Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Selektroi

Wikipedia, Entziklopedia askea
256 biteko selektroia

Selektroiabalbula termoioniko bat da etaAusazko Sarbidedun Memoria (RAM) moduan lan egiteko gai da.Radio Corporation of Americak (RCA) sortu zuen 1946. urtean; hala ere, 1948. urteko udaberrira arte ez zen komertzialki eskuragai egon.

RCAk 4096biteko kapazitatea zeukan hodia ekoiztu zuenIAS ordenagailuarentzako, baina hodia prest uzteko zailtasunak izan zituen etaWilliams hodiak erabiltzea erabaki zuen. Selektroiaren ondorengo diseinuak 1024 eta 256 biteko modeloak izan ziren. Azken hauJOHNNIAC ordenagailuan erabili eta baita garestiagoa ere. Selektroia sarbide zuzenekoa zen eta Willimas hodia baino fidagarriagoa eta baita garestiagoa ere.Toru magnetikoko memoriez ordezkatu zen.

Jatorrizko 4096 biteko diseinua besteetatik bereizten zen ondorengoetaneyeletak lau koadranteetan zatitutakodielektriko biribil batean osatzen zirelako. Beste diseinuek mikazko geruza lauak erabiltzen zituzten. Geruza hauetan beraien artean isolatuta zeudeneyelet metaliko txikiz osatutako matrizeak jartzen ziren.

Funtionamendua

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
4096 biteko selektroia

Selektroiaeyelet deitzen diren isolatutako gelaxka txikietan oinarritzen da. Gelaxka hauek bi egoeratan mantentzeko gai dira:karga elektrikoarekin eta deskargatuta.Eyeletak kargatuta mantentzen diraelektroien iturri termoioniko bati esker.

Eyeleta deskargatuta dagoenean, honi eragiten dieten elektroiak energia kantitate handia ematen diote eta, ondorioz, bigarren mailako elektroi asko igortzen dira. Elektroi hauek igortzeakeyeletak karga gehiago irabaztea oztopatzen du. Bainaeyeleta kargatuta baldin badago, katodotik ailegatzen diren elektroiak balaztatu egiten dira potentzial-hesi bat aurkitzen dutelako. Balaztatzerakoan, energia galtzen dute, etaeyeletara ailegatzean ezin dute bigarren mailako elektroien igorpena eragin.

Eyeletaren potentziala aldatuz bitak gorde egin daitezke. Potentziala murrizterakoan karga haunditu egiten da eta potentziala handitzerakoan bigarren mailako igorpenaren bidez deskargatu egiten da. Gordetzeko prozesuan bakarrik erabiltzen ari deneyeletari iristen zaizkio elektroiak.

Eyeleta kargatuta dagoenean, eragiten dioten elektroiak alderatu egiten dira. Aldiz,eyeleta deskargatuta badago, elektroi batzuekeyeleta zeharkatzen dute. Sortzen den korrontea neurtzen bada,eyeleta zein egoeran dagoen jakin daiteke.

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

Gailu
erdieroaleak
MOS tansistoreak
Beste transistore batzuk
Diodoak
Beste gailu batzuk
Tentsio-erregulagailuak
Balbula termoionikoak
Balbula termoionikoak (RF)
Izpi katodikozko hodiak
Gasez betetako tutuak
Erregulagarriak
Pasiboak
Erreaktiboak
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Selektroi&oldid=8160003"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp