Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Sermoi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mendiko Sermoia.
Apaiz katolikoa sermoia emateko unean.
Eliza erreformistaren predikatzailea.

Sermoi, baita ereprediku,homilia etapronu,oratoriaren generoa da, eliz hitzaldia, erlijioari buruzko diskurtsoan datzana, oro har kristau gurtzan zehar. Sermoia gai erlijioso edo moral bati buruz apaiz batendiskurtso publikoa bat da, elizako zerbitzu baten zati gisa egiten ohi dena.[1] Sermoia emateko ekintzari "sermoia egin" esaten zaio.

Sermoia, lehen kristau liturgian, latinez ahoskatzen zen, baina gero, herriaklatinezko kultua jada ulertzen ez zuela ikusirik, herri-hizkuntzan ematen hasi zen, gainerako liturgiak latinez egiten jarraitzen zuen bitartean. Egile batzuek uste dute hori izan zela hizkuntza arruntera landutako ahots eta esaera zaharren aldaketa jakin baten jatorria, literatura folklorikoaren zati bat sorraraziz.

Helburua

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

HelburuaBibliako eta elizako magistergoan oinarri hartuz, dogmaren eta moralaren alderdi doktrinazkoak adieraztea da.

Lehen sermoiak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Eliza kristau ezberdinen sermoiak Jesukristoren garaianjuduen munduan zegoensinagogaren homilian du jatorria. Jesukristok sermoiak eman ohi zituen bere ikasleei aire zabalean irakasteko, eta Jesusek ere sermoiak eman zituensinagogetan, Nazaretena bezala. Sermoiaren helburua Bibliako testu bat edo gehiago irakastea da,fededunen ezagutza hobetzeko.

Jesu Kristok emandakoMendi gaineko predikua (San Mateo, V, VI eta VII) sermoirik zaharrena dela esan daiteke.Apostoluen epistolak, beren helburuari dagokionez behintzat, benetako sermoiak dira. Dena dela, generoa IV. mendera arte ez da sortuko. Grekoek homilia deitzen zioten etaVatikanoko II. kontzilioaren ondoren, "homilia" hitza hobesten da hitzaldi liturgiko hori izendatzeko.

Sermoi motak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Juan Mari Lekuonak mota desberdinak bereizi zituen:[2]

  • Homilia: liburu sakratuen iruzkin exegetikoa,mezatako irakurgaien ondoren egiten dena.
  • Sermoia: dogmaren eta moralaren alderdi doktrinazkoak esplikatzea.
  • Platika: gogoetaaszetiko morala, fededunak espirituz adoretu nahi dituena, era xume eta lasaigarrian. Hitz hau erabili zuenJoakin LizarragaElkanokoak:Urteco Igande guztietaraco Platicac edo Itzaldiac.
  • Hiletetako sermoia: bizitzaren etaheriotzaren esanahiaz meditazioa jendaurrean ontzea, baten bat hiltzen denean.

Herri kulturan

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Sermoiaren kontzeptua euskal ahozko komunikazioan ikuspuntu komikotik asko erabili izan da. Normalean, sermoia diskurtso astuna eta handi-mandiaren gisa azaldu da. Esamoldetan ere adibide ugari daude, esaterako "sermoia bota", hau da, norbaiti gogor zerbait esatea edo gaitzestea. Labayru Ikastegiak haren webgunean adibide hau ematen du: "Hazelako sermoia bota deustan amak!".[3]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. https://eu.eferrit.com/zer-da-sermoia/
  2. Euskaltzaindiaren hiztegia:prediku
  3. Labayru hiztegia:sermoi

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Sermoi&oldid=9953335"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp