| Sigfrido Koch Bengoetxea | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Donostia, 1908 |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Donostia, 1973 (64/65 urte) |
| Familia | |
| Aita | Willy Koch |
| Seme-alabak | ikusi |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | argazkilaria |
Sigfrido Koch Bengoetxea (Donostia,1908 -ib.,1973) gipuzkoar argazkilaria izan zen.Willy Kochen semea zen eta Magdalena Bengoetxearen semea zen. Lau anai-arreba izan ziren eta laurak argazkilariak.Alemaniara erbesteratu zen 1936. urtean, bainahango gudarostearekin borrokatu behar izan zuenBigarren Mundu Gerran.
Ihes egitea lortu zuen, baina amerikarrek atxilo hartu eta kontzentrazio esparru batera bidali zuten. Handik, bigarren aldiz ihes egin eta Euskal Herrira itzuli zen. Harrez gero, argazkigintzari lotu zitzaion eta erakusketa ugari egin zuen, baita sari asko eskuratu ere. Haren argazkirik ezagunenakPaís Vasco. Guipúzcoa (Huecograbado Arte, Bilbo, 1948) liburuan daude ikusgai. Haren argazki bilduma familiak Donostiako San Telmo Museoari eman zion dohaintzan.[1]