Sergei Pavlovitx Diagilev (Selixtxi,Novgorod,Errusiar Inperioa,1872komartxoaren 31greg./martxoaren 19ajul. -Venezia,Italia,1929koabuztuaren 19a) arte arlokoenpresaburua izan zen,Errusiar Balleten sortzailea.
Zuzenbide-ikasketak egin zituenSan Petersburgon, eta zenbait artista gazteren lagun egin zen bertan.1898tik1904ra arte iraun zuenMir Iskusstva (Artearen mundua) aldizkariaren zuzendari izan zen. Harrezkero, zenbait ikuskizun antolatu zuen, San Petersburgon etaParisen, batez ere; Parisen,Boris Godunov obra aurkeztu zuen. Errusiara itzuli eta Antzerti Inperialeko dantzariekinballet-talde bat eratu zuen.1909. urtean Parisko ballet-denboraldia antolatu zuen, etaSilfideak, Armidaren pabiloia etaIgor printzea eta Kleopatra obra arrakastatsuak aurkeztu zituen han. Hasieratik lortu zuen bere garaiko poeten, musikagileen eta margolarien laguntza.
1910. urtean,Scheherazade,Suzko txoria etaInauteriak obrak aurkeztu zituen, Parisen horiek ere. Bere konpainia sortu zuen hurrengo urtean. Garai hartan,Vatslav Nijinski dantzari eta koreografoa aurkitu zuen, eta bi ballet eman zituen ezagutzera:Udaberriaren eskaintza,Stravinskirena, etaSuakDebussyrena. Diagileven eta Nijinskiren artean izan zen hausturaren ondoren,Michel Fokine errusiar koreografo eta dantzariak parte hartu zuen Diagileven taldean. Mundu guztian ibili zen, harrezkero, bere ballet-konpainia handiarekin. Koreografo eta dantzari handiak ezagutzera eman zituen, 20 urtean zehar.1916. urtetik hil zen arte, ballet hauek aurkeztu zituen, besteak beste:Aldarte oneko emakumeak,Hiru adarreko kapela,Renard,Ezteiak,Tren urdina,Marinelak,Katemea,Apolo Musageta,Dantza etaSeme hondatzailea.