Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.
Satan onddo edoonddo deabrua (Rubroboletus satanas) bere izen deigarriak ongi adierazten duen bezalapozoitsua izateagatik oso ezaguna denBoletaceaefamiliakoonddoa da.[1] Halere, ez dago pozoitsuenen taldearen barnean. Berau jateakurdaileko ondoeza, botaka egitea eta beherakoak sor ditzake, ondorio hauek onddo hau jan eta denbora gutxira agertzen direlarik.
Kapela: 30 cm-rainoko diametrokoa, fin-fin belusatua, hasieran ertza biribilkatua eta gero uhindua. Zurixka da, erdian baino zurbilagoa ertzetan eta batzuetan orban marroiekin baina inoiz ez gorrixkak.
Tutuak: Oso luzeak, horiak edo hori-berdexkak eta urdindu egiten dira ukitzean.
Poroak: Txikiak, gorriak, gorri-laranjak, laranja kolorekoak eta batzuetan gune horiekin.
Hanka: Nahiko laburra , naiz etaBoletus-ik handienetakoa izan. Lodia eta trinkoa da, kolore horikoa goiko aldean, gorrixka erdian eta zurixka marroia oinarrian. Urdindu egiten da ukitzean eta oso agerikoa ez den sarea du, oinaren kolorekoa hasieran, eta gero gorri-purpura kolorekoa.
Haragia: Trinkoa da eta zuritzat jo daitekeen kolore batekoa, horixka duten poro gorrienBoletus gehienekin alderatuta. Airearekin kapela baino ez da urdintzen eta ahul, orban biolazeo bat du oinaren oinarrian. Usain desatsegina eta zaporea gozoa du hasieran, gero desatsegina eta nazkagarria.[2]
Etimologia: Boletus terminoaren etimologia eztabaidagarria da. Satanas epitetoa berriz Satan-etik dator: Tentagarria, bere haragi toxikoak elikatzera gonbidatzen duten kolore erakargarriengatik.
Toxikoa da gordinik eta digeritzen zaila kozinatutakoan. Batez ere, intoxikazio gastrointestinalak eragiten ditu, okadekin, urdaileko minarekin edo beherakoarekin, eta sei ordu inguru iraun dezake. Satan izena gehiegizkoa dirudi.[3]
Himenio gorriko besteBoletus batzuekin nahas daiteke; hala ere, haiengandik oso desberdina da, ez baitu kolorazio arrosa edo gorririk kapelan, beti argia da, eta haragia geldo eta gutxi urdintzen da.[4]
Udan eta udazkenaren hasieran hosto-zabaletako soilguneetan, pinudietan ere bai, belar eta txilarren artean. Beste Boletus guztietatik bereizten da, kare-lurretan bakarrik irteten duelako. Ez da oso ohikoa.[5]