Sex Machineguns | |
---|---|
Datuak | |
Musika mota | speed metal(en)![]() |
Urteak | 1989 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | EMI Music Japan Inc. |
Informazio gehigarria | |
sexmachineguns.com | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Sex Machineguns (normaleanSEX MACHINEGUNS idatzia)Japoniakoheavy metal talde bat da, momentura arte abesti guztiak japonieraz abesten dituena. Beraien musika nahiko eklektikoa da, zenbait abestitanspeed metalaren ezaugarriak barneratuz, beste batzuetanheavy metal tradizionalaren ukituak dauzkatelarik (adibidez, "Midori no Obachan" abestiakStryper taldearen "In God We Trust" abestiaren kutsu handia dauka, edo "Ignition" diskoak beste disko batzuk baino soinu errokeroagoa dauka). Bandaren irudiaglam rockarena da, aspaldikoPoison edoMötley Crüe taldeena bezala, orainaldikosuediarGemini Five taldearena bezala, edo “Shock Rock”a praktikatzen duenVisual Kei taldea bezala, hala ere irudi hau zertxobait leundu dute azken aldian.
The Sex Machineguns (euskaraz:«Sexu metrailetak») 1996an hasi ziren musika independenteko talde bezala. Beraien izena intentzio osozSex Pistolsenaren antzekoa da, eta, taldearen arabera, “pistolsak baino erradikalagoak garela adierazteko”. Azkar lortu zuten zalego oinarri bat, eta emanaldietarako tiketak agortzen zituzten. Kontzertu bira eman, eta Japonia osoan beraien populartasuna hedatu zen. Beraien lehen kontzertu bideo eta Cda grabatzera etxera bueltatu zirenean 1997ko udaberrian, hain zen handia beraien jarraitzaile kopurua ezen bideoaren lehen edizioa berehala agortu zen Japonia osoan,OkinawatikHokkaidora.
1998an, Sex Machinegunsekoek beraien debut komertziala egin zuten,Toshiba-EMI Recordsen lehen singlearen jaulkipenarekin. Berehala agortu zen Japonia osoan, eta debut bira batean irtetea erabaki zuten (sarrerak edonon agortu zirelarik). Aldizkariak haiei buruzko artikuluak egiten hasi ziren, beraien populartasuna suziriak bezala igoz. Irailean haien lehen albuma jaulki zen, beste hit bat izan zena. Bira asko eman zituzten, denak arrakastaz, eta Japonia osoko zerrendetan gailurrera iritsiz. 1998 urtea amaitu zenerako Sex Machinegunsekoek zerrendetan gailurrean kokatuak zeuden, eta 62 kontzertu eman zituzten (denak sarrerak agortuz).
Taldearen frontmanak2006komartxoaren 20an taldeak “aktibitatearen etenunea” hartuko zuela adierazi zuen. Orduko taldekide guztiak Anchang ezik taldea utzia zuten, proiektu paralelo bat sortuz,Elleguns izenarekin, 6 pista instrumentaleko lana atera zuena. 2006ko abenduan Circuit. V.Pantherrek, Samurai. W.Kenjilawek, eta Speed Star Sypan Joek “Cycle” izeneko talde berri bat sortu dute. 2007an Anchangek Sex Machinegun eraberritu zuen, Ryotatsu Kuwae gitarretan eta Ken´ichi Imai baterian sartu zirelarik, eta urte horretan interneten bidez soilik deskargatzeko hiru single jaulki zituzten.
Titulua | Jaulkipen data |
---|---|
Sex Machinegun | 1998,urriak 16 |
Made in Japan | 1999,azaroak 26 |
Barbe-Q★Michael | 2001,martxoak 7 |
Burning Hammer (zuzeneko albuma) | 2001,urriak 31 |
Ignition | 2002,urriak 9 |
Machineguns Get-Together ("onenen" konpilazioa) | 2003,ekainak 4 |
To the future tracks ~Gathering for Unreleased Songs~ | 2003,abuztuak 6 |
Live! Final Attack at Budokan (zuzeneko album bikoitza) | 2003,irailak 26 |
Heavy Metal Thunder | 2005,martxoak 2 |
Made in USA | 2006,otsailak 8 |
Titulua | Jaulkipen data |
---|---|
Hanabi-la daikaiten | 1998,apirilak 22 2001,maiatzak 23 (berredizioa) |
BURN -burn your fire of love- | 1998,irailak 18 2001,maiatzak 23 (berredizioa) |
Tekken II | 1999,otsailak 3 2001,maiatzak 23 (berredizioa) |
Mikan no uta (Laranjaren abestia) | 1999,apirilak 21 2001,maiatzak 23 (berredizioa) |
ONIGUNSOW (Bihotz gogorreko sarjentua) | 1999,urriak 20 2003,irailak 26 (berredizioa) |
Aikoso subete (Maitasuna nire bizitza osoa da) | 2000,maiatzak 24 2003,irailak 26 (berredizioa) |
S.H.R ~ SEXY HERO REVOLUTION | 2001,urtarrilak 24 |
Tairyô (Arrantza ona izan!) | 2001,abuztuak 29 |
Sokoni anataga... (Hor zaude zu...) | 2002,urtarrilak 23 |
Bousou ROCK (Reckless Rider - “Gidari nekagaitza”) | 2002,maiatzak 16 |
Yonaoshi GOOD VIBRATION (Gizarte erreforma, Bibrazio ona) | 2002,abuztuak 7 |
Demae-do icchokusen (Lerro zuzeneko janari banaketa) | 2004,azaroak 10 |
Suspense Gekijou (Suspense antzerkia) | 2005,otsailak 9 |
Aijin 28 | 2005,abuztuak 3 |
Haihin Kaishuu (Zaborra biltzen)(Deskargatzeko soilik) | 2007,abuztuak 22 |
Doku MAMUSHI (Suge pozoitsua)(Deskargatzeko soilik) | 2007,irailak 26 |
JACKY(Deskargatzeko soilik) | 2007,urriak 31 |
Titulua | Jaulkipen data |
---|---|
Hellthy Set M
| 1999,apirilak 21 |
Route320
| 2002,ekainak 1 |
Love for Nana ~Only 1 Tribute~
| 2005,martxoak 16 |
Music from and Inspired by the Game Heavy Metal Thunder -The Recordings-
| 2005,irailak 7 |
Kidea | Titulua | Jaulkipen data |
---|---|---|
Anchang | Open Your Head! Tear!
| 2003,abenduak 2 |
Anchang | the maintenance
| 2004,urtarrilak 28 |
Anchang | Memphis
| 2007,otsailak 21 |
Circuit.V.Panther | Sexy Finger
| 2003,irailak 26 |
Circuit.V.Panther | Sexy Finger II
| 2004,irailak 15 |
Elleguns | Keepout
| 2005,urriak 12 |
Sex Machinegunsen bideoek honako izendaketa daukate.
Titulua | Jaulkipen data | Formatua |
---|---|---|
Emergency! Nozarashi! | 2000,irailak 27 | Bideo |
SM Show | 2000,urriak 16 | DVD eta Bideo |
Video Sex | 2000,ekainak 7 | Bideo |
Video Sex | 2002,otsailak 20 | DVD |
SM Show 2 | 2002,otsailak 20 | DVD eta Bideo |
Video Sex 2 | 2002,abenduak 4 | DVD eta Bideo |
SM Show 3 | 2003,otsailak 19 | DVD eta Bideo |
SM Show Finale | 2003,urriak 22 | DVD |
Metal Box | 2003,abenduak 10 | DVD |
Made In USA | 2006,urtarrilak 25 | Single DVD |
Living In America | 2006,martxoak 8 | DVD Dokumentala |
a day in the Live ~ Sex Machineguns Live In USA~ | 2006,ekainak 28 | Zuzeneko DVD |