Suzana Drobnjaković Los Angelesen jaio zenserbiar jatorriko familia batean. Eskolan antzezlanak egitearekin batera izotz patinatzailea izan zen, baina belauneko zauri baten ondorioz kirola utzi behar izan zuen[2]. Aktore lanarekin jarraitu asmozNew Yorkera joan zen udako Shakespeare jaialdietan parte hartzera[2]. Hego Californiako Unibertsitatean Zinema eta Telebista eskolan graduatu zen.
1999anWasteland telesailean eta 2001eanPresidio Med telesailetan protagonista paperarekin hasi zuen aktore ibilbidea etaDawson's Creek telesail arrakastatsuko 4. denboraldian ohiko aktorea izan zen[3]. 2003anNCIS telesailean Caitlin Todd agente berezia bihurtu zen, atal pilotuan aritu zen Vivian Blackadderren tokia hartu ondoren. Telesaileko aurreneko bi denboraldietan protagonista taldean izan zen. Telesaileko arduradunen hitzetan aktoreak telesaila utzi eta aukera berrien bila hasteko asmoa azaldu zuenez pertsonaia hil egin behar izan zuten. Aktoreak esan zuen gehiegizko esfortzua eskatzen zion lana zela eta horregatik erabaki zuela NCIS telesaila uztea[3].
2010anRizzoli & Isles telesaileko Maura Isles doktorea bihurtu zen[4]. Telesailak 2016 artean iraun zuen etaPeople's Choice Awards sarietan emakumezko telebista-aktore onenaren saria jaso zuen[5]. Azken denboraldianShameless telesailean ere parte hartzen hasi zen ohiko aktore gisa[6].
1999 urtean Luka Pecelekin ezkondu zen baina beranduago ezkontza hura baliogabetu zuen. 2007an Edoardo Ponti italiar zuzendariarekin ezkondu zen eta Lucia Sofia alaba eta Leonardo semea izan dituzte[7]. Edoardo PontiSophia Loren aktorearen semea da[2].
Sasha Alexanderrek hainbat hizkuntza hitzegiten ditu: ingelesa, serbiera, italiera eta frantsesa[8].