Shinjuku (japonieraz: 新宿区,Shinjuku-ku?)Tokioko mendebaldeko auzoetako bat da.2009ko erroldaren arabera 318.270 biztanle bizi ziren 18,23 kilometro koadroko azalera, eta biztanle dentsitatea 17.140 pertsona kilometro koadroko zen.
Honako auzo hauek inguratzen dute Shinjuku:Chiyoda ekialdean,Bunkyō etaToshima iparraldean,Nakano mendebaldean etaShibuya etaMinato hegoaldean. Shinjuku barnean oso desberdinak diren eremuak aurkitzen dira:
Ekialdeko Shinjuku: Shinjuku geltokitik ekialdera kokaturiko aldea da. Tokioko entretenimendu eta gaugiroko auzoa da. Tokion lan egin ondoren etxera bueltan datorren jendeak betetzen dituGolden Gai eremuko taberna txikiak etaKabukichō auzo "gorriko" lokalak.Shinjuku Ni-chōme Tokioko gay auzoa ere bertan dago. Honetaz gain aipatzekoak diraShinjuku Gyoen lorategiak ere, 58'3 hektareatako parkea.
Nishi-Shinjuku: Shinjuku geltokitik mendebaldera kokaturik dago eta Tokiokoetxe orratzen kontzentrazio handiena duen auzoa da. Bertan dagoTokioko udaletxea besteak beste. 250.000 pertsona joaten dira egunero bertako bulegoetan lan egitera. 1960an Gobernuakfukutoshin izena eman zion ("hiriko bigarren bihotza") baina 1991ean udaletxea bertan ezarri zenetikshin toshin ("hiriburu berria") ezizenaz ezagutzen da.
1634ean hainbat tenplo eraiki ziren Shinjukuren ekialdean eta 1698an Tokiotik mendebalderako errepidean zegoen posta edo geltokia ezarri zen bertan,Naitō Shinjuku izenekoa. Naitō bertako daimio (jauntxoa) zen.
Shinjuku 1923ko Kantoko lurrikararen ondoren hasi zen garatzen, izan ere lurrikaren aurrean eremu egonkorra baitzen. 1947an finkatu ziren gaur egungo mugak Yotsuya, Ushigome eta Yodobashi auzoek bat egin zutenean. 1991ean Tokioko gobernua bertara mugitu zen gaur egunTokioko udaletxea den eraikinera.