Schwabach (aintzinaOnoldsbach) hirialemaniarra da,Bavariako eskualdekoa.Nurenbergen ondoan dago eta Schwabach ibaiak zeharkatzen du hiria.
IzenafrankoenSuapaha hitzaren moldaera da, zeinak "suabiarren erreka" esan nahi duen.
Schwabachen kontaketa VII mendean FrankoekSueboen lurrak konkistatzearekin hasten bada ere, indusketa arkeologikoek K.a. 750-500 urteetan asentamendu bat izan zela erakusten dute.
Herria handituz joan zen. 1346an harresia eraiki zuten eta 1371ean hiri bihurtu zen. Eliza 1469koa da eta udaletxea 1528koa. Frankoniak izan zuen patu berbera izan zuen Schwabachek ere etaNapoleondar Gerren ondorenBavariaren barnean gelditu zen hiria 1806an.
- Bertan asmatu zen 1500 urte inguranSchwabacher letra mota.
- Schwabacheko urrea famatu bihurtu zen Alemanian. Batez ere dekorazioan erabiltzeko lamina finak egiten ziren Schwabachen.
- Bernhard Grill (1961- ): IElektronika ingeriaria,MP3 teknologiaren garatzaileetako bat.
Fürth ondorengo hiriekin senidetua dago:
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.
Ikusjatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.