SenegalAfrikako mendebaldean dago, ipar latitudeko 12º8´ - 16º41´ artean eta mendebalde longitudeko 11°21´ - 17°32' artean.Cap-Vert penintsula Afrika kontinentearen mendebaldeko muturra da. Mendebaldean 530 kilometroko kostaldea duOzeano Atlantikoaren bazterrean.
Senegalgo ia lurralde osoa zelaia da. Oro har, hiru alderdi bereiz daitezke: mendebaldean,Cap-Vert penintsula eta eskualdea,sumendi-haitz gogorrezkogoi-ordoki txikiez osatua; hego-ekialde eta ekialdean,GineakoFouta Djalon mendigunearen adarren ertzetako mendixkak, gehienez ere 500 m garai direnak (punturik garaiena 581 m); eta gainerakoan, lurmuturraren eta mendixken arteko guztian, sakan zabal eta zelaia da.
Kostaldea zelaia eta zuzena daSenegal ibaiaren bokaletikSaloum ibaiaren bokaleraino. Handik hegoaldera, berriz, ibai bokale batzuek hautsia eta zingiratsua da.
Senegalgo ibai nagusiak, iparraldetik hegoaldera,Senegal etaFaleme,Ferlo,Sine,Saloum,Gambia etaCasamance dira. Senegal ibaiak Senegalen etaMauritaniaren arteko muga egiten du, eta haren adarretako batek, Falemek, Senegalen etaMaliren artekoa. Arront eskualde lehorrak zeharkatzen baditu ere, Senegal ibaia emari handikoa da, iturburuaFouta Djalon mendigune euritsuan duelako. BokaletikPodorreraino nabigagarria da (175 kilometro) eta ur handien sasoian MalikoKayeseraino (975 kilometro). Sine eta Saloum agortzen dira lehorraldietan. Gambia eta Casamance, berriz, ur emari handikoak dira.
Saint-Louis etaDakar hirien arteko kostaldekoa: urtarrileko batez besteko tenperatura minimoa 17 °C-koa eta maiatzeko batez besteko tenperatura maximoa 27 °C-koa dituena, eta euri sasoia ekainetik urrira duena (500 mm).
Sahelgoa edo estepako klima beroa,BshKöppen klima sailkapenaren arabera, Senegal ibaiaren etaThiès eta MalikoKayes herrien arteko irudizko lerroaren bitartekoa: urtarrileko batez besteko tenperatura minimoa 14 °C-koa eta maiatzeko batez besteko tenperatura maximoa 40 °C-koa dituena, eta euri sasoia uztailetik urrira duena (350 mm). Alderdi horretako landaredia sabana lehorrekoa da, tarteka akaziak dituena.
Azkenik, aipatutako lerrotik hegoaldera, Senegalek sabanako klimaren ezaugarriak ditu (Aw).Kaolacken, adibidez, tenperatura maximoa 38 °C-tik gorakoa izaten da urte osoan zehar, eta euria eta landaredia, hegoaldera joan ahala, gero eta ugariago dira: 725-975 mm euriKaolack-Tambacounda eskualdean, eta 1250 mm-tik goraCasamancen. Hala, herrialdearen hegoaldean baso tropikala hazten da, etamangladiak kostaldean.
Senegal europarrek Afrikan lehenbizi kolonizatu zuten lurraldeetako bat da.1444anportugaldar itsasgizonakCabo Verdera iritsi ziren, eta hurrengo urteetan merkataritza guneak sortu zituztenGorée uhartean eta Senegalgo kostaldeko beste toki batzuetan.XVII. mendean, herbeheretarrek eta frantsesek hartu zuten portugaldarren tokia.
1638an, frantsesekSaint-Louis hiria sortu zuten,esklaboen salerosketarako, eta1677an Gorée kendu zieten herbeheretarrei. Bi aldizbritainiarren mendean egon ondoren,1817tik aurrera Gorée eta Saint-Louis Frantziaren eskuetan geratu ziren berriz. Bien bitartean, arabiar gomaren ekoizpen eta esportazioak lehentasuna kendu zion esklaboen salerosketari.
Senegalgo Errepublikako lehenbiziko presidenteaLéopold Sédar Senghor izan zen,1960tik1980 arte.1962an, estatu-kolpe bat galarazi ondoren, Senghor-ek aginpide osoa hartu zuen, eta alderdi politiko bakarreko erregimena ezarri zuen.1976tik aurrera debekatutako alderdi politikoen legeztapena hasi zen.1981ean, Senghor-ek lehen ministro eta Alderdi Sozialistako buru zenAbdou Dioufen eskuetan utzi zuen lehendakaritza eta bera izan zen2000 arte lehendakaria,1983,1988 eta1993 urteetako hauteskundeak irabazi ondoren.1982ko otsailaren 1ean Senegalek etaGambiak, elkar harturik, Senegambiako Konfederazioa eratu zuten, baina1989an desegin zen, okerrera egin baitzuten bien arteko harremanek. 1989-1992 bitartean, muga arazoak zirela eta, Mauritaniaren eta Senegalen arteko harremanak eten ziren, eta borroka latzak izan ziren Senegal ibaiaren eskualdean. Hegoaldean,Casamance eskualdeko talde separatista bat Senegalgo armadarekin borrokan ari da 1982. urtea ezkero.
2000. urteanAbdoulaye Wade aukeratu zuten presidente.2004an, lehendakariak Casamanceko gerrillari taldeekin bake-hitzarmen bat sinatu zuen.2012ko presidentziarako hauteskundeetan Macky Sall oposizio-burua nagusitu zen, botoen %65,8arekin.[3]
Senegal errepublika da. 1983ko konstituzioaren arabera, errepublikako lehendakariak aginpide eragilea du, eta gainera, berak izendatzen ditu ministro batzordeko kideak, eta bera da batzorde horretako burua. Legebiltzarrak legegintzako aginpidea du. Lehendakaria eta legebiltzarreko 150 diputatuak bost urtez behin hautatzen dira bozketa bidez.
Senegal 14 eskualdetan (régions) banaturik dago. Eskualdeak 45departamendutan (départements) banatzen dira, eta departamenduak barrutietan (arrondissements).
2016an, 14,7 milioi biztanle zituen.[2] Banaketari dagokionez, gehienak mendebaldean bizi dira, herrietan, itsasertzetik hurbil; nolanahi ere, hiriguneak, eta hiriburua batez ere, handitzen ari dira. Dakar herrialdeko garraiobideen, administrazioaren eta ekonomiaren gune nagusia da.Jaiotza-tasa handia da (34 jaiotza/1.000 biztanle), heriotza-tasa baino askoz handiagoa (8,3 hildako/1.000 biztanle), eta biztanleria bizkor ari da ugaltzen (% 2,42 2016an).[5] Bizi itxaropena 61,7 urtekoa da; 59,7 urtekoa gizonezkoena eta 63,8 urtekoa emakumezkoena (2016ko zenbatespena).[5]
Senegalgo biztanleria Sudango lurraldeko beltzen etniez osatua da. Sei etnia nagusi daude:wolof (% 38,7),fulani (% 26,5), serer (% 15), mandinka (% 4,2), jola (% 4) eta soninke (% 2,3);[5] beste talde txikiago batzuk ere daude (mauri, lebu, basari). Orain gutxi arte, etnia horietan, gizartea mailakako hurrenkeran antolatua egon da: printzeen kasta, aitoren semeak, libreak, behe-mailako kastak eta, azkenik, esklaboak.
Senegalgo ekonomia nekazaritzan oinarritzen da. Herrialdean bi alderdi bereiz daitezke: aurrerabidean dagoen sartaldea, batetik, eta, bestetik, sortalde behartsua, bizibidea ozta-ozta ateratzen duena. Nolanahi ere, Senegal Afrikako herrialde aurreratuenetako bat da.IX. mendearen erdialdeaz gero, Senegalen lantzen den gai nagusiakakahuetea da, eta herrialdearen ekonomia kakahuete-uzta onaren edo txarraren mendean egon da. Gainera, nekazaritza eta, beraz, herrialdearen ekonomia osoa,lehorteen arriskupean dago. Larrialdietan Senegalek beste herrialde batzuen laguntza izan du, Frantziarena batez ere. Arrisku horien aurrean, gaur egun, gero eta lur gehiago erabiltzen ari dira beste gai batzuetarako (azukre-kanabera,artatxikia,basartoa,arroza,artoa etakotoia). Abere-hazkuntzak (ardiak etabehiak) eta, batez ere, arrantzak (atuna) nolabaiteko garrantzia dute. Lehen sektoreak langileen %77,5 hartzen zuen 2007an.[5]Fosfatoen ustiapenak ere nolabaiteko garrantzia du.
Senegalgo industria nekazaritzako eta arrantzako gaiak, eta baita produktu kimikoak etapetrolioa ere, eraldatzera bideratua da: kakahuete-olioa,ehungintza, arrain-kontserba,azukregintza,petrolio-findegiak..., eta hiriburuan dago bilduta. Turismoak gero eta garrantzi handiagoa du. Senegalek kakahuete-olioa, arraina, fosfatoa, petroliotik eratorritako gaiak, kotoia, eta produktu kimikoak esportatzen ditu, eta petrolio gordina, makineria eta oinarrizko elikagaiak inportatzen ditu batez ere. Merkataritza-harreman gehienak Frantziarekin, eta ondoren, Europako eta Afrikako beste herrialde batzuekin ditu.
Dakarreko aireportuak eta portuak garrantzi handia dute Europa, Afrika eta Hego Amerika arteko harremanetan. Errepideak eta burdinbideak nahikoak dira, kostaldean behinik behin.
Irakaskuntza derrigorrezkoa da 6-12 urte bitarteko haurrentzat, baina haurren %40, gutxi gorabehera, baino ez da eskolara joaten; hiri nagusietan lanbide-eskolak daude, eta Dakarren unibertsitatea.
Senegalgo osasun-egoera eta zerbitzuak ez dira onak eta, oro har, askoz ere erosotasun gutxiagoko bizimodua duten bezala, askoz txarragoak eta urriagoak dira herrietan hirietan baino. Esate baterako, 1-4 urte bitarteko haurren heriotza-kopurua bost aldiz handiagoa da herrietan Dakarren baino. Osasun-arazo nagusiakmalaria,tetanosa,meningitisa eta arnas bideetakotuberkulosia dira.
Senegalgo kulturak ahozko tradizioari esker iraun du gaur egun arte. Koblakari modukogriot-ek herriaren oroimena zaintzen dute, eta ahoz aho, herriaren iraganaren berri ematen diete ondorengo belaunaldiei, herrietan batez ere. Literaturan aipatzekoak diraLéopold Senghor poeta (1906an jaioa), errepublikako lehendakari izana, eta baitaOusmane Sembène eleberrigilea ere. SenghorNegritude («belztasuna») edo herri beltzen nortasuna aldarrikatzea helburutzat zuen literatura-mugimenduaren sortzaileetako bat izan zen. Bestalde, arteari dagokionez, eskulturak, abstraktua eta idiogramazkoa, garrantzi handia izan du senegaldarren artean; gaur egun Europan saltzen da gehiena. Musikari batzuek arrakasta erdietsi dute mundu zabalean, esaterakoYoussou N'Dour-ek,Ismael Lôk etaTouré Kunda taldeak.