Sergei Mikhailovitx Brin (errusieraz Сергей Михайлович Брин,Sergey Briningelestua;Mosku,1973koabuztuaren 21a - )Googleko enpresaburua.Informatika etamatematika ikasketak egin zituenLarry Pagekin batera Google sortu aurretik.
Hainbat urtez Googleren nagusi efektiboa izan ziren bera eta Page, etaAlphabet Inc. enpresa matrizea sortu zenean ere, presidente izan zen Brin. Baina postu hori utzi zuen 2019ko abenduan.[1] Ondoren ere, akzio kontrol handia du Alphabeten, eta bere batzorde exekutiboan tokia. 2023koForbes zerrendaren arabera, munduko 10. pertsona aberatsena zen orduan.
Brin juduen familia batean hazi zen, baina ez da pertsona erlijiosoa.[2]
2007anAnne Wojcickirekin ezkondu zen. Wojciki aspaldiko neskalaguna zuen, eta ustez haren garajean osatu zen Google enpresa; baina gero enpresari bide propioari ekin zion bioteknologia alorrean. Semea izan zuten elkarrekin 2008an eta alaba 2011n.[3] 2013an hedabideek publiko egin zuten maitalea zuela ezkontzatik kanpo Brinek:Google Glass produktuko marketing zuzendariAmanda Rosenberg.[4][5] 2015eko ekainean Brin eta Wojcicki dibortziatu egin ziren.[3]
2018ko azaroan Brin ezkondu zenNicole Shanahanekin, alor teknologikoko enpresa fundatzaile hau ere. Alaba jaio zitzaien 2018an bertan eta 2022ko urtarrilean dibortziatu ziren.[6]
- ↑ (Ingelesez)News, A. B. C.. «Google founders Larry Page and Sergey Brin stepping down as CEO and president» ABC News (Noiz kontsultatua: 2023-11-05).
- ↑ (Ingelesez)Malseed, Mark. (2013-05-06). «The Story of Sergey Brin» Moment Magazine (Noiz kontsultatua: 2023-11-05).
- ↑ab (Ingelesez)Shontell, Alyson. «Google founder Sergey Brin and wife Anne Wojcicki have gotten divorced» Business Insider (Noiz kontsultatua: 2023-11-05).
- ↑Liz Gannes,"Google Co-Founder Sergey Brin and 23andMe Co-Founder Anne Wojcicki Have Split"Artxibatua abuztua 28, 2013, hemen:Wayback Machine, All Things Digital, August 28, 2013
- ↑Alan Farnham, "Google: Men Apparently Do Make Passes At Girls Who Wear Glasses"Artxibatua martxoa 27, 2019, hemen:Wayback Machine, ABC News, September 3, 2013.
- ↑ (Ingelesez)«Who Is Nicole Shanahan? All About Sergey Brin's Ex-Wife» Peoplemag (Noiz kontsultatua: 2023-11-05).