Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Seminola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Seminolak
Biztanleak guztira
18.600 inguru
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
Ameriketako Estatu Batuak (Oklahoma,Florida)
Hizkuntza
ingeles,mikasukiera,creekera
Erlijioa
Protestantismo,katolizismo, erlijio tradizionala
Zerikusia duten beste giza taldeak
Mikasuki,Txoktaw,Muskogear (Creek)

Seminola[1] (ingelesez:seminole)Ipar Amerikakoamerindiar herria da. XVIII. mendearen bukaerancreek,okoni,mikasuki etaeufola herriekFloridako iparraldean hartu zuten bizilekua, eta 1775etik aurreraseminola deitu zitzaienmuskogee hizkuntzan mintzo ziren amerindiar hauei. Seminolek babesa ematen zieten esklabo beltz eta amerindiarrei eta gerretako iheslariei. Ehiza eta arrantza zuten bizibide.

Hiru gerra izan ziren seminolen etaEstatu Batuetako gobernuaren artean. Lehenengoa 1817an hasi zen; Floridara ihes egindako esklabo beltzak harrapatzearen aitzakiatan Jackson jeneralak Florida inbaditu zuen; 1819anEspainiak eta Estatu Batuek hitzarmen bat sinatu zuten eta Florida Espainiaren mende geratu zen. Bigarren gerrak 1836tik 1846ra iraun zuen. Estatu Batuetako gobernuak seminolakMissourikoerreserbetara eraman nahi zituen; seminolek ez zuten onartu erbesteratze hori eta borrokan ari izan ziren harik eta soldaduek Osceola buruzagia azpikeriaz atxilotu zuten arte. Orduan seminolakOklahomara eraman zituzten, creek nazioa bizi zen erreserbara.

Seminolei etatxeroki,txickasaw, creek etatxoctaw herriei bost tribu zibilizatuak esan zitzaien. Leinu bakoitzak gobernu autonomo bat izan zuen hamabost urtez, Estatu Batuetako gobernuaren ereduari jarraitzen ziona, baina 1907an Oklahoma estatu bihurtu zenean indiarren gobernu horiek desagertu egin ziren. Estatu Batuetako gobernua Floridan geratu ziren seminolak mendean hartzen saiatu zen eta hirugarren gerra hasi zen, 1855etik 1858ra iraun zuena. Azkenean Estatu Batuek beren lurraldea erosi zieten seminolei eta mendebalera eraman zituzten. 1970. urtean mila seminola inguru geratzen ziren Floridan.

2000. urteko datuen arabera, 27.431 seminola eta 189 mikasuki inguru bizi ziren Estatu Batuetako Oklahoma, Florida,Texas, eta Bahama uharteetan, etaMexikokoCoahuila estatuan banatuak.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (PDF) 190. arauaː Munduko herriak eta etniak..

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola


AntropologiaArtikulu hauantropologiari buruzkozirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukiaosatuz.
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Seminola&oldid=9363128"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp