Argi urdinak igortzen dituzten diodoen asmatzailea ere bada (LED zurien garapenari bide emanez), argiztapen iturri bezala erabiltzea ahalbidetu duena. Era berean, LED ultramorea garatu zuen, edateko uraren esterilizazioa ahalbidetzen duena,Hirugarren Munduko dozenaka milioi pertsonaren bizi eta osasun baldintzak asko hobetu ditzakeena. Bere beste lorpen handietako bat laser urdina da, optoelektronikan eta datuen biltegiratzean aplikazio garrantzitsuak dituena. Laser horrekblu-ray teknologia sortu du, eta, horren bidez,DVDa bezalako gailuetan biltegiratutako informazio-bolumena boskoiztu daiteke. 390 artikulu argitaratu ditu ospe handieneko aldizkari zientifikoetan, eta 18.936 aldiz aipatu dituzte bere lankideek, 108koh indize bikaina lortuz. Era berean, 448 patente ditu onartuta edo izapidetzeko bidean.