo [ŋ] bat ager daiteke. Alabaina, [ŋ] fonemak ezin du ekinaren lekua hartu. Horrek esan nahi du hitz bat ere ezin dela hizkuntza horretan [ŋ] batekin hasi, eta hitz batek ezin duela [t] batekin amaitu. Kasu horretan, beraz, hizkuntzak sor dezakeen silaba kopuru osoa mugatua eta zenbakarria da.[24]
Fonologikoki, silabak zenbait irizpideren arabera sailka daitezke:
Silaba azentudunak/azentugabeak. Silabak indar handiagoa edo apalagoa har dezake,ahoskerari arabera. Hala, silaba azentugabeak dira gehienak, baina batzuk azentudunak dira, indartsuago ahoskatzen baitira,tonuz nahiz intentsitatez. Kontuan hartu behar da, dena dela, euskaraz azentu unitatea ez dela hitz soila, baizik talde prosodikoa, hau da, hitzen sekuentzia edoperpausa. Oro har, esan daiteke azentu nagusia talde prosodikoaren bigarren silaban doala, eta hala ez denean, lehen silaban (hitz erro markatuetan: silababakarrekoak, lehen silaba diptongoa, maileguetan jatorriz lehen silaba azentuduna zenean, galdetzaileetan, pertsona izenetan, pertsona izenordainetan eta abar).
Silaba irekiak/itxiak edo askeak/trabatuak. Hizkuntza batzuetan bereizkuntza garrantzitsua da silabak koda edukitzea ala ez edukitzea. Kodarik gabeko silabak irekiak edo askeak dira, eta koda dutenak itxiak edo trabatuak.Indoeuropar hizkuntza moderno gehienetan, nukleo silabikoa ezin da izan bokal edo diptongo bat baino, eta, beraz, bokalez amaitutako silabak irekiak edo askeak dira eta kontsonantez amaitutako silabak, itxiak edo trabatuak.
Silaba laburrak/luzeak edo arinak/astunak. Hizkuntza batzuetan —hala nolalatina,greziera klasikoa,japoniera edosanskritoa— fonemaren eta silabaren bitarteko egiturak daude. Bitarteko unitate horiekmorak dira. Oro har, halako hizkuntzatan silaba bakoitza mora kopuru jakin batean bana daiteke. Mora bakarreko silabak laburrak edo arinak dira, eta mora bat baino gehiagoko silabak luzeak edo astunak. Oro har, halako hizkuntzetan azentuaren kokapena erabakitzen da silabaren luzeraren arabera.
Hizkuntza bakoitzak, berefonemen taldearekin batera, bere arauak ditu fonema horiek nola elkar daitezkeen eta nola ez jakiteko. Horrela, adibidez, euskaraz silaba batek ezinbestean izan behar du, gutxienez, muin bat,bokal batez edodiptongo ―euskara estandarrean etaeuskalki gehienetan, beheranzko diptongo― batez osatua.[25][26]
Hala, euskarazko silaben inbentarioa osa daiteke, edo, zehazkiago esanda,gaur egungo euskara estandarraren hitz patrimonialetan posible diren silaba guztiak eman ditzakeen formula hau:[27]
Silabaren muinaren aurretik egon daitezkeen kontsonanteei (C1, C2) dagokienez, hiru aukera daude:
Kontsonanterik ez: silaba [V(w)], [V(w)][C3] edo [V(w)][C3C4] eredukoa izatea,o.ro,au.ke.ra,hel.du edoertz adibideetan bezala.
Kontsonante bakarra: silaba [C1][V(w)], [C1][V(w)][C3] edo [C1][V(w)][C3C4] eredukoa izatea,on.do,geuk edobelz.tu adibideetan bezala.Antzinako euskaraz hitz hasierako silabatan ez zen onartzen /r/ dardarkaria ekinean eta maileguzko hitzetan bokal bat eransten zen halakoetan: lat.regem >errege, rarus >arraro. Mailegu garaikideetan, aldiz, posizio horretan dardarkaria onartzen da, adibidezradar.
Kontsonante taldea: silaba [C1C2][V(w)], [C1C2][V(w)][C3] edo [C1C][V(w)][C3C4] eredukoa izatea; ekinean onartzen diren talde bakarrak diramuta cum liquida deitu ohi direnak, hau da, /b, d, g, p, t, k, f/ + /r, l/, /tl/ eta /dl/ izan ezik:gre.ba,gris edoplas.ta.[28]Antzinako euskaraz ez ziren onartzen era honetako kontsonante taldeak, latinetik hartutako zenbait mailegutan ikusten den bezala: edo kontsonante trabaria galtzen zen (pluma >luma, placet >laket), edo bokal bat gehitzen zen (librum >liburu,crucem >gurutze).[29] Ekinean ezinezkoa dira beste kontsonante konbinazio batzuk, hala nola frikari gehi kontsonante bilkura, Latinetik hartutako mailegu zaharretan bokala eransten zen hasieran (spiritu >izpiritu,spata >ezpata) eta egun ber gauza egiten da, beste hizkuntzetatik hartuta [sC] kontsonante bilkurarekin hasten diren hitzak ahoskatu ezinezkoak jotzen direnez, bokal bat eransten zaie; horrela, adibidezski > [eski], stop > [estop] ahoskatzen dira.[30]
Silabaren gunea edo nukleoa bokal batek edo diptongo batek osatzen du beti ezinbestean. Gogoan izan behar da euskaraz diptongoak beheranzkoak direla:ai.pu,ho.dei, le.hoi,gaur,eu.tsi. Goranzko diptongoak izango liratekeenakhiato gisa ahoskatzen dira:men.di.a,no.zi.o,le.ku.a,zu.ok,fu.er.te,bi.en.tzat.[31][32]
sudurkari taldeak: oso urriak dira, oro har, /nn/ taldea bezala, izenonomastikoetan edomailegu moderno bakan batzuetan besterik ikusten ez dena (ren.nes.tar, kon.no.ta.ti.bo); /mn/ taldea ere maileguzko hitz gutxi batzuetan ageri da (gim.nas.ti.ka); etanm taldea izen onomastiko batzuetan besterik ez da gertatzen (san.mar.tin.dar);
/n/, /l/, /r/ gehi igurzkaria: afrikatu egiten da igurzkaria (zi.en.tzi.a,gal.tza,fal.tsu,gar.tze.la,ar.tse.ni.ko);[33]
albokaria gehi dardarkaria, /lr/ taldea ez da inoiz gertatzen;
igurzkaria gehi dardarkaria: soiliksr taldea aurki daiteke izen onomastiko gutxi batzuetan (is.ra.el.dar);
afrikatua gehi herskaria:eratorpenetan etaelkarketetan, halako topaketak gertatzen direnean afrikatua igurzkari bihurtzen da (ka.muts >ka.mus.tu,i.datz >i.daz.pen,hitz >hiz.ke.ta);
igurzkaria gehi afrikatua: halako topaketak gertatzen direnean, eratorpenetan bereziki, afrikatua herskari bihurtzen da (bikoiz(tu) + -tzaile >bi.koiz.tai.le); salbuespen gutxi batzuk gerta daitezkedeklinabidean (a.paiz.tzat);
herskaria gehi kontsonantea: edo herskaria galtzen da (bait+naiz > bai.naiz) edoasimilazioak gertatzen dira (bait + gara >bai.ka.ra,erret + bide >e.rre.pi.de).
Koldo Mitxelenakantzinako euskararen silabaren egitura aztertzen lehengotarikoa izan zen, hizkuntzalaritzaren beste esparru askotan bezala.[35] Silaba egitura hau proposatu zuen, antzinako euskarari zegokionez:(C)V(W)(R)(S)(T)
Jakina, silabaren gune nagusi bakarra bokala zen, eta gainerakoak hautazkoak edo posibleak ziren, ez nahitaezkoak, eta murrizpen edo debeku arau askoren mendekoak, betiere aitortuta konplexutasun handiena hitz amaieran gertatzen zela.[36] Alde horretatik begiratuta,geurtz hitzak du euskaraz egon daitekeen silabarik konplexuena, nahiz, hala ere, ez dituen Mitxelenak proposatutako egitura teorikoaren osagai guztiak biltzen.[37]
Mitxelenak aitzinako euskararen silaba egituraz egindako proposamenak gogoan izanda,Oroitz Jauregi fonetista ikerlariak euskararen garai desberdinetako silaba egituren alderatze hau proposatu zuen, silaba egituran diakronikoki egondako desberdintasunak nabarmenduz:[38]
V
CV
CVC
VC
CCV
CCVC
CVCC
VCC
CCVCC
CVCCC
gaur egungo euskara estandarra
antzinako euskara
Taulan ikusten ahal den gisan, antzinako euskararen silaba egiturak ez zituen kontsonante bilkurak onartzen silabaren hasieran. Bestalde, CCVCC ―gorago azaldutako formulan [C1C2][V(w)][C3C4], alegia― silaba egitura modu aski teorikoan soilik har daiteke, orobat egitura hori silaba bakarrekoonomatopeietan (klisk,braust) edomailegu bakan batzuetan (prest) onartzen baita.[39]
↑(Ingelesez)Pellard, Thomas. (2010-10). Shimoji, Michinori ed. «Ōgami (Miyako Ryukyuan)»An introduction to Ryukyuan languages (Research Institute for Languages and Cultures of Asia and Africa): 113–166. (kontsulta data: 2024-08-23).
↑(Frantsesez)Knoerr, Hélèn. (2014). «LIN1720 cours 14 La syllabe»Université d’Ottawa (web.archive.org) (kontsulta data: 2024-08-23).
↑(Gaztelaniaz)Ríos Mestre, Antonio. (1999). «Reglas de silabación»Estudios de Lingüística del Español (Bartzelona: Universitat Autònoma de Barcelona (web.archive.org)) 4. bol. ISSN1139-8736. OCLC.62410281(kontsulta data: 2024-08-25).
↑(Frantsesez)«Japonais : phonologie»Langues et Grammaires du Monde dans l'Espace Francophone (web.archive.org) 2024-04-17 (kontsulta data: 2024-08-25).
↑(Frantsesez)Angoujard, Jean-Pierre. (2004-04-19). «Structure syllabique et information lexicale en arabe»Actes des XXVèmes Journées d'Étude de la Parole (Fès, Morocco: Université de Nantes - Faculté des Lettres et Sciences Humaines): 20. OCLC.784051649(kontsulta data: 2024-08-25).