| Sarah Mateke Nyirabashitsi | |||||
|---|---|---|---|---|---|
2011 - 2024
| |||||
| Bizitza | |||||
| Jaiotza | Kisoro District(en) | ||||
| Herrialdea | |||||
| Heriotza | Kampala, 2024koirailaren 7a (50 urte) | ||||
| Heriotza modua | berezko heriotza:miokardio infartu akutua | ||||
| Familia | |||||
| Aita | Philemon Mateke | ||||
| Hezkuntza | |||||
| Heziketa | Bugema University(en) Uganda Christian University(en) Maryhill High School(en) | ||||
| Hizkuntzak | ingelesa | ||||
| Jarduerak | |||||
| Jarduerak | politikaria | ||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||
| Alderdi politikoa | National Resistance Movement(en) | ||||
Sarah Mateke Nyirabashitsi (Kisoro barrutia,1974kouztailaren 15a –Kampala,2024koirailaren 7a)ugandarpolitikaria izan zen, 2021etik hil zen arte Genero, Lan eta Gizarte Garapeneko ministroa izan zena.
Philemon Mateke politikariaren eta Joy Rwanfizi Mateka irakaslearen sei seme-alabetatik hirugarrena, Sarah Mateke Nyirabashitsi 1974ko uztailaren 15ean jaio zen Ugandako Kisoro barrutian[1][2].
Enpresen administrazioan lizentziatu zen Bugemako Unibertsitatean[1]. Osasun publikoko masterra ere egin zuen unibertsitate berean, eta geroago administrazio publikoko eta kudeaketako graduondoko ikasketak egin zituen Ugandako Unibertsitate Kristauan[2][3].
Familiaren negozioetan sartu zen[1]. Nyirabashitsi Fundazioa sortu zuen, non haurrei barnetegietan ikasteko laguntza eman zien[4]. Kampalako Metropolitan International Universityko Patronatuko mahaiburu izan zen[5].
Kisoroko udaleko idazkari laguntzaile gisa hasi zen politikan. 2021ean, parlamenturako hautatu zuten[1]. Genero, Lan eta Gizarte Garapeneko ministro izendatu zuten Florence Nakiwala Kiyingiren ordez[5]. Erresistentzia Nazionaleko Mugimenduan afiliatuta zegoen[6][1].
Bihotzekoak jota hil zen Kampalan, 2024ko irailaren 7an, 50 urte zituela[7].