Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Shoegaze

Wikipedia, Entziklopedia askea
Shoegaze
Sorrera1980. hamarkadatik aurrera.
SorlekuaErresuma Batua
HedapenaErresuma Batuan nahiko, Ameriketako Estatu Batuetan gutxi.
Instrumentuakgitarra (elektrikoa/akustikoa),baxua,bateria,sintetizadorea eta ahotsa.

Shoegaze estiloa (jatorrizShoegazing) rock alternatiboaren azpigeneroa da. Erresuma Batuan 1980 urtetan sortu zen baina bere arrakasta nagusia 1990 eta 1991. urtetan eman zen. Izena prentsan sortu zen: horrelako taldeen partaideek lurrari begira jotzeko ohitura zuten, publikoari begiratu gabe, eta hortik izena zeren eta ingelesez "zapateei tinko begiratzen" esan nahi baitu "shoegaze" hitzak. Musikaren ikuspuntutik gitarrek protagonismo handia zuten, zaratatsuak baina, halaber, melodiotsuak, efektu ugarirekin: flanger, reverb edo chorus. Talde hauek oso giro berezia sortzen zuten, ilun eta malenkoniatsu, non abestiak xuxurlatzen zituzten.

Eraginak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Generoren lehengo taldeak, edo horrela aipatzen direnak, hauek dira:Cocteau Twins,The Jesus and Mary Chain,My Bloody Valentine,Spacemen etaLoop. Taldeek inspirazioa 60. urteetako beste generoetatik jaso zuten:garage rock,rock psikodeliko; garrantzi handia izan zuen zebait talde amerikarren eragina,Sonic Youth etaDinosaur Jr esaterako. Eragin handia izan zuen, bestetik, My Bloody Valentine taldearenIsn't Anything albumak, bereziki abesti batek, "You Made Me Realise". Generoak izan zuen beste eraginak hauek izan ziren:The Velvet Underground,Siouxsie and the Banshees,Sonic Youth,Hüsker Dü,The Chameleons,The Cure,Galaxie 500, etaThe Smiths.

Ondorengo urteak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

2000ko hamarkadaren hasieran,blackgaze ere jaio zen,black metala eta shoegaze uztartzen zituen generoa; lerro horretanAlcest,Amesoeurs etaDeafheaven bezalako taldeak zeuden.

2010eko hamarkadaren hasieratik, talde berri eta gazteen bolada bat shoegaze estetikan inspiratu da:The Radio Dept,The Pains of Being Pure at Heart,A Place to Bury Strangers,No Age,The Big Pink,Vivian Girls,Bipolar Explorer,Spotlight Kid, Tamaryn,Amusement Parks on Fire,The Joy Formidable,The Away Days,Hitsujibungaku. Batzuek berpizte horriNu gaze esaten diote.[1]

Euskal HerrianBelako taldea dugu, 2011an sortua eta, nolabait, joera horretan aktiboa.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. https://www.theguardian.com/music/2007/jul/27/popandrock

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Shoegaze&oldid=8950484"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoria:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp