Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Sasioroitzapen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elizabeth Loftus psikologoa, gizakioigezurrezko oroitzapenak zein erraz ezarri ahal zaizkigun erakusten ekarpenik handienak egin zituen psikologoa.

Sasioroitzapen, oroipen faltsu, gezurrezko oroitzapen, sasioroipen, gogorapen faltsu...psikologian, batez ereElizabeth Loftusen ekarpenei esker, fenomeno ezaguna da. Gezurrezko oroitzapena gertatu ez zen gertaera baten oroitzapena da, edo gertatu zen gertaera baten distortsioa, kanpotik berrets daitezkeen gertakarien bidez jakin daitekeenez. 2013tikMandela efektua bezala ere ezagutzen da, Fiona Broome blogariak asmatutako terminoa, eta Interneteko kulturan zabalduena.

Elizabeth Loftus eta beste psikologo askok frogatutzat eman dute gizakiok benetan gertatu ez diren kontuak eta xehetasunak gogoratu ahal ditugula. Psikologo talde batek boluntario talde bati berenDisneylandeko esperientziei buruz galdezka lortu zuten boluntario gehienek gogoratzeaBugs Bunnyrekikoak. Horretarako galdera egokiak eta itxaron gelan jarritako irudi batzuk, nonBugs Bunny agertzen zen besterik ez zuten behar izan. Baina, jakina, ezinezkoa daBugs BunnyDisneylanden egotea,pertsonaia hori ez delakoDisney unibertsokoa, konpetentziakoa,Warner Bros.-ekoa baizik.

Beste esperimentu batean psikologoek eskatzen zieten boluntario batzuei familia-bazkari bateko pertsona bati gogoraraztea nola txikitan hipermerkatu batean galdu zen. Azkenean, ikusi zen ez zela zaila gezurrezko oroitzapenak ezartzea pertsona batengan eta, ondo bideratuz gero, edozein pertsonak gogora zezakeela nola galdu zen txikitan hondartzan edo hipermerkatuan, benetan horrelakorik gertatu ez bazen ere.

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Sasioroitzapen&oldid=10458486"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp