Orografiaren aldetik bi eskualdetan bereizten da Serbia: hegoaldea menditsua da:Dinariar Alpeak mendebalean,Šar mendiak hego-mendebalean etaBalkan mendiak ekialdean. Iparraldea, berriz, Belgrad inguruko eskualdea, eta Voivodina osoa ordokiak dira.
Serbiaren banaketa administratiboa 24 barrutitan etaBelgradoko Hirian egiten da. Barrutiak eta Belgradeko hiria, gainera, udalerritan banatzen dira. Serbiak 2 probintzia autonomo ditu:Voivodina, 7 probintzia eta 46 udalerritan, etaKosovo eta Metohia.Kosovok independentzia aldarrikatu du baina oraindik orain ordezkatuta dagoNazio Batuen kudeaketarekin.
Kosovo eta Voivodina ez den beste guztiariErdialdeko Serbia deitzen zaio, baina ez da benetako banaketa administratibo bat, beste bi probintziak bezala.
Gaurko Serbiako eskualdea osatzen duten lurraldeetaniliriarrak,traziarrak etazeltak bizi zirenerromatarrak sartu zirenean (K.a. II. mendean). VI. mendean herrieslaviarrak hasi ziren sartzen eta bertan bizilekua hartzen. Haien mende jarri nahi ez zutenak mendietara edo eslaviarren eskua iristen ez zen haranetara jo zuten, eta lurraldekajupa izeneko egituretan antolatu ziren, leinu-elkarteetan alegia. Elkarte zabalagoetan,rasca izenekoetan, bateratzen ziren. Tartekajupan izeneko itzal handiko buruzagiren bat, Vlastimir (850), Ceslav printzea (930-960) edo Voïslav printzea esaterako, agertu zen eta estatu moduko batzuk antolatu ziren, baina betiere aldian aldiko auzoko inperioen mende egon behar izan zuten,bulgariarraren mende (893-927),mazedoniar-bulgariarren mende (XI. mendearen hasieran) edobizantziarren mende.
IX. mendean sartu ziren eslaviar liturgia etaalfabeto zirilikoa. 1159an, Eztebe Nemanjajupan handiak bizantziarren agindupetik atera zuen Serbia, baina Erdi Aroko goren aldia 1331-1355 bitartean iritsi zuenEztebe Uroš IV.a Dušan erregearekin. 1346anPec hirikoko (Hungaria) artzapezpikuak serbiarren eta greziarren enperadore izendatu zuenSkopjen (Mazedonia). 1389an,Kosovoko gudua galdu ondoren, turkiarren mende geratu zenSerbia osoa, printzerri bat izan ezik, eta lau mendez erabat otomandarren mende egon zen, XVII. mendeaz gerohaïduk legez kanpora jartzen zirenen hainbat matxinada izan zen arren.
Burujabetasunaren aldeko matxinadak 1804an hasi ziren. XVIII. mende bukaerakoOtomandar Inperioaren gogorkeriarekin ernegaturik, haren beheraldiaz, etaErrusia ortodoxoen alde jarri zela baliatuz,hasi zen matxinada,Karađorđe edo JorgeBeltza, zerri-tratuan aberastutako nekazaria buru izan zuela. Belgrad etaSmederevo hartu ere egin zituzten matxinatuek, baina 1812an,Napoleonen aurkako gerrarekin, Errusiaren laguntza galdu zutenean matxinadak ere porrot egin zuen.
1815ean berriz ekin zioten matxinadari eta 1817an turkiarrekMorava ibaiaren behealdeko ibarreanprintzerri autonomoa onartu zuten, zergak pagatzearen eta turkiar gudaroste batzuk han geratzearen truke; matxinada horien buruzagi izan zenMiloš Obrenović printze hautatu zuten batzar batean. Serbiako mugei eta printzearen oinordekotza eskubideari buruz hainbat tirabira izan ondoren, eta zenbait matxinadari esker, Serbia autonomoaren mugak hedatuz joan ziren, eta azkenik, 1876an, gerra deklaratu zion Turkiari. Errusiak hartan eskaini zion laguntzari esker, Serbia estatu burujabe gisa ezagutu behar izan zuen Turkiak,Berlingo batzarrean (1878).
1918an serbiarrak,kroaziarrak etaesloveniarrak erresuma batean elkartu ziren,Jugoslaviako Erresuman.Bigarren Mundu Gerran alemaniarrak Serbia okupatu zuten, eta Kroazia erresuma burujabe bihurtu. Gerraren bukaeran, herri fronteak, sobietar gudarostearen laguntzarekin, Belgrad hartu zuenean, orduan errege zegoen Petri II.ak erbestera joan behar izan zuen eta gobernu berri bat osatu zen Jugoslavian,Tito buru zuena.
1945ean, ezkerreko herri fronteak irabazi zituen hauteskundeak eta Jugoslavia errepublika deklaratu zuten. 1989an,Slobodan Milošević izendatu zuten lehendakari. Haren agintaldian, izugarri areagotu zen serbiar nazionalismoa eta gutxiengoen eskubideen kaltetan; Kosovori autonomia ahalmen guztia kendu zion; bestalde, konstituzioa aldatu zuen lehendakariak aginte handiagoa izan zen. 1991n Eslovenia, Kroazia, Mazedonia eta Bosnia-Herzegovina Jugoslaviatik bereizi eta burujabe bihurtu ziren.Bosnia-Herzegovinako serbiarrek, ordea, ez zuten lurralde hori burujabe bihurtzerik onartu, eta gobernuaren aurka gerran hasi ziren.
1992an, Eslovenia, Kroazia, Bosnia-Herzegovina eta Mazedonia bereizi ondoren, Jugoslaviako Errepublika Federala eratu zen, Serbiak eta Montenegrok osatua. 1992ko hauteskundeetan, Milosevic aukeratu zuten berriz ere lehendakari. Milosevicen agintaldia gero eta autoritarioagoa bihurtu zen eta bere agindupean Serbiak izan zituen hiru gerretan Milosevicen aginduz egindako sarraskiek, hilketek eta giza eskubideen aurkako urraketek gaitzespen handia ekarri zioten nazioartean. Gerrako urte horietan blokeoa ezarri zitzaion Serbiari, eta Daytoneko bake hitzarmena sinatu ondoren eta, bereziki, 1995eko abenduan, Estatu Batuek indarrik gabe utzi zituztenean Jugoslaviari ezarritako zigorrak, Milosevicek arrakasta handia izan zuen bere herritarren artean, blokeoak iraun artean milioi eta erditik gora serbiarrek lana galdu baitzuten.
Jugoslaviaren izan zenaren ondoren sortutako herrialdek, 2008an.
1997an, okerragotu egin ziren armada federalaren eta Kosovoko albaniarren arteko liskarrak. Milosevicek erreferendum bat antolatu zuen Serbia osoan, atzerritarren bitartekaritza beharrezkoa ote zen jakiteko; boto emaileen % 75ek bitartekaritza ukatu zuen, eta Kosovoko albaniarrek galdeketa boikotatu zuten. 1999an,NATOko indarrek airez bonbardatu zituzten Serbia, Montenegro eta Kosovo, ehunka hildako eraginez. Mendekuz, serbiar indarrek kosovarrei eraso zieten eta haietako askok inguruko herrialdeetara ihes egin behar izan zuten. 1999ko ekainean, NBEn indar militar bat hedatu zen Kosovon, jugoslaviar indarrek hala onartuta; teorian, Jugoslaviari aitortzen zitzaion Kosovoren gaineko burujabetza, baina, praktikan, NATOren eta NBEen agindupeko protektoratu bat zen hura. 2000ko hauteskundeakVojislav Kostunikak irabazi zituen lehenengo itzulian gehiengo absolutuz, baina Milosevicen jarraitzaileek erabaki hori onartu ez eta bigarren itzulia egin nahi izan zuten. Estatu Batuetako eta Europako Batasunak iruzurra salatu eta galdu zuela onar zezala eskatu zioten Milosevici. Oposizioak herri matxinada bat antolatu zuen, poliziako eta armadako sektore batzuekin batera, eta Milosevicek ihes egin behar izan zuen eta Kostunika aukeratu zuten lehendakari. 2001ean, Milosevic atxilotu zuten. Estatu Batuetako lehendakariak esan zuen Jugoslaviak ez zuela laguntza ekonomikorik jasoko Milosevic HagakoNazioarteko Zigor Auzitegiak epaituko ez zuen arte, eta, hala, Milosevic Hagara estraditatu zuten. 2006an hil zen Milosevic, Hagako espetxean, bera epaitzen ari ziren bitartean.
2002an, Montenegrok eta Serbiak hitzarmen bat sinatu zuten Jugoslavia izena kentzeko eta Serbia eta Montenegro zeritzan estatu berri bat sortzeko. 2004anBoris Tadic hautatu zuten Serbiako lehendakari.
2006. urtean,Montenegron egindako erreferendum batean, botoen %55a, errepublika hau Serbiarekiko independizatzeko aldekoak izan ziren. 2008an, Kosovoko probintziako legebiltzarrak independentzia deklaratu zuen, baina serbiar agintariek ez zuten independentzia hori onartu. Estatu Batuek eta beste herrialde boteretsu batzuek Kosovoren independentzia aintzat hartzeak manifestazio eta istilu gogorrak eragin zituen Serbian.
2014kourriaren 14an,2016koEuropako Futbol Txapelketarako sailkatze partidak jokatu ziren, tartean Serbia-Albania partida, baina, bertan behera utzi behar izan zuen Martin Atkinson epaile britainiarrak lehen zatiko 41. minutuan. Izan ere, partida jokoan zela, futbol-zelaiandrone batetik eskegita agertu zen Albania Handiko bandera batek sutan jarri zituen 25.000 ikusle serbiarrak, eta liskarrak eragin zituen. Antzina Serbiako probintzia izan zenKosovok (gehiengo albaniarra du) independentzia aldarrikatu zuen 2008an, baina Serbiak ez zuen horren independentzia onartzen[2].
Voivodina eta Erdialdeko Serbia eskualdeek nahiko ekonomia aurreratua dute, nahiz Jugoslaviako gerraz geroztik,NBEen blokeoaren ondorioz, enpresen % 10 baino ari ez zen normaltasunez lanean, eta langileen erdia lanik gabe zegoen.
Kosovo eskualdeak, berriz, ekonomia atzeratu samarra du; ikatz-meategiak dira aberatsak.
Voivodinako zelaiak nekazaritzako oso egokiak eta emankorrak dira; artoa lantzen da batez ere. Hala ere, Serbiako ekonomian garrantzi handienameatzaritzak (lignitoa,kobrea,antimonioa) eta eskulanek dute. Industrian makineria, nekazaritzako tresneria, papera, kristala, ehunak eta kimika gaiak lantzen dira. Urezko energia iturriak laguntza handia eskaini dio Morava eta Danubio ibaien haranetako industriari. Burdinbide nagusiak BelgradNiš etaVranje hiriekin (hegoaldea) lotzen duena, BelgradSubotica hiriarekin lotzen duena eta Belgradetik Montenegrora doana dira.