Sare lila luzea | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Filuma | Basidiomycota |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Cortinariaceae |
Generoa | Cortinarius |
Espeziea | Cortinarius largus Fr., 1838 |
Sare lila luzea (Cortinarius largus)Cortinariaceae familiakoonddoespezie bat da.[1] Kontsumi liteke, baina kalitate gastronomiko eskasa du.
Kapela: 5 eta 15 cm bitarteko diametrokoa, mamitsua, batez ere erdian; hasieran erdiesferikoa, gero ganbila eta, geroago, ertz oso hiribilduekin zabaldua. Azal leuna du, hezetasunarekin likatsu samarra eta kolore gris-lilakoa, erdialdean ilunxeagoa; ertza, berriz, ia zurixka. Zahartzean, kolore orokorra gris-gamuza edo okre samarrekoa bihurtzen da.
Orriak: Itsatsi-dekurrenteak, estu eta nahiko zabalak, lila kolorekoak gaztetan, gero kanela kolorekoak bihurtzen dira, eta azkenean oso ilunak. Ertza zertxobait koskaduna dute.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Luzanga, betea, sendoa, eta erraboildun samarra oinarrian. Kolore zurixka du eta gortina zurixka bat darama.
Haragia: Trinkoa, zuria edo zertxobait grisaxka, gaztaroan tonu lilekin. Amoniakoarekin kolore horia ematen du, baina ez bizia,variecolor espeziean gertatzen den bezala. Usain nabarmenik gabea eta zapore gozokoa.[2]
Etimologia:Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriengatik.Largus epitetoa latinetik dator, handia, luzea, esan nahi duen "largus" hitzetik. Perretxikoaren neurriengatik.
Erdipurdiko jangarria.[3]
Cortinarius variecolor delakoarekin nahas daiteke, hau handiagoa da eta lur usaina du, baitaCortinarius varius espeziearekin ere, honek oina oso klabiformea du eta kapela okre antzeko kolorekoa.[4]
Uda amaieran eta udazkenean, hostozabalen basoetan, batez erepagoetan.[5]
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Japonia, Australia.