Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Sarraski-esparru

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sarraski-esparruak (alemanezVernichtungslager)Bigarren Mundu Gerran zeharAlemania naziakjuduakEuropatik desagerrarazteko sortutakokontzentrazio esparruak ziren. Juduak ez ziren, halere, sarraski-esparruetara hiltzera eraman zituzten talde bakarra,ijitoek,homosexualek,ezkertiarrek,Sobiet Batasuneko gerra presoek eta beste batzuek ereHolokaustoa deritzona pairatu behar izan zuten.

Esparruak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sarraski-esparruetako bide nagusiak.

Zazpi sarraski-esparru eraiki zituzten naziek, lehenengo seiak garaitutakoPolonian, eta azkena gaur egungoBielorrusian.

Treblinka,Belzec etaSobibórAzken Konponbide (Endlösung der Judenfrage) izeneko operaziopean eraiki ziren. Honen eufemismoaren bidez Europako juduak sistematikoki hil nahi izan zituzten. Erabakia 1942ko urtarrileanWannsee Bileran hartu zen, etaAdolf Eichmannen esku geratu zen operazioaren kontrol administratiboa.

Auschwitz II eta Majdanek lan-esparru erraldoi baten zati bat ziren. Gainerakoen helburu bakarra ahalik eta judu gehien hiltzea zen. Presoak ez ziren 24 ordu baino gehiago irautekoak. Hiltzekoak ez ziren presoekesklabo gisa egin behar zuten lan (gorpuak kentzeko eta abar). Esparruak txikiak ziren, etxola asko ez baitziren beharrezkoak. Iristen zirenei behin-behineko geldialdia zela adierazten zitzaien.

Hildakoen kopuruak (zenbatespenak):

  • Auschwitz II: 1.100.000 inguru
  • Belzec: 436.000
  • Chelmno: 340.000
  • Majdanek: 78.000 - 235.000
  • Sobibór: 260.000
  • Treblinka: gutxienez 700.000, baliteke 1.000.000 baino gehiago
  • Maly Trostenets: gutxienez 200.000, baliteke 500.000 baino gehiago

Ondorioz, 3.100.000 eta 3.800.000 bitarteko kopurua daukagu. Horietatik %90 juduak ziren, hoerien arteanPoloniako ia judu guztiak.Holokaustoan zendu ziren juduen erdia 7 esparru horietan hil ziren.

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Sarraski-esparru&oldid=8565471"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoria:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp