EzizenaCharles Dickens ingeles idazlearenEguberri kanta ipuineko Ebenezer Scrooge pertsonaia zeken eta diruzalearengandik datorkio, mundu angolsaxoian "zeken" edo "diruzale" esanahiarekin igaro den hitza. Aldiz, McDuck abizenak bere eskoziar jatorria azpimarratzen du, jatorrizkoingelesezko bertsioaneskoziar ahoskeran arinaz mintzatzen baita; gainera, horri kultura angolsaxoian eskoziarrek duten zeken edo dirua muturreraino aurreztaeren zaleak diren estereotipoa eta bere iloba Donaldek izen eskoziarra duela ere gehitu behar zaizkio. Bestalde, Donaldek baino oraindik izarea petsal eta haserrekoiagoa du, maiz bere diruzalekeriaren ondorioz ozpindua ere bai. Iloba ez bezala, osaba argi eta garbi mintzatzen da eta erraz ulertzen zaio.
adindun ahate aberats etazinikoa da, diruz lepo eta soberan, baina oraindik diru gehiago nondik irabaziko eta daukana ere ahalik eta gutxien xahutzeko beste asmorik ez du bizitzan.
Itxura fisikoari dagokionez, Donaldenaren antzerako jazkera du, baina aurpegi alboetan adinekoa dela adierazten duten bizar zuriak ere baditu. Noizbehinka betaurrekoekin edota eskoziar gonarekin ere agertu izan da.