Sergio III.a[1] (Erroma,c.860 -ib.,911koapirilak 14)Eliza Katolikoko 119.aita santua izan zen904 eta911 bitartean.
Tuskuloko kontea zen Sergioren hautaketa aita santu bezala, aita santutzaren historianpornokrazia bezala ezagutzen den garai baten hasiera da, euren maitaleek aita santuen erabakietan izango zuten eragina dela eta.
Formoso aita santuakCerveterikoapezpiku izendatua, hala ere, "gorpuaren kontzilioa"n parte hartu zuenetako bat izan zen, aita santu haren aurka egin zenaEsteban VI.a aita santuak bultzatuta eta gorpua lurpetik ateraz eta profanatuz amaitu zena.
897an Esteban VI.a hil ondoren, Spoleto familiaren laguntzarekin lehen aldiz aita santu bihurtzen saiatu zen, baina ez zuen lortu, aukeratuaTeodoro II.a izan baitzen.
Hurrengo urtean bigarren aldiz saiatu zen, bainaJoan IX.a aukeratua izan zen; horren ondorioz, eskumikatua eta erbesteratua izan zen,Leon V.a aita santuak erabaki hori atzera bota zuen arte eta, hala, Sergio Erromara itzuli ahal izan zen.
Itzuli ondoren eta Spoleto familiaren eta batez ere Erromako senatari eta buruzagi militarTeofilakto I.aren laguntzarekinKristobal kargutik kendu eta gartzelaratu egin zuen; ondoren, Leon V.a aita santuarekin batera itoarazi egin zuen.
Aita santua eta antipapa ezabatuak, bere aldekoek aita santu aukerarazi zuten904kourtarrilaren 29an eta898tik Formoso aita santua berrabiltzeko egin zen kontzilio guztietan erabakitako dekretu guztiak baliogabetzea agindu zuen.
Sergio III.aren maitaleak Teofilaktoren emaztea eta horren alabaMarozia izan ziren: harekin seme bat izan zuen,Joan XI.a aita santua izan zena, eta zenbait hamarkadatan zehar Erromako benetako gobernari izan ziren.
Bere aitasantualdian,905eanLuis III.a Itsua enperadorea erbestetik itzultzen saiatu zen, baina erregeBerengario Friulikoak harrapatu eta itsutu zuen; era berean, enperadore kargutik kendu zuen. Sergio aita santuak ondorengo izenda zezan arrakastarik gabe saiatu zen.
Bizantziorekin zuen harremaneanLeon VI.a Jakintsua enperadorearen laugarren ezkontza baimendu zuen, kasu horretan bere maitale Zoerekin, bere seme eta oinordeko bakarra eman ziona. Hori eginez ez zion bakarrikKonstantinoplako AitalehenNikolas Mistikoari aurre egin, baizik eta garai hartako legedi zibil zein eklesiastikoa ez zituela batere kontuan hartu.
Haren aitasantualdiko gauza positiboen artean,910eanClunyko abadia benitoarra sortu zela zegoen,Gilen I.a Akitaniakoak hiribildu bat dohaintzatzat emanez, baina hori zuzenean aita santuaren agintepean egoteko baldintzarekin eta ez noble edo apezpiku baten agintepean.
Era berean,San Joan Laterangoa Artxibasilika berreraiki zuen, lurrikara baten ondorioz suntsitua izan zena. Aita santu horren dominetan agertzen da lehen aldiztiara.
Sergio III.a911koapirilak 14an hil zen.