Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Saudi Arabia

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Saudi Arabiako Erresuma
المملكة العربية السعودية
(Al-Mamlakah al-'Arabiyah as-Sa'udiyah)
Ereserkia:Aash Al Maleek
Goiburua:لا إله إلا الله، محمد رسول الله
"Lā ʾilāha ʾillā l–lāh, Muḥammadun rasūlu l–lāh"
("Ez da jainkorik Jainkoa baino, Muhammad da Jainkoaren Mezularia")

Saudi Arabiako bandera

Saudi Arabiako armarria
 Kokapena munduan 
 Mapa politikoa 
Geografia
HiriburuaRiad
24°39′0″N 46°42′36″E
Azalera2.250.000 km² (12.)
Punturik altuenaJabal Sawda(en)Itzuli (3.015 m)
Punturik sakonenaItsaso Gorria (0 m)
KontinenteaAsia
MugakideakJordania,Kuwait,Qatar,Bahrain,Arabiar Emirerri Batuak,Oman,Yemen,Irak,Egipto etaIran
Administrazioa
Gobernu-sistemamonarkia absolutu,Teokrazia etamonarkia
Saudi Arabiako erregeaSalman Saudi Arabiakoa
LegebiltzarraSaudi Arabiako lehen ministro
Epai autoritateaSaudi Arabiako Kontseilu Judizial Gorena
Harreman diplomatikoakIkusi mapa Wikidatan
Zeren kide
ikusi
Demografia
Biztanleria33.000.000
Dentsitatea14,67 bizt/km² (216.)
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Erlijioaislam
Emankortasun-tasa2,765(2014)
Eskolaratu gabeko umeak372.396(2014)
Derrigorrezko eskolaratzea6-18
Bizi-itxaropena74,561(2016)
Giza garapen indizea0,875(2021)
Ekonomia
BPG nominala683.827.144.288,54 $(2017)
BPG per capita20.849 $(2017)
BPG erosketa botere paritarioa2.032.545.218.996,7 $(2023)
BPG per capita EAPn53.893,148 nazioarteko dolar(2017)
61.102,915372338 $(2023)
BPGaren hazkuntza erreala1,4 %(2016)
Erreserbak436.769.021.307,93 $(2024)
Inflazioa1,7 %(2024)
Historia
622estatu burujabe
1447Emirate of Diriyah(en)Itzuli
1727Saudiak
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+966
ISO 3166-1 alpha-2SA
ISO 3166-1 alpha-3SAU
Ordu eremua
Elektrizitatea220 V. 60 Hz.
230 V. 60 Hz.BS 1363(en)Itzuli
Internet domeinua.sa etaAlSaudiah
saudi.gov.sa

Saudi Arabia[1], ofizialkiSaudi Arabiako Erresuma (arabieraz:المملكة العربية السعودية‎,Al-Mamlakah al-Arabiyah as-Sa'ūdiyah),Ekialde Hurbileko estatu burujabea da,Arabiar penintsulako handiena,Itsaso Gorriaren etaPersiar golkoaren artean dagoena. 2.149.690 kilometro koadroko eremua dauka, Euskal Herria halako ehun, eta 33 milioi biztanle zituen2016an.[2] HiriburuaRiad da. Herrialdearen mendebaldean daudeIslamaren lekurik santuenak:Meka etaMedina.

Geografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Mugak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Saudi ArabiakArabiar penintsularen %80 hartzen du. Mugakide dituJordania ipar-mendebaldean,Irak ipar eta ipar-ekialdean,Kuwait,Qatar,Bahrain etaArabiar Emirerri Batuak ekialdean,Oman hego-ekialdean etaYemen hegoaldean. Egungo mugak 1932an finkatu ziren,Abdulaziz ibn Saud erregearen agintaldian. Hegoaldeko mugak direla eta, Saudi Arabia eta Yemen, Oman eta Arabiar Emirerrien arteko liskarrak ugari izan dira.

Erliebea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Mendebaldetik ekialdera, bost eskualde natural nagusi daude Saudi Arabian:

Saudi Arabia topography
  • Tihama,Itsaso Gorriaren ertzeko lautada luze eta estua, batez beste 65 kilometroko zabalera besterik ez duena.[3]
  • Mendebaldeko itsasertzeko mendilerroak, ipar-hegoalde luzatuak Itsaso Gorriko kostaldearen paraleloan. Bi dira:Hijaz iparraldean etaAsir hegoaldean; bien arteko lautadan dagoMeka hiria. Hejaz mendilerroaren mendebaldeko mazelak oso malkartsuak dira, baina ekialdekoak ez dira horren pikoak, etauadi ugarik zeharkaturik daude;oasi bakan batzuk ere daude (Medinakoa da garrantzitsuena). Gailurrik gorena Jabal Werqaan da (2.393 metro). Asir mendilerroaren mendebaldeko hegalak ere oso pìkoak dira, eta leunagoak ekialdeko isurialdekoak. Mendilerro honen hegoaldean,Yemengo mugatik hurbil, dagoJabal Sawda (3.000 metro inguru), herrialdeko gailurrik garaiena.[3]
Tuwaiq,Najd goi-ordokia
  • Hejaz eta Asiren ekialdeanNajd goi-ordoki zabala dago. Goi-lautada harritsua da, tarteka basamortu hareatsuak eta mendiguneak dituena. Ekialderantz dauka isurkia (1.360 metroko garaiera mendebaldean eta 750 metrokoa ekialdeko muturrean), eta zenbait uadik zeharkatzen dute;Uadi al-Rumma, Uadi as-Surr etaUadi al-Dawassir dira garrantzitsuenak.Tuwaiq mendigunea da goi-lautadaren bihotza;oasi asko dago bertan, hala nolaBuraida,Unaiza,Riad etaAl-Kharj.Nafuden hegoaldean eta Riaden ipar-mendebaldean dagoenJabal Xammar da mendilerrorik handiena.[3]
  • Ekialdeko Arabia edoAhsa.Persiar golkoaren ertzeko lautada da, 500 kilometroko luzera eta 60 kilometro inguruko zabalera duena. IparraldeanAl-Dibdiba legarrezko zabaldia dago, eta hegoaldeanAl-Jafura hareazko basamortua. Itsasbazterreanpadura etagatzaga ugari dago. Aipagarria da Al-Ahsako oasia, herrialdeko handiena.[3]
  • Hiru basamortu handik inguratzen dute Najd goi-ordokia iparralde, ekialde eta hegoaldetik:[3]
    • Nafud iparraldean. 55.000 kilometro koadroko eremua du, 1.000 metro inguruko garaieran. Luzetarakoduna erraldoiak ditu (dozenaka kilometro luze eta 90 metro garai), haran zabalez bereiziak. Harea gorrikara da. Neguko euriei esker, belar motxa baina guria ateratzen da neguan eta udaberrian, artzaintza nomada ahalbidetzen duena.
    • Al-Dahna ekialdean. Hareazko mendi-zerrenda estua da, 125 kilometroz luzatzen dena An Nafudetik hegoalderantzRub al-Khaliraino. An Nafuden bezala, harea gorrizta da, batez ere iparraldean. Hemen ere, artzain nomadek baliatzen dituzte neguko eta udaberriko bazka-belarrak.
    • Rub al-Khali hegoaldean, Yemen eta Omango lurretan ere sartzen dena. Munduko hareazko basamorturik handienetakoa da, 550.000 kilometro koadroko eremua hartzen baitu. Ekialdean, 600 metro inguruko garaiera du, eta harea fina eta leuna da; mendebaldean 180 metroko altuera besterik ez du, eta gainaldea hareazko xaflez eta gatz lautadez estalirik dago. Oso elkorra da, eta ia erabat jendegabeturik dago.

Hidrografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Saudi Arabiako klimakKöppen klima sailkapenaren arabera:     BWh - Basamortuko klima beroa     BWk - Basamortuko klima hotza     BSh - Estepako klima beroa     BSk - Estepako klima hotza

Ur-ibilguak (arabieraz: وادي‎,wādī) galdu egiten dira hareatza eta sakonuneetan.Al-Rumma (Najd),Al-Dawassir (Rub al-Khali),Al-Sirhan (Jordaniako mugan, iparraldean) eta Hamdh (Medina -Itsaso Gorria) dirauadirik garrantzitsuenak. Ur-hornidurak leku berezia hartu du betidanik Arabiako gobernuaren kezka nagusien artean. Itsas ura gezatzeko lantegiak daude Dhiba eta Wajh hirietan. Ureztatze-lanei begira, eguzki-energia ekoizteko proiektu berezi bat dago Riad hiriburuan.

Klima

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Herrialdearen hego-mendebaldean dagoenAsir probintzian izan ezik,basamortuko klima dago Saudi Arabian. Egunez bero handia egiten du, baina gauez asko jaisten da tenperatura, eta prezipitazioak oso urriak dira. Beti ere, altitudearen etagoi presioko sistema subtropikal baten eraginez, tenperatura eta hezetasuna aldatzen dira eskualde batzuetatik besteetara. Kostaldeetan tenperatura ez da izaten 38° C-tik gorakoa, baina hezetasun erlatiboa oso handia da (%85-100 artekoa). Hori dela eta, laino beroa izaten da egunez, eta laino epela gauez. Udaberrian eta uda hasieran ipar-mendebaldekoxamal haizeakhauts ekaitzak sorrarazten ditu.

Najd,Al-Qasim eta basamortu handietan klima egonkorra da. Udako batez besteko tenperatura maximoa 45° C bada ere, askotan iristen da 54° C-ra. Gauak, berriz, freskoak dira. Neguan gutxitan izozten du, baina hezetasun apalak eta haizeak hotz handiko sentipen termikoa sortzen dute. Asir da eskualderik hezeena,Indiako Ozeanoko montzoien eragina baitu; urritik martxora jasotzen da prezipitazioaren gehiena.[3]

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Dammam No. 7, herrialdeko lehenbiziko petrolio putzu komertziala 1938an.

Saudi Arabiako egungo mugak1932. urtekoak dira,Abdulaziz ibn Saud erregeak ezarriak.Wahhabien sektako partaidea zen:Koran liburu santuaren irakurketa hertsi eta murritzena egiten duen dotrina horren arabera, ez da bidezkoa berrikuntza eta aldakuntzei ekitea. Hala ere, gatazka zibilei amaiera emateaz gainera, nomadak leku jakinetan finkatzea bultzatu eta aginpide zentral indartsua ezarri zuen.Petrolioa aurkitu eta gero eskuratu zituen dirutza ikaragarri handiez baliatuta, erabateko kudeatze patriarkal eta autoritarioa bideratu zuen bere erreinaldian.

Saud semea etaondorengoak gobernu-, administrazio- eta banka-sistema modernoa antolatu eta, nazioarteko harremanetarako, zerbitzu diplomatikoa eratu zuen. Sistema judizialak ez zuen aldaketarik izan, ordea.1964an, haren anaiaFaisal izendatu zuten errege, Arabiako egoera larria izaki, Saudek eginiko diru-xahutze izugarriak medio. Autoritarioa eta anaia baino zuhurragoa,esklabotza kendu zuen, baina ez zuen inolako konstituziorik aldarrikatu nahi izan. Kontserbadorea, bortizki zapaldu zituen haren kontrako aurkakotasun txikienak ere, eta aurre egin zion, adore biziz, sozialismo arabiarraren eraginari.Egipto etaSiria nahizIrakekoBaathenpanarabismoari Estatu Batuen aldera lerratutakoenpanislamismoa kontrajarri zion.Nasserren aurka agertu zenYemengo gerra zibilean (1962-1970). Arabiako penintsulako balio kontserbatzaileen zaindari,Hego Yemengo erregimen ezkertiarra kontrolatu etaDhofareko (Oman) gerrilla aurrerakoiari bidea eragotzi zion, ingelesen laguntzaz.Faisal bin Musaid ilobak hil zuen1975ean.Khalid anaiordea izan zen ondorengoa.

1978an, Saudi Arabiak eten zituen Egiptorekiko harremanak, eta finantza-laguntzarik gabe utzi zuen, israeldar eta egiptoarren arteko hitzarmenen ondoren. Khalid zazpi urtez aginpidean egon ondoren, Faisalen anaiaFahdek hartu zuen agintea1982an. 1985-1990 bitarteko plangintzak errentaren banaketa zabala agindu zuen, baina asmoak topo egin zuen lehenengo zailtasun ekonomikoekin, petrolioaren prezioaren beherakadarengatik. Industria ministroa dimisioa ematera behartu zuten, eta agerian geratu ziren errege familiaren eta burgesia saudiaren arteko desadostasun sakonak. Nolanahi ere, izugarrizko dirutzak gastatu ziren armak erosten, Estatu Batuei batez ere,Persiar golkoko kostaldea Iranen balizko mehatxutik babesteko, eta gudaroste gero eta handinahiagoa eta indartsuagoa asetzeko.

Fahd erregea (1982-2005).

Iran-Irak Gerran, Saudi ArabiaIraken alde atera zen,Irango Iraultza Golkora zabalduko ote zen beldurrez. Fahd erregeak leku santuen zaindari izendatu zuen bere burua, baina urterik urte handituz joan zirenMekako erromesen protestak Saudi Arabiaren eta Estatu Batuen arteko itunaren aurka, eta santutegien “mendebaldartzearen” aurka, dendez, autopistez eta mendebaldeko bestelako sinboloez inguraturik.1987ko abuztuaren 1ean poliziak tiroka sakabanatu zuen irandar emakume eta soldadu elbarrituen manifiestazio bat, eta ehunka erromes hil ziren. Errepresalia gisa su eman zieten Saudi Arabiako etaKuwaiteko enbaxadeiTeheranen, eta izugarri gaiztotu ziren bi herrialdeen arteko harremanak.1990eko hasieran,Amnesty International erakundeak Saudi Arabiako gobernua salatu zuen oposizioko politikarien eta sindikatuetako buruzagien eskubideak behin eta berriro urratzeaz eta horretarako tortura erabiltzeaz.

1990ean,Irakek Kuwait inbaditu zuenean, nazio askoko armaden gudaroste handi bat zabaldu zen Saudi Arabian, Estatu Batuen gidaritzapean. Gerrak, jende askoren heriotzaz gainera, hondamen ekologiko ikaragarriak eragin zituen. Gerra bukatuta, Saudi Arabiak 14.000 milioi dolar inguru gastatu zuen Estatu Batuei armak erosten.1992ko martxoan, Fahd erregeak zenbait dekretu eman zituen aginpide politikoa deszentralizatzeko. Errege dekretu horren bidez, eta beste neurri batzuen artean,mutawein edo erlijio polizia sortu zen, islamaren ohiturak betetzen direla begiratzeko agindua duena. Saudi Arabiako legearen arabera, etxea leku sakratua da, eta erlijio polizia bertan sar daiteke inolako baimenik gabe.

131. eraikinaKhobarko dorreen aurkako atentatuaren ostean, 1996.

1992an, Fhadek bere anaiaAbdullah bin Abdulaziz al-Saud izendatu zuen oinordeko. Amnesty International bezalako giza eskubideen defentsarako erakundeekkristauen eta musulmanxiien –baitasunien ere– bidegabeko atxiloketak salatu zituzten. Ekonomiari dagokionez,1994an, Fahdek enpresa estatal handiak –hegazkintza eta telefono konpainia nazionalak, esate baterako– pribatizatzeko asmoa adierazi zuen.1995ean petrolioaren prezioa pixka bat igo bazen ere, erregeak gastu publikoa murrizteko agindu zuen (%20ko murrizketa hezkuntzan, adibidez). Saudiarabiar askorentzat Estatu Batuak etsaia direla ageriago geratu zen garai hartan. Izan ere, Estatu Batuetako jarrerak, gogor jokatuz Iraken kontra eta askoz bigunagoIsraelekin, guztiz sumindu zituen arabiar asko eta asko. 1995eko azaroan, gutxienez sei pertsona hil ziren Riaden, Estatu Batuetako kontseilariak izaten ziren lokal baten aurkako atentatuan.1996ko ekainean, 19 soldadu hil eta ehunka zauritu ziren lehergai handi batek eztanda egin zueneanKhobaren.

Gobernua eta administrazioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Politika

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Koraneko bertsoak.Korana da Saudi Arabiako legediaren iturri nagusia.

Saudi Arabia monarkia da etasistema feudal baten gisa egituratuta dago, non Al-Saud dinastiak gobernatzen baitu erabateko aginpidez;1992ko Oinarrizko Legearen arabera,Abdulaziz ibn Saud lehenengo erregearen ondorengoak besterik ezin dira izan Arabiako erregeak, etaKorana da herrialdearen konstituzioa, alegia, islamiar legea edoxaria da legearen neurria. Ez dago alderdi politikorik, ezta hauteskunderik ere —salbuespenez,2005ean egin ziren lehenengo udal hauteskundeak—. Erregea da agintari absolutua, eta errege familiaren, buruzagi erlijiosoen eta gizarteko hainbat kide garrantzitsuren iritziak hartu behar izaten ditu kontuan, teorian bederen.Salafia da estatuaren ideologia, eta haren eraginez Saudi Arabiakmezkitak etamadrasak (koran eskolak) eraikitzea sustatzen du mundu osoan.

Giza eskubideen urraketa sistematikoa egiten da: emakumeek bereizkeria pairatzen dute, homosexualitatea zigorturik dago eta ez da erlijio askatasunik.[4][5] Legeak ezarritako zigorrak oso gogorrak dira eta torturatzat salatu izan ditu nazioarteko hainbat erakundek; heriotza zigorra ere indarrean dago eta bete-betean aplikatzen da.

Banaketa administratiboa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Saudi Arabiaren banaketa administratiboa»

Saudi Arabia 13 probintziatan[6] (mintaqah idariyya) banaturik dago. Era berean, probintziak 118 gobernazioetan (manatiq idāriyya, منطقةإدارية, ) banaturik daude eta, hauek, azpigobernazioetan (markaz). hamahiru probintzietako hiriburuek estatus berezia dute: udalerriak (amanah) dira, alkate (amin) bat dutenak.

Al-Bahah —–
Jizan —
ProbintziaHiriburuaEremua
km²
Biztanleria

2017[7]
DentsitateaGobernoratoak
Nadj (Erdialdea)
RiadRiad404.2408.276.70020,520
Al-QassimBuraida58.0461.464.80025,211
Ha'ilHa'il103.887715.4007,94
Iparraldea
Ipar MugaArar383.100279.2863,43
Al-JawfSakaka100.212528.4005,33
Hedjaz (Mendebaldea)
TabukTabuk946.300691.5176,56
MedinaMedina151.9902.154.10014,27
MekaMeka153.1288.479.40055,412
Al-BahahAl-Bahah9.921491.90049,67
Hegoaldea
AsirAbha76.6932.288.50029,812
JizanJizan11.6711.636.600140,214
NajranNajran149.511607.1004,18
Ekialdea
Ekialdeko probintziaAd-Damman672.5224.977.5007,411
Denera
Saudi ArabiaRiad2.149.69032.949.70015,3118

Demografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Biztanleria

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Saudi Arabiakobiztanleriaren dentsitatea (biztanleak kilometro koadroko)

Saudi Arabiak 33 milioi biztanle zituen2016an.[2] Adineka, honela dago banaturik biztanleria: 0-14 urte bitartekoak %26,1 dira, 15-24 urte bitartekoak %18,6, 25-54 urte bitartekoak %46,9, 55-64 urte bitartekoak %5 eta 65 urtetik gorakoak %3,4. Bizi itxaropena 75,5 urtekoa da; 73,4 urtekoa gizonezkoena eta 77,7 urtekoa emakumezkoena (2017ko zenbatespenak).[8]

Banaketa etnikoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Biztanle gehienak (%90)arabiar jatorrikoak dira, eta afroasiarrak dira gainerakoak.[8]XX. mendearen erdialdetik aurrera, eta azkeneko urteetan batez ere, etorkin asko iritsi dira,Iran,Pakistan etaPalestinatik, ekialdeko industriagune berrietara. Gaur egun, atzerritarrak bost milioitik gora dira.

Hizkuntzak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Arabiera da hizkuntza ofiziala.[8]

Erlijioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erlijioz musulmanak dira denak,suniak gehienak (%85-90);xiiak ere badira, ekialdean batez ere.

Hiri nagusiak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Hiriburuaz gainera,Jidda (portua eta industriagunea,Itsaso Gorrian, 3.976.400 biztanle),Meka (islamaren hiri santu nagusia, 1.919.900 biztanle),Medina (islamaren hiri santua eta kulturagunea, 1.271.800 biztanle), eta Al-Hufuf (1.136.900 biztanle) dira hiri nagusiak. 1980tik aurrera bi industriagune handi eraiki ziren,Jubail, Persiako golkoan, etaYanbu Itsaso Gorrian.

Saudi Arabia: biztanle gehien duten udalerriak
Data.gov.sa (2013/2014/2016)
Post.IzenaProbintziaBiztanleakPost.IzenaProbintziaBiztanleak
Riad
Riad
Jidda
Jidda
1RiadRiad[9]6.506.70011Al-QatifEkialdeko probintzia[10]559.300Meka
Meka
Medina
Medina
2JiddaMeka[11]3.976.40012Khamis MuxaitAsir[12]549.000
3MekaMeka[11]1.919.90013Ha'ilHa'il[13]441.900
4MedinaMedina[14]1.271.80014Hafar Al-BatinEkialdeko probintzia[10]416.800
5Al-HufufEkialdeko probintzia[10]1.136.90015JubailEkialdeko probintzia[10]411.700
6Ta'ifMeka[11]1.109.80016Al-KharjRiad[15]404.100
7Ad-DammanEkialdeko probintzia[10]975.80017AbhaAsir[12]392.500
8BuraidaAl-Qassim[16]658.60018NajranNajran[17]352.900
9KhobarEkialdeko probintzia[10]626.20019YanbuMedina[14]320.800
10TabukTabuk[18]609.00020Al QunfudhahMeka[11]304.400

Ekonomia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Riadekofinantza barrutia.
Sakontzeko, irakurri: «Saudi Arabiako ekonomia»

Saudi Arabiako ekonomia nekazaritzan eta abeltzaintzan oinarritu izan da, bainapetrolio industriaren garapenaz gero –eta batez ere1973tik aurrera, petrolioaren salneurriaren gorakada handiaz gero–, askotariko industria eta azpiegituren hobekuntza bultzatu du gobernuak. Aldaketa, beraz, izugarria izan da, eta oso urte gutxitan egin da gainera. Eragozpen nagusia langile aditurik edo behar bezala prestaturik ez izatea izan da. 2005an, nekazaritzak eta arrantzak langileriaren %6,7 hartzen zuen, industriak %21,4, eta merkataritzak eta zerbitzuek %71,9.

Nekazaritza

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Nekazaritzari izugarrizko garrantzia ematen zaio Saudi Arabian, denbora luzean herrialdea elikagaiak inportatzera behartua egon delako.Baina ur-eskasiaren mende dago: gizakiak berak ureztatu behar izaten ditu lursailak (fruta-arbolak eta, batez ere, oasietakodatil-palmondoak; labore eta barazki urriak;kafea, hegoaldean, etaArabiako goma. Atzerritik joandako teknikari eta langile asko laborantza bultzatzeko proiektuetan ari dira lanean.Beduino nomaden jarduera ekonomikoagamelu-,ardi- etaahuntz-aziendetan oinarritzen da.Behi- etaasto-azienda askoz ere murritzagoa da. Arabiako zaldiak desagertzear daude, ehiztariek ia erabat kalitu dituzten basamortuko basabereak bezala.

Petrolioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Saudi Arabiako petrolio industria1938an hasi zen,Arabian-American Oil Companyk (egun Saudi Aramco deitua) bultzatuta, petrolio hobi emankorrak aurkitu zireneanAd-Dammanen. Hasieran, Estatu Batuetako lau konpainia ziren Aramcoren jabeak, baina1974az gero, gobernu saudiak hartu zuen konpainiaren kontrola. Saudi Arabiak munduko petrolio erreserba (260.000 milioi upel) eta produkzio (3.000 milioi upel urtean) handienetakoak ditu, eta munduko lehen esportatzailea da; hori dela eta, herrialdeak pisu handia duLurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundean (LPEE).1990ean,IrakekKuwait inbaditu zuenean, asko handitu zuen bere produkzioa.

Petroliorik gehiena herrialdearen ekialdean ateratzen da, kostatik gertu,Persiar golkoan. Petrolioa merkatu nagusietara zabaltzeko,oliobide bat egin zen (1950ean bukatua) ekialdeko petrolio eremuetatikMediterraneoaren itsasertzeraino (Sidon, Libano), eta beste bat (1980 ondoren bukatua)Itsaso Gorriraino (Yanbu al Bahr). Nolanahi ere, petrolio gehienapetrolio-ontzitan garraiatzen da, Persiar golkoko portuetatik. Petrolioaz gainera,gas naturala ere produzitzen da.XX. mendearen azkeneko hamarkadan 31.800 milioi metro kubiko gas produzitzen ziren urtean.

1975ean, Saudi Arabiako gobernuak bost urteko programa bat prestatu zuen, petrolioaren diru sarrera ikaragarriak baliatuz, ekonomia aurreratzeko. Orduan sektore petrokimikoa bultzatu zen batez ere, eta gas naturala eta petrolio ustiategiak eraiki ziren horretarako;altzairu etazementu lantegiak ere egin ziren, plangintza hura aurrera eramateko behar zen azpiegituraren eraikuntza errazteko. 1980-1985 bitartean beste plangintza bat prestatu zen, industria alorrak zabaltzeko –petrolio findua, konposatu petrokimikoak, plastikoak, elikagai prozesatuak, jantziak, ongarriak eta zementua–, eta1985-1990 bitartean beste bat, aurrerabiderako, baina azken horrek ez zuen arrakasta handirik izan, petrolioaren prezioak –eta, beraz, diru sarrerak– behera egin zuelako.

Merkataritza

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Petrolioari esker betiere, aldeko merkataritza-balantzea du Saudi Arabiak. Petrolio eta datilak esportatzen ditu, baina zernahi motatako produktuak inportatzen ditu mendebaldeko herri kapitalistetatik. Arabiarrek hiri santuetara egiten dituzten erromesaldiek osatzen dute turismo-jarduera nagusia.

Azpiegiturak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Garraioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Persiako golkoa etaItsaso Gorria lotzen ditu bide nagusiak, Riad hiriburuan barrena (1.200 km). Beste errepide batzuk zabaltzen dira mendebaldean nahiz ekialdean. Burdinbide bakarrak Riad eta Persiako golkoaren ertzean dagoen Damman hiria lotzen ditu.

2018 urtean jarri zen martxanHaramain Abiadura Handiko Trena Saudi Arabiaren mendebaldean,Medina,Jidda etMeka hiriak lotzen dituena.

Kultura

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kirolak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kirol ezagunenakfutbola,urpekaritza,windsurfa etabela dira.[19] Horien artean nabarmenena futbola da, 150 klub ofizial baino gehiago baititu, Ekialde Hurbileko talde boteretsuenetako bat eta munduko 108. garrantzitsuena, 2013ko ekainean[20][21] . Ospe handia hartzen ari den beste kiroletako batgamelu lasterketak dira, bertako kultur jaialdietan bereziki praktikatzen dena eta "nazio batasuna bultzatzeko aukera" dela adierazi dute.[22] Poliki-poliki hobetzen ari den arren, emakume eta neskei legeak debekatu egiten die kirola egitea, nahiz eta dagoeneko hasi diren emakumeak nazioarteko lehiaketetara bidaltzen.[23][24]

Saudi Arabiak etengabe hartu du parte Olinpiar Jokoetan1972 urtetik,AlemaniakoMunich hirian ospatutako Olinpiar Jokoetatik,Errusiako hiriburuan1980ko Jokoetan izan ezik. Dena den, zilarrezko domina eta brontzezko bi baino ez ditu irabaztea lortu, 2000koSydneyko jokoetan eta 2012an lortutakoakLondresko jokoetan[25][26]

Motor kirolei dagokienez, bere ordezkari nabarmenetako batYazeed Al-Rajhi rally-gidaria da.[27]Reema Juffali da lehen emakumezko gidaria, emakumeei autoa gidatzea debekatzen zuen legea indargabetu ostean lehiatzen hasi zena.[28] 2020az geroztik,Dakar Rallya[27] egiten da herrialde honetan eta 2021etik aurrera1 FormulakoSaudi Arabiako Sari Nagusia Jeddahen ospatzen hasi zen.[29]

Txirrindularitzari dagokionez, Saudi Arabiako Tourra 1999. urtean eratu zen. 2001 eta 2002. urteetan egin ostean, bertan behera utzi zen, baina, 2020. urtean, berriz egin zen ASO-ren antolakuntzarekin[30].

Riad2030eko Asiako Jokoetarako aurkeztu zenQatarrenDoha hiriburuaren aurka. 2020ko abenduaren 16an, Dohak jokoak antolatzeko aukeratu izan zen eta Riad2034ko Asiako Jokoak antolatzeko hautatu zuten bitartean.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak..
  2. abOfficial annual projection, cdsi.gov.sa
  3. abcdefHelen Chapin Metz, ed. Saudi Arabia: A Country Study. U.S. Library of Congress, countrystudies.us (kontsulta data: 2018-7-21).
  4. (Ingelesez) 2010 Human Rights Report: Saudi Arabia. U.S. State Department (kontsulta data: 2018-08-08).
  5. (Ingelesez) International Religious Freedom Report 2010: Saudi Arabia. U.S. State Department (kontsulta data: 2018-08-08).
  6. arab.net. Saudi Arabia: Administrative divisions..
  7. Saudi Arabien: Regionen. citypopulation.de (kontsulta data: 2018-8-6).
  8. abc Saudi Arabia. cia.gov (kontsulta data: 2018-8-9).
  9. About ArRiyadh. High Commission for the Development of Ar-Riyadh (kontsulta data: 2017-6-14).
  10. abcdef Population Distribution (Saudi and Non Saudi) in Governorates of Eastern Region, 2013 A.D.. stats.gov.sa (kontsulta data: 2017-6-14).
  11. abcd Population Distribution (Saudi and Non Saudi) in Governorates of Makkah Al-Mokarramah Region, 2014 A.D.. stats.gov.sa (kontsulta data: 2017-6-14).
  12. ab stats.gov.sa (kontsulta data: 2017-6-14).
  13. Population Distribution (Saudi and Non Saudi) in Governorates of Hail Region, 2013 A.D.. stats.gov.sa (kontsulta data: 2017-6-14).
  14. ab Population Distribution (Saudi and Non Saudi) in Governorates of Al-Madinah Al-Monawarah Region, 2013 A.D.. stats.gov.sa (kontsulta data: 2017-6-14).
  15. Population Distribution (Saudi and Non Saudi) in Governorates of Al-Riyad Region, 2013 A.D.. stats.gov.sa (kontsulta data: 2017-6-14).
  16. Population Distribution (Saudi and Non Saudi) in Governorates of Al-Qaseem Region, 2013 A.D.. stats.gov.sa (kontsulta data: 2017-6-14).
  17. Population Distribution (Saudi and Non Saudi) in Governorates of Najran Region, 2013 A.D.. stats.gov.sa (kontsulta data: 2017-6-14).
  18. Population Distribution (Saudi and Non Saudi) in Governorates of Tabouk Region, 2013 A.D.. stats.gov.sa (kontsulta data: 2017-6-14).
  19. «Arabia Saudita - entretenimiento, las artes, el deporte y la gastronomía» Country-facts.com.
  20. Arabia Saudí (KSA) - Información del país. FIFA.
  21. Clasificación Mundial FIFA/Coca-Cola. FIFA.
  22. Hammond, Andrew. «Camellos y danzas del sable celebran patrimonio saudita» Webislam.com.
  23. «Niñas de Arabia Saudí podrán hacer deporte en las escuelas privadas» Eltiempo.com.
  24. Arabia Saudí enviará a dos mujeres deportistas a los Juegos de Londres. ABC.
  25. «Sidney 2000 - HISTORIA» Todo-olimpiadas.com.
  26. «Medal count» London2012.com.
  27. ab«Yazeed Al-Rajhi, el héroe local, avisa: "Hemos venido sólo a ganar"» Marca.com 2020-01-05.
  28. Voice, The Champions. (2019-11-23). «Reema Juffali, primera mujer saudí con licencia competitiva de automovilismo, debuta en casa» The Champions Voice.
  29. «Arabia Saudita tendrá su Gran Premio de Fórmula 1 a partir de 2021» AUTOMUNDO 2020-11-05.
  30. (Gaztelaniaz)«Saudi Tour: Nueva vuelta en el desierto de la mano de ASO» Zikloland 2019-10-29 (kontsulta data: 2022-03-13).

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola


Asiako herrialde eta lurraldeak    (Nazio Batuen azpi-eskualdeka)

Erdialdeko Asia

AfganistanErrusiaKazakhstanKirgizistanUzbekistanTadjikistanTurkmenistan

Asiako Ekialdea
(Asia-Pazifikoa)

Hego KoreaIpar KoreaJaponiaMongoliaTxina

Hego-mendebaldeko Asia
Ekialde Hurbila

Arabiar Emirerri BatuakArmeniaAzerbaijanBahrainEgiptoGeorgiaIranIrakIsraelJordaniaKuwaitLibanoOmanQatarSaudi ArabiaSiriaTurkiaYemen

Hego-ekialdeko Asia

BruneiEkialdeko TimorFilipinakIndonesiaKanbodiaLaosMalaysiaMyanmarSingapurThailandiaVietnam

Hegoaldeko Asia

BangladeshBhutanIndiaMaldivakNepalPakistanSri Lanka

Beste entitate
politiko batzuk

PalestinaTaiwan

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Saudi_Arabia&oldid=10223594"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp