Hiriaren lehenengo aipamena 790koa bada ere, jakina da 740an bazelaVilla Suinfurde izeneko herrixka bat. Hasieran Schweinfurteko mangraverriaren hiriburua bazen ereHenrike II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoak eskuratu zuen 1003an. Hiria handituz joan zen eta XIII. mendean harresiak, ateak eta dorreak jaso zituen, baina hala ere 1250anWürzburgeko apezpikuarekin izandako liskarrean hiria erabat suntsitua izan zen.
1282ko dokumentu batean Schweinfurthiri aske bihurtu zela esaten da eta hurrengo mendean garapen handia izan zuen Main ibaiko garraioaren gaineko kontrola zela eta. 1513an eta 1514ean agintarien kontrako bi matxinada izan ziren Schweinfurten eta azkenik konstituzioa sortzea lortu zen. 1542anluteranismoa hartu zuen eta mangraviarren arteko gerran bigarren aldiz suntsitu zen hiria.
Bigarren Mundu GerranAlemania Naziaren errodamenduaren gehiengoa bertan ekoizten zenez, Schweinfurteko lantegiak oso bonbardatuak izan ziren. Guztira 22 bonbardaketa izan ziren eta hauetan 2.285 hegazkinek hartu zuten parte.Estatubatuarrek hartu zuten hiria 1945ean, baina asko kostata izan zen, etxez-etxeko borroka bidez eskuratu baitzuten. Honetaz gain bonbardaketetan 60 hegazkin galdu zituzten. Gaur egun oraindik estatubatuarren base bat dago hirian.