Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Sardiniako Erresuma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sardiniako Erresuma
Regno di Sardegna (it)
Regn 'd Sardëgna (pms)
Regnu Sardu (srd)
1297 – 1861
Aragoiko koroaren erresuma (1297–1720)
Savoiako etxearen erresuma (1720–1861)
bandera

armarria

Sardiniako Erresuma 1815ean
Geografia
HiriburuakCagliari,Turin
Biztanleria4.650.368 (1859ko zenbatespena)
Azalera73.810 (1859an) km²
Kultura
Hizkuntza(k)
Erlijioakatolizismoa,judaismoa, eliza valdensea
Historia
Aurrekoak
Pisako Errepublika
Arboreako Epaitegia
Ondorengoa
Italiako Erresuma

Sardiniako Erresuma1297tik1861eraSardiniako uharte osoa hartzen zuen estatua izan zen. Lehen aldi batean (1297–1720)Aragoiko koroaren, eta geroagoEspainiar Inperioaren, mendean egon zen. 1720tik 1861era, berriz,Savoiako etxearen mende. Jatorrizko hiriburuaCagliari izan zen, baina ondorenTurin izendatu zuten hiriburu.

Bonifazio VIII.aaita santuak1297an sortu zuen erresuma (Regnum Sardiniae et Corsicae) etaJakue II.a Aragoikoari eman zion,Egoitza Santuarenbasailu gisa.1324an Jakue II.ak uhartea okupatzea erabi zuen.Lucocisternako guduan (1324ko otsaila)Pisako Errepublikaren armada azpiratu zuen. Sanluriko guduan (1409ko ekainean) aragoiarrek azken erresistentzia zapaltzea lortu zuten. Gerra luze honek, 1348koizurri bubonikoak eta itsasbazterreko merkatal hirien eta barnealdeko lurraldefeudalen arteko dikotomiak ekonomia krisi larria eragin zuten[1].

1516an Aragoiko etaGaztelako koroak bateratu ziren. Era horretan SardiniaEspainiar Inperioaren zati bilakatu zen. 1713an,Espainiako Ondorengotza Gerraren ostekoUtrechteko Itunaren kariaz, Sardiniako ErresumaAustriar Inperioari eman zitzaion. Hitzarmen bereanViktor Amadeo II.a SavoiakoakSiziliako Erresuma jaso zuen. 1720an botere oreka aldatua zen eta Hagako itunean erresumak trukatzea hitzartu zen: Siziliako Erresuma Austriarentzat izan zen eta Sardiniako ErresumaSavoiako etxearentzat,Piemonte-Sardinia erresuma eratuz.

1861ean Sardiniako ErresumaItaliako Erresumaren fundatzaileetako bat izan zen. Bere lurraldeakItaliako eskualde (regioni) bihurtu ziren.

Sardiniako erregeak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Alfontso IV.a Aragoikoa
Karlos V.a
Viktor Emanuel II.a

Bartzelonako kondeen leinua:

GaztelakoTrastamara leinua:

Espainiakohabsburgotarren leinua:

Espainiakoborboien leinua:

Espainiakohabsburgotarren leinua:

Savoiako etxea:

Ikus ere

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Outline of the History of Sardinia rom.uga.edu

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Sardiniako_Erresuma&oldid=10305025"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp