Shi Yang (Kanton, Txina;1775 -ibidem;1844) emakumezkopiratatxinatar ospetsua izan zen.[1] Historiako flota piratarik handienetako bat zuzendu zuenXIX. mendearen hasieran. Hainbat izenez ezagutu izan da: Ching Shih (Ching anderea), Zheng Shi (Zheng alarguna) Shih Shiang Gu, Madame Ching, Hsi Kai, Shih Yang, Kai Ching Yih edo Ching Yih Saou, Ching Yih Saoa, Cheng I Sao eta Xheng Yi Sao. Shi Yang bere jatorrizko lehen izenaren (石陽) pinyin forma egokia da, 21. mendeko lanen batzuetan hobetsia[2].
Shi Yangprostituta izan zen Kanton hirianZheng Yi piraten kapitainarekin 1801ean zuen ezkondu aurretik. Ezkondu eta gutxira, ZhengVietnameko matxinada batean borrokatu zen bereuntzidiarekin, eta gerra hartan rol inportantea hartu zuen emazteak.Vietnamen, besteak beste, Zhang Bao izena zuten mutil bat adoptatu zuten. Zheng-ekin bi haurren ama ere izan zen Shi.
Zheng eta Shik sei talde pirata elkartu zituzten konfederazio batean 1805ean, eta senarra1807an hil zeneanenbata batean; konfederazioaren kontrola lortzeko maniobra egin zuen Shi alargunak: bera buru bilakatu zen, eta untzidi partaide handiena zen Bandera Gorriko buruzagiZhang Bao seme adoptatua izendatu zuen. Gerora honekin ezkondu egin zen.
Une horretan, 400 itsasontzi eta 70.000 marineleko talde bat kontrolatu zuen. Garai hartakoQing dinastiaren gobernua oso ahuldua zegon 19. mendearen hasieran,Loto Zuriaren gerra gainditu berritan. Ondorioz, Txinako hegoaldeko kostaldean kontrol erabatekoa zuten Shi Yangen piratek, etaKanton hirian garatzen zen nazioarteko merkataritzarekin ere sartu ziren: eraso eta bahiketak izan ziren, baina era berean ordaindutako salbakondutu sistema bat ere ezarri zuten, zeinarekin untzi komertzial britainiarrek (eta beste herrialdeetakoek) aseguru moduko bat ordain zezaketen erasorik ez jasateko. Hain zen profesionala sistema, non halako babesa zuen ontzi batean lapurreta eginez gero, Shi Yangen konfederazioak lapurtutakoa itzultzera behartzen zituen pirata errudunak, kalteordainak gehituz gainera.
Jiaoqing enperadorearen indarrak ezgauza izan ziren urte batzuez egoera kontrolatzeko.Britainiarren eskaintza militarra jaso zuen Txinako inperioak, baina enperadoreak uko egin zion horren. Azkenean estrategia bikoitz batekin menderatu zituzten Shi Yang eta bere piratak: batetik, lurreko eta kostako patruila militarrekin, untzidi pirataren lerro logistikoak eten zituzten, janaria eta lehengaiak lortzeko zailtasunak ezarriz. Bestalde,amnistia politika oso leuna agindu zuten: errendituz gero, marinel zein buruzagi piratek barkamena oso erraz lor zezaketen, untziak utzi eta lehorrean bizi eta lan egiteko aukera ematen zitzaielarik (edo itsasoan jarraitzekotan, untzidi inperial ofizialean sartuta).
Shi Yang berak onartu egin zuen amnistia eta 1810eko otsailean errenditu zen pertsonalki Kantongo ordezkari inperial Bailing-en aurrean. Zhang Baok aste batzuen buruan berdina egin zuen. Zhang Bao itsasoko ofizial miltarra bihurtu zen, eta Shi Yang andereakapostu-etxe bat antolatu zuen Kanton hirian, non gizarte bizitzan rol ezaguna eta baketsua izan zuen 1844an hil zen arte.