Artikulu hau Errusiako eskualderi buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Siberia (argipena)».
Siberiako Barruti Federala Siberia, eskualde geografikoa. Siberia, Mendebaldeko iturrien eta erabilpen historikoaren arabera.
Siberia (errusieraz: Сиби́рь,Sibir)Iparraldeko Asian kokatutakoErrusiako lurralde zabala da. 12.765.000 kilometro koadroko eremua hartzen du, hots, Asia osoaren laurdena baino gehiago eta Errusiako azaleraren % 77. Bertan 40 milioi pertsona inguru bizi da, Errusiako biztanleriaren % 27.
Siberiak hiru alderdi nagusi ditu: mendebaldea (Ural mendien etaJenisei ibaiaren artekoa), erdialdea (Jenisei etaLena ibaien artekoa) eta ekialdea (Lena ibaitik ekialderakoa):
Mendebaldeko SiberiaObi ibaia eta horren adarrak ardaztzat dituen ordoki zabala da. Obi ibaiak oso goibehera leuna du, eta neguan izoztuak dauden eta udan zingiratsuak diren zelaiak igaroaz,Ozeano ArtikokoKara itsasoan isurtzen du ura.
Erdialdeko Siberia, berriz,goi-ordoki zabala da, harekin muga egiten duten Jenisei eta Lena ibaien adarrek zatikatua. Ipar-mendebaldean du gunerik garaiena (Putorana, 1.701 m). HegoaldeanBaikal aintzira, mundukour gezako lakurik sakonena, eta Mongolia zein Txinarekin mugatzen duten mendiak (Altai etaSaian) ditu.
Lena ibaiaren arroak ezkerraldetik mugatzen duen Ekialdeko Siberiako orografia askoz hautsiagoa da: 2.000 m-tik gorako mendiez osatutako mendikateak (Verkhoiansk,Txerski,Stanovoi…), goi-ordoki garaiak, ibai arroak, eta iparraldean, ordekak. Ekialdeko muturreanKamtxatka penintsula dago,Okhotsk etaBering itsasoen artean, sumendi jatorriko mendiekin (Kliutxevskaia sumendia, 4.750 m). Ekialdeko Siberiako ibai nagusiakOzeano Barera isurtzen duen eta Siberiako hego-ekialdeko muga egiten duenAmur, eta Ozeano Artikora isurtzen dutenIndigirka,Jana etaKolyma dira.
Siberiakklima kontinentala du, oso negu luze eta hotz handikoa, uda labur epelekoa eta, oro har, euri gutxikoa. Urtarrilean, batez beste, -15 °C eta -40 °C bitarteko tenperatura izaten da, eta udan 10-20 °C izaten dira. Hotzagoa ohi da Siberiako ekialdea erdialdea eta are mendebaldea baino, eta, toki batzuetan -70 °C-rainoko hotza ere egin dezake. Haatik, ekialdeko kostaldeak,Ozeano Bareko itsas-haizearen eraginez, askoz klima samurragoa du, eta baita euritsuagoa ere. Bestalde, urteko euri gehiena udako bizpahiru hilabeteetan izaten da eta, oro har, euri gehiago izaten da mendebaldean ekialdean baino. Batez beste, urtean, 550 mm baino gutxiagoko euri,kazkabar edo elur izaten dira, Erdialdeko Siberiako hegoaldeko mendialdean eta ekialdeko kostaldean izan ezik.Kamtxatkan 1.000 mm inguru izaten dira, elurra gehienbat. Baina, oro har, neguan elur gutxi egiten du.
Datu klimatikoak (Novosibirsk, Siberiako hiri handieneko klima)
Siberiako landaredia, iparraldetik hegoaldera,tundra,taiga edoestepa motakoa da.Artiko aldeko tundra lur izoztuetara egokitutakogoroldioz etalikenez osatua da; baina Siberiako tundrak, Europako beste alderdi batzuetan ez bezala, iparraldea ez ezik iparraldetik beheragorako lurrak ere hartzen ditu, Siberiako erdialdean eta ekialdean batez ere. Nolanahi ere, taigako pinudi zabalek hartzen dute Siberiako lurraldeko eremu gehiena. Hegoaldeko estepa zabalagoa da Mendebaldeko Siberian erdialdean eta ekialdean baino.
XII. mendeaz geroNovgorod hiriko ehiztariak eta larru salerosleakUral mendietatik ekialdera joan ohi ziren. Baina,XVI. mendea arte errusiarrek ez zuten behin betiko bizitokia hartu lurraldean.1558an,Ivan Izugarria tsarrak Ural mendietatik ekialderako lurrak eman zizkionStroganov sendiari, eta ordainez stroganovtarrek lurraldea kolonizatzeko ardura hartu zuten.1598an,kosakoez osatutako gudarosteak Sibir-eko (hortik du lurraldeak Siberia izena) khanerri txikia tsarraren aginpidea onartzera behartu zuen. Handik aurrera, errusiar larru salerosle eta ehiztariak, eta kosakoez osatutako espedizio gehiago sartu ziren Siberian barrena,Bering itsasoraino.
XVIII. mendean, are espedizio gehiago egin ziren, tsarraren aginduz.Petri I.a Handiarentzat lan egin zuenVitus Bering daniar itsasgizonak Deznhiovek eginiko aurkikuntzaren egiatasuna sendotu zuen; izan ere,1725-28 bitartean, Beringek bere izena duen itsasertzaren eta itsasoaren mapak egin zituen, xehetasun handiz. Errusiak eta Txinak1858anAigunen egindako hitzarmenaren ondorioz,Errusiako Inperioa hegoalderantz hedatu zen, eta Amur etaUssuri lurraldeak hartu zituen.1860anVladivostok eraiki zuten.
Baina, Siberia gaizkile eta preso politiko deportatuen bizilekutzat erabiltzen zen (geroago,Stalinen diktadurapean batez ere), eta lurraldeak ez zuen garrantzi handirik izan1891-1916 bitartean Siberia alderik alde, Moskutik Vladivostokera (9.297 km), igarotzen duen burdinbidea (transiberiarra deitua) egin zen arte. Handik aurrera, milioika sobietar joan ziren Siberiara.
Errusiako Iraultzaren ondorengogerra zibilean, Siberian,Alexander Koltxak txekiar almirantearen lejiokoArmada Zuria galtzaile atera zenArmada Gorriaren aurkako guduan. Japoniako gudarosteak Vladivostoken lehorreratu ziren, eta Siberiako hegoaldea hartu zuten, baina1922an, lurralde hartatik joan behar izan zuten. Burdinbideak eta lehen bost urteko planak (1928-32) industriaren hazkuntza ekarri zuten, transiberiar burdinbidearen inguruan batez ere.1930etik1960 arteGulag zigor-sistema ezarri zietenSESBean milaka presori.
1960-70 urteetan, Sobietar Batasunaren eta Txinaren arteko tirabirak zirela eta, guduak izan ziren Ussuri ibaiaren ertzean. Sobietar gudaroste handiak Siberiaren eta Mantxuriaren arteko mugan finkatu ziren.
Siberiako biztanle gehienak errusiarrak dira. Izan ere,XVII. mendearen erdialdeaz gero errusiar askok bizitokia hartu zuten Siberiako bide nagusien aldemenetan, hegoaldean batez ere. Geroago,Sobietar Batasunarentzat Siberiako baliabide ekonomikoak ustiatzea lehentasunezko zeregin bihurtu zenenean, milioika sobietar (errusiarrak,bielorrusiarrak,ukrainarrak,kaukasiarrak…) joan ziren bizitzera. Errusiartutako 400.000 germaniar ere bizi dira Siberian[2]. Gaur egun, Siberiako leku jendetsuenak garraiabide nagusiak gurutzatzen diren inguruetako eta mea arro nagusietako hiriak dira (Novosibirsk,Krasnoiarsk…). Siberiak 6,5 milioi biztanle zituen1926an, 17 milioi1959an eta 25 milioitik gora1970ean. Gaur egun 30 milioi inguru biztanle ditu.
Etorkinek denboraldi jakin bat egoteko eskubidea baino ez zuten, baina bien bitartean, Siberiako bertako biztanleen asimilazioak eta errusiartzeak aurrera egin zuen. Izan ere, kolonizazio sistematikoa eta suntsitzailea hasi baino lehen, lurraldeko ezaugarriei (tundra,taiga,estepa) egokitutako kultura eta bizimodua zituzten etnia asko bizi ziren. Herri nomadak ziren, bizimodua ateratzeko ehizan, arrantzan, edoelur-oreinak zaintzen zihardutenak. Hegoaldeko eta mendebaldeko estepetako herri gehienek behiak, ardiak eta zaldiak hazten zituzten, eta Artikoko eta Okhostkeko itsasoko kostaldeetan itsas ugaztunak ehizatzen zituzten. Gaur egun, herri horiek desagertzeko zorian daude, eta batzuek, dagoeneko, galdua dute hizkuntza edo herri nortasuna. Hogei komunitate autoktono baino gehiago bizi dira Siberiako mendebaldean (komiak,selkupeak,nenetak,khantak,samiak…), erdialdean (buriatak,jakutak,evenak…) eta ekialdeko muturrean (evenkak,kamtxadak,txuktxiak,koriakak,inuitak…).
Siberiak oso mea baliabide handiak ditu (urrea,burdina,kobrea,diamanteak,harrikatza,petrolioa, gasa…), uraren indarra baliatzen duten argietxe handiekin batera, garrantzi handiko industria (metalurgia eta makinak) ahalbideratu dutenak. Bestalde abere hazkuntzak, Ozeano Bareko arrantzak, taigako oihanen ustiapenak eta, batez ere, hego-mendebaldeko estepetako labore sail handien ustiapenak ere garrantzi handia dute. Ekonomiaren hazkundea bideratzeko, Sobietar Batasuneko gobernuak, beste neurri batzuen artean, diru sari handiagoak ordaindu zizkien Siberiara joandako langileei (% 70 gehiago) eta garraiobideak egin zituen.
21. mendean, Siberiako aberastasunakoligarka errusiarrei lotutako enpresen bitartez ustiatzen dira batik bat, 1990eko hamarkadako Errusiako pribatizazio prozesuen ondoren.Rusal, Errusiako aluminio ekoizle handiena,Oleg Deripaskak kontrolatzen du.Norilsk-Nickel, berdinnikelari dagokionez,Vladimir Potanin etaRoman Abramovitx aberatsei lotuta dago, etaNorilsk hiri siberiarrean du zentroa. Negozio hauek abantaila izan dute 21. mendearen hasieran energia prezio bikoitzak ezarri direlako Errusia europarrean eta Siberian, errazagoa bilakatuz lehengaien prozesamendua Siberian[3].
Trenbideak 9.288 km-ko luzeera du etaMosku etaVladivostok (Ozeano Barea) hiriak lotzen ditu. Munduko tren-zerbitzurik luzeena da eta 7 egun behar dira hasieratik amaierara egiteko.