Sikkim (nepaleraz:सिक्किम)Indiako ipar-ekialdeko estatuitsasgabea da.
Himalaian kokatuta, mugakideok[1] ditu: mendebaldean,Nepal; iparraldean eta ekialdean,Tibet; ekialdean,Bhutan; eta, hegoaldean,Mendebaldeko Bengala.
Kangchenjunga, munduko hirugarrenmendirik altuena, estatuaren ipar-mendebaldeko zatian etaNepaleko mugan dagoena, ia Sikkimgo leku guztietatik ikus daiteke[1].
Sikkim hitzalimbuzkosu ("berria") etakhyim ("jauregia") berben arteko lotura da,Phuntsog Namgyal eskualdeko lehendabiziko erregeak jauregia eraiki zuelako.TibeterazDenjong du izena, "arroz-harana" esan nahi duena[2];leptxaz, Nye-mae-el ("paradisua") etabhutiaz,Beymul Demazong ("arroz-harana ezkutua") da[3].
Sikkimek lau barruti ditu: Ekialdeko Sikkim, Mendebaldeko Sikkim, Iparraldeko Sikkim eta Hegoaldeko Sikkim: haietako hiriburuakGangtok,Geyzing,Mangan etaNamchi dira, hurrenez hurren.
Nepalera Sikkimgolingua franca da, herritar gehienaknepaldarrak direlako.Ingelesa etahindia ere oso zabalduta daude.Bhutia,dzongkha,groma,gurunga,leptxa,limbua,magarra,majhia,majhwarra,newaria,raia,sikkimera,xerpera,sunuwarra,tamanga,thulunga,tibetera etayakha Sikkimgo beste hizkuntzak dira.[4]