Shanghai[1] (txinera tradizionalez:上海; pinyinez:Shànghăi)Txinako hiririk populatuena da eta bere metropolia Txinako bigarren populatuena da,Chongqing megalopoliaren atzetik.Iang-Tse ibaiaren deltaren hegoaldean dago, 6.340 km² azalera du eta 29,8 milioi biztanle zituen 2025ean.[2]
Txinako Herri Errepublikaren barruan, herrialdeko gobernu zentralak zuzenean administratzen dituen lau udalerrietako bat da. ShangaiTxinako hiriburu ekonomikoa da eta 4.800etxe orratz baino gehiago ditu.
Hiria kokatzen den eremua, K.a. 960-1126 inguruanmongolengandik ihesi zihoazen errefuxiatuentzat kolonizatua eta finkatua izan zen. 1842an,Nankingo bakea ituna sinatu zenean, Shanghaiko portua mendebaldeko merkataritzari zabaldu zitzaion,britainiarrekOpioaren lehen gerran okupatu ondoren.Ekialdeko zeinmendebaldeko herritarrak elkarrekin bizi izan ziren Shanghain, kultura truke aberatsa bultzatuz, nahiz eta mendebaldeko populazioaPazifikoko gerraren hasieran hasi zen alde egiten, 1941ean. Mendebaldeko jende gehienak behin betiko ihes egin zuenkomunistak boterera iritsi zirelarik, hauek tokiko ekonomia eta Txina osokoa desjabetu eta nazionalizatu zutenean.Mao Zedongen agintepean, gune neuralgikoa izan zen Shangai, eta1990eko hamarkadan hazkunde ekonomiko eta turistiko ikusgarria izan zuen, zenbait enpresa multinazionalen egoitza izatera iritsi baitzen,etxe orratz abangoardistenak eraikita.Shangaiko Expoarekin, 2010ean nazioarteko arretaren gune bihurtu zen, eta, gaur egun, herrialdeko hiririk kosmopolitena eta modernoena da.
Hanzin idatzitako ShangáiShanghairen ikuspegia (2006).
«Shangai» izena osatzen duten txinerazko bi karaktereek (上, shàng eta 海, hǎi) esan nahi dute «gainean» eta «itsasoa», hau da, «itsasoaren gainean», ShangaiEkialdeko Txinako itsasoaren ondoan baitago. Izen horren agerpen goiztiarrenaSong dinastiaren garaikoa da, XI. mendean, ordurako ibaien elkargune bat eta izen hori zeraman hiri bat zegoelarik inguruan. Eztabaidak daude hiriaren izena interpretatzeko moduari buruz, baina historia lokaleko adituek diote «itsasoaren goiko aldea» esan nahi duela. Hala ere, beste irakurketa batek, batez ere mandarineraz, «itsasorantz joatea» zentzua iradokitzen du, hiriko itsas portuarekin koherentea dena.[4]
Euskaraz izen normalizatuaShanghai den arren,[1] historikokiXangai egokitzapenaren bitartez aipatua izan da maiz, baita XXI. mendean ere, hedabideetan,[7][8] liburuetan,[9] itzulpenetan[10] edo literaturan.[11][12]
Shanghai garrantzia hartzen hasi zenHan dinastiaren garaian,gatzaren etaarrantzaren industriak garatzen hasi zirenean.XII. mendean, Shanghaikotoi industriaren gune garrantzitsu bat izan zen. 1553an, hirikoharresia eraiki zelarik, orduan esan daiteke sortu zela Shangai, gutxi gorabehera gaur ezagutzen dugun gisan.[13]
XIX. mendearen hasieran, Shanghai izan zenTxinako industria eta merkataritza gune nagusia, bere kokapen estrategikoari esker,Yang-tse ibaitik hurbil, mendebaldearekiko merkataritza errazten baitzuen.Opioarenlehen gerra amaitu zenean, 1842an, britainiarrek Shangai atzerritarrei zabaltzea ezarri zuten. Hiriko biztanleen eta britainiarren arteko harremanak adeitsuak izan ziren, oro har, elkarren arteko interesean oinarritzen baitziren.[14]
1920an, bertan sortu zenTxinako Alderdi Komunista jaio zen,[15] eta 1927an,Chiang Kai-sheken tropek okupatu zutenean, errepresio handia jasan zuen. 1930ean, ShangaiTxinako Errepublikako udalerri bat bihurtu zen. 1932an eta 1937an,japoniarrek okupatu zuten, eta 1941ean atzerriko kontzesioak baliogabetu zituzten. 1945ean, Japoniako okupaziotik askatuta, Txinaren subiranotasunera itzuli zen.Bigarren Mundu Gerran europar askoren babesleku izan zen. Garai hartanjuduei irekitako munduko hiri bakarra izan zen. 1949tik aurrera, hazkunde demografiko eta industrial izugarria izan zuen.[16]
1949aniraultza komunistaren garaipenarekin, atzerritar gehienek hiritik alde egin zuten. Txinatar enpresari batzuek ere alde egin zuten, izan ere, nahiago izan zuten negozioakHong Kongera lekualdatzea. Urte luzez geldirik egon ondoren,Deng Xiaopingek bultzatutako irekierari esker, Shanghaik azkar berreskuratu zuen bere garrantzi ekonomikoa eta gaur egunTxinako motor industrialetako bat izateaz gain, Asiako finantza gune nagusietako bat da.[17]
Shanghai administrazio zuzeneko udalerria da, hau da, gobernu zentralak kudeatzen du, probintziak bezala. Shanghai 18 hiri barrutitan eta konderri batean banatuta dago, nahiz eta barruti bakoitzak bere hirigune propioa izan. Barrutiotako bederatziPuxiko eremuan daude, hiriko alde zaharrean,Huangpu ibaiaren hegoaldean. Erdialdeko finantza guneaHongqiao etaBundeko guneetan biltzen daHuangpu barrutian etaLujiazuiko guneaPudongen. Hiriko gobernua eta unitate administratibo nagusiakHuangpu barrutian daude, hiriko merkataritza gune nagusia bera baita,Nanjing kalea barne. Shanghaiko unibertsitateen egoitza askoYangpu etaPutuo barrutietan daude.
Shangaiko alde berrian kokatua da.1990eko hamarkada arte ez zen garatu. Gaur egunTxinako gune ekonomiko nagusia da eta dozenaka etxe orratz eta etorbide zabal eraiki dira bertan.1992. urtera arte,Chuansha konderri izena izan zuen.
Ibai Urdinaren erdian dauden hiru uharteren multzoa da. Gaur egun Shanghain geratzen den konderri bakarra da.Nekazaritza gunea da,baratze eta etxebizitza zahar ugari biltzen ditu oraindik ere. Chongmingeko Parke Naturala bertan dago.
Shanghai itsaso ondo-ondoan ez badago ere —itsasertza 40 kilometrora dago—,Ibai Urdinaren bokalea gertu dagoenez —20 bat kilometrora—, hiriakhezetasun indize handiak ditu urte osoan. Urtaro markatuak dituen klima du.Euriteak bereziki udako hilabteetan izaten dira,montzoiekin batera. Udan 40°C gainditzera iritsi daitezke eta neguak gordinak izan ohi dira.
Datu klimatikoak (Shanghai, Txinako Herri Errepublika)
Shangaik hartzen dituen 6.218 km² gehienak eraikinez estalita daude, hego-mendebaldeko muino txiki batzuk izan ezik, batez beste 4 metroko garaieraz itsaso mailaren gainetik. Punturik garaienaDajinshan uhartean dago, 103 m. Hiriak zenbaitibai,ubide,erreka etaaintzira ditu, eta ezaguna da Taihu aintziraren eremutik ateratzen den uraren kalitateagatik.[19]
1950eko hamarkadan, Herriko plaza eratu zuten agintari komunistek, britainiar hipodromoak hartzen zuen lekuan. Plaza horretan, hiriko eraikin enblematikoak ezarri ziren, hala nola udaletxea,Shanghaiko Museoa edoShanghaiko Antzoki Nagusia. Bestalde,Lujiazuiko finantza zentroan 160 batetxe orratz eraiki izan dira, asko estilo futurista batean. Bertan dagoShanghai Tower, Txinako eraikin garaiena, 632 metrorekin, 2014an zabaldua.[20]
Ingurumenaren aldeko kontzientzia gero eta handiagoa denez hirian,ingurumena babesteko proiektuetan inbertsio handiak egiten ari dira. Horietako bat da hirigunea gurutzatzen duen Suzhou ibaiaren garbiketa, 2008an amaitu zena.[21] Gobernuaibilgailu elektrikoak bultzatzen ari dagarraio publikoaren sarean, baina hiriak hamarkada gutxitan izan duen garapen azkarraren ondorioz, kutsadura maila handiak pairatzen ditu batzuetan.[19]
Iturria: Shanghai, China Metro Area Population 1950-2025[22]
Shanghairen arrakasta ekonomikoak erakarpen handia sortzen du milioika txinatarrengan.Biztanleriaren hazkuntza kontrolatzeko, hiriko gobernuak erregistro sistema bat sortu zuen Shanghain bizileku baimena zutenegoiliarrentzat. Biztanleria aski egonkor mantendu zen XX. mendearen azkan hamarkadatan, baina XXI. mendearen lehen hamarkadatan bizkor hazi zen.
Shanghaiko biztanleen % 98,8han etnia txinatarrekoak dira, eta % 1,2, berriz, beste talde txikiagoetakoak. Hala ere, gutxiengoen biztanleria oso bizkor hazi zen XX. mendearen lehen bi hamarkadatan, biztanleria orokorraren hazkundea baino askoz azkarrago.[19]
Txina kontinentaleko finantza eta merkataritzaren erdigunetzat hartzen da Shanghai. Garapen modernoa erreforma ekonomikoekin hasi zen 1992an, Txina hegoaldeko probintzia asko baino hamarkada bat geroago, baina ordutik Shangaik azkar gainditu zituen probintziak eta Txina kontinentalean duen negozio gune nagusi izateari eusten dio. Txina kontinentaleko merkatu kuota handiena du Shanghaik.
Shangai etaHong Kong Txinaren erdigune ekonomikoa izateko lehiatu izan dira, azken horiTxinako Herri Errepublikaren esku guztiz gertatu zenez geroztik, 1997an. Hong Kongek bere alde du sistema juridiko indartsuagoa, nazioarteko goi mailako merkatuan integratzea, askatasun ekonomikoa,banka eta zerbitzuen espezializazio handiagoa, zerga apalagoak etamoneta bihurgarria. Shangaik, aldiz, lotura sendoagoak ditu Txinako barnealdearekin eta gobernu zentralarekin, eta oinarri sendoagoamanufaktura industrian etateknologian. Shangaik bere jokabidea asko garatu dufinantzetan, banku sisteman etakorporazio handien egoitza izateko eskaintzan, goi mailako hezkuntzaren eskakizuna eta lan modernizatuaren eskaintza areagotu baititu.[23]
Shanghaiko metroa1995ean zabaldu zen. Hedapen bizkor batez, 2024an 18 linea zituen, guztira 800 km inguruko sare batekin, eta urtean 10.280 milioi bidaiari eramaten zituen hiriko eta metropoliko bazter guztietara.
Shanghaiko portua Shanghai inguruko eta Yangshanen itsasoaren erdian eraikitako ur sakoneko kaiek osatzen dute. Munduko porturik aktiboenetako bat da.Shanghaiko portua munduko lehena izan zen 2023an, bai bideratutakozama kopuruari dagokionez, baiedukiontzi kopuruari dagokionez.[25]
Shanghaiko kulturaren oinarria eratu zenhan kulturaren eta haipai (txinera tradizionalez:海派; pinyinez:hepha, Shanghaiko estiloa) edo «ekialdeak mendebaldea aurkitu du»[26] kulturaren konbinazioz. Han kultura nagusiaren eragina shainghaiera hizkuntzan agertzen da —gertukoJiaxing,Suzhou etaNingbohizkeren ezaugarriak biltzen ditu— eta Shanghaikosukaldaritzan.[27] Haipai kultura Shanghai portu oparoa bihurtu ondoren sortu zen XX mendearen hasieran, Europako, Amerikako, Japoniako eta Indiako atzerritar ugari hirira iritsi zirelarik.[28] Mendebaldeko kulturen elementuak han kulturarekin fusionatzen ditu, eta bere eragina hirikoliteraturara,modara,arkitekturara,musikara etasukaldaritzara hedatzen da.[28]
Museoen atalean, nabarmentzen diraShanghaiko Museoa, bilduma zabal bat duenabrontze,zeramika,kaligrafia,altzari,txanpon,margolan etaeskultura esparruetan; Shanghaiko Arte Garaikideko Museoa, Txinako eta nazioarteko artista garaikideen lanetan espezializatua; eta Shanghaiko Hirigintza Erakusketen Museoa, hiriaren garapen urbanistikoa xehetasunez azaltzen duena. Museoen zerrenda luzea da, bereziki ireki baitziren museo espezializatu ugari Shanghairen egitasmo estrategikoen harira.[29]
Shangaik eskaintza kultural zabal bat du, besteak beste Shangaiko Ballet Konpainia, Shangaiko Orkestra Sinfonikoa, Shangaiko Orkestra Filarmonikoa eta Shanghaiko Udal Antzerki Taldea. Eraikin kultural nabarmenenen artean daude Shangaiko Auditorioa, Majestic Antzokia eta bereziki Shangaiko Antzoki Handia, hiriko musika, opera eta antzerki eszenaren epizentroa. Azken bi eraikin horietan opera tradizionalak zein modernoak antzeztu ohi dira.[30]
Arkitekturak estilo ugari eta askotarikoak ditu.Bund guneak,Huangpu ibaiaren ondoan, XX. mendearen hasierako eraikin bilduma aberatsa du. Beste eraikinneoklasiko batzuk ere badaude, hala nola HSBC Building, edoart déco estilokoak, besteak beste Sassoon House. Antzinako atzerriko emakida izandako zona batzuk oso ongi kontserbatuta daude eta, hiria azkar hazten ari den arren, hirigune historikoan estilo tradizionaleko eraikinak daude oraindik, Yuyuan lorategia kasu. XX. mendearen amaieraz geroztik, arkitektura estilo abangoardistaz egin izan dira,etxe orratz modernoak eta futuristak. Joera arkitektoniko berrien adibide batzuk izan daitezke Shangaiko Museoa eta Shangaiko Antzoki Handia.[31]
Shikumen berritu bat, Shanghain (2006).
Shanghaiko elementu kultural berezi bat dira shikumen (txinera tradizionalez:石庫門; txinera sinplifikatuz:石库门; pinyinez:shíkùmén) izeneko etxe tradizionalak. Etxe guztiak kalexka guztiz zuzenetan konektatuta eta antolatuta daude, lngtang (txinera tradizionalez:弄堂) izenekoak. Eraikin mota hau, herrialde anglosaxoietako «terraced houses» etxeen antzekoa da, etxe bakoitzaren aitzindegia adreiluzko horma garai eta astun batek bereizten dituelarik. «Shikumen» izenak, hitzez hitz, «harrizko arkudun ataria» esan nahi du.[32]
Shanghaiko gastronomia (txinera tradizionalez:上海菜) edo hu cai (txinera tradizionalez:沪菜; pinyinez:hù cài) txinatar sukaldaritzaren aldaera bat da, ez bakarrik Shangaiko hirian zabaldua, baizik eta Txinako biztanleen artean ere oso ezaguna. Esan daiteke ez dela nortasun berezi bat duen sukaldaritza, baizik aldaera bat dela, ingurukoJiangsu etaZhejiang probintzietako gastronomien fintze edo aldaketa bat.[34]
Hiriaren alde erakargarrietako bat kale historikoak dira,Bund inguruan, non britainiar botere kolonialaren aztarnak agerian uzten dituzten 24 eraikin baitaude, estilo arkitektonikoen sorta oso bat osatzen dutenak, hala nolaerromanikoa,gotikoa,errenazentista,barrokoa,neoklasikoa edoArt Déco. Horien artean nabarmentzen dira aduana, Hong Kong eta Shanghaiko Banku zaharra, Peace Hotela eta Txinako Bankua.[35]
Eraikin klasikoz inguratutako inguru horren aurrean,Pudong barruti moderno eta futuristaren kontrastea altxatzen da. Bundetik begiratuta,Huangpu ibaiaren beste ertzean ageri diraSortaldeko Perla dorre ikusgarria,Jin Maodorrearen 88 solairuak eta, guztien gainetik,Shanghai dorrearen 632 metroko garaiera . Yuyuan lorategiak eta bazarra 1559an sortu zituen Pan Yunduan funtzionarioak. Hiriaren erdigune historikoan daude, eta behin baino gehiagotan zaharberritu dituzte, besteak beste, XIX. mendean mendebaldekokolonialistek arpilatu zituztelako.TxinakoAlderdi Komunistaren lehen kongresu nazionalaren egoitza museo bihurtu zuten 1998an, eta lekukotza ogrdetzen du 1921eko uztailaren 23anLi Hanjunek etaMaoZedongek eraikineko areto batean egin zuten bileraz.[36]
Herriaren Plaza hiriko hipodromo zaharra izandakoaren lekuan eraiki zen, ilargi erdi baten formaz. Bertan daude Shanghaiko Antzoki Handia, Shanghaiko Hirigintza Erakusketen Museoa, gobernuaren eraikina etaShanghaikoMuseoa. Historian zehar gertakari garrantzitsuak izan dira plazan, hala nolaGuardia Gorriak1960ko hamarkadan egindako manifestazioak eta 1989ko herri protestak. Plazara iristen den kaleetako bat daNanjing kalea, denda eta saltoki ugari biltzen dituena, erakargarri turistiko nagusienetako bat da.[37]