Shusha (azerbaijaneraz:Şuşa) edoShushi (armenieraz:Շուշի)Azerbaijango hiria da,Karabakh Garaian dagoena.Karabakheko mendietan, 1.400–1.800 metro artean, dagoenez,sobietar garaian mendi-resort ospetsua izan zen.
1747anNadir Xah hil zenean,Pana Ali Khan Begek boterea lortu etaKarabakheko Khanerria berriro independente bihurtu zen; 1752an Shusha- Panahabad izenarekin- sortu zuen, non hiriburua ezarri zuen.[1]1920an,Armenio-azerbaijandar Gerran zehar,Shushako pogromoa gertatu zen hirian. HiriaArtsakheko Errepublikako gune historiko nagusia zen,Sobietar Batasuna erori ondoren bere burua independente izendatu zuena. Garia hartan, Shushak 17.000 biztanle zituen, horietatik %98azerbaijandarrak (1989ko Sobietar Batasunaren erroldaren arabera).[2]
1992ko maiatzaren 8an,Karabakh Garaiko Lehen Gerran, armeniar unitate militarrek hiria okupatu zuten, eta Artsakheko Errepublikakoren administraziopean jarraitu zuen.[2]
2020ko azaroaren 8an,Karabakh Garaiko Bigarren Gerran, Azerbaijanek berriro hartu zuen. 2021eko maiatzaren 7an,Ilham Aliyev presidenteak Azerbaijango kultur hiriburu izendatu zuen Shusha.[3]
Shusha ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago: