Saxonia Beherea[1] (alemanez:Niedersachsenˈniːdɐzaksn̩ ahoskatua;behe-alemanez:Neddersassen)Alemaniako ipar-mendebalekoland edo estatua da.Hannover du hiriburu. 1946. urtean eratu zen, Hannover, Brunswick, Oldenburg eta Schaumburg-Lippe lurraldeak batu ondoren. 47.624 km2 ditu, eta 8.008.134 biztanle zituen 2023ean. Hiri nagusiak Braunschweig, Göttingen, Oldenburg, Osnabrück, Salzgitter eta Wilhelmshaven dira.Behe-alemanaz mintzo dira bertako biztanleak oro har, etafrisierazFrisia aldean.
Saxonia Beherea lurralde laua da, Ipar Alemania bezalakoa. Frisiako kostaldean polderrak daude, itsasoari irabazitako lurraldeak. Mendi apal batzuk daude hegoaldean (Teutoburger Wald, Weser-ko mendiak eta Harz mendiak).Elba,Ems,Hunte etaAller dira ibai nagusiak. Klima aldaketa bortitzik ez da, neguak hotz samarrak dira eta udak epelak; euria, 600-900 mm batez beste urtean.
Nekazaritza garrantzitsua da (garia, oloa, garagarra, patata; behi azienda eta esnekiak). Garraio sarea ongi hornitua dago; burdinbideez eta errepideez gainera, berebiziko garrantzia dute ibaiek eta ubideek (Mittelland eta Dormunt-Ems ubideek bereziki), haietatik bideratzen baitaIpar Itsasorako garraioaren parte handi bat.Weser etaElba ibaiak ontzitarako dira kilometro askotan, eta munta handiko portuak diraWilhelmshaven,Emden,Nordenham etaBrake.Hannoverren da nazioarteko aireportu handiena.
2013ko urtarrilaren 20an izan ziren Saxonia Behereko parlamenturako azken hauteskundeak.CDU alderdi eskuindarrak irabazi zituen, baina aurreko legegintzaldianFDPrekin izandako gobernu koalizioak ez zuen gehiengo absoluturik lortu. Hala, Stephan Weil sozialdemokratak (SPD) osatuko du gobernua, berdeekin koalizioan.
Honako hauek izan ziren hauteskundeetako emaitzak: