Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Santo Domingoko aldapa

Koordenatuak:42°49′09″N1°38′45″W / 42.81926°N 1.64574°W /42.81926; -1.64574
Wikipedia, Entziklopedia askea
Santo Domingoko aldapa
Santo Domingoko aldaparen amaiera, jadaIruñeko udal plazarekin bat egiten dun gunean.
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaIruñea
Koordenatuak42°49′09″N1°38′45″W / 42.81926°N 1.64574°W /42.81926; -1.64574
Map
Arkitektura

Santo Domingoko aldapaIruñeko Alde Zaharreko kale aski ezagun bat da.

Kokapena

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Santo Domingoko aldapa berezArrotxapea zubian hasten da, handikArga ibaia etaIruñeko harresiak albo banata dituen malda zuzen batean goruntz doa, eskuinera bihurgune bat egin (Zezendegiak,Nafarroako Museoa etaNafarroako errege-erreginen jauregiaren artean) eta jada zuzeneanIruñeko Alde Zaharrean barneratzen delarik,Iruñeko udaletxearen plazan amaituz. Santo Domingoko aldapak denera 270 metroko luzera du.

Aldapa honen hasieraIruñeko harresietako igogailua dago, bere bidezArrotxapea auzoa eta Iruñeko Alde Zaharraren arteko malda nahiz Santo Domingoko aldapa saiesten delarik.

San Ferminak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Iruñeko entzierroa»

Mundu guztianIruñeko entzierroaren abiapuntua izateagatik ospetsu bilakatu da,San Fermin jaietan bertako zezendegitik goizaldeko 8:00ak puntu-puntuan zezenak nahiz lasterkariak abiatzen direlarik.

Egunero-egunerouztailaren 7tik14ra arte Iruñeko entzierroak hasi aurretik lasterkariek Santo Domingoko aldapakoSan Fermin santuaren irudi aurrean honako usadiozkogaztelaniazko abesti hau hiru aldiz abestu ohi dute:[1]

«A San Fermin pedimos
por ser nuestro patrón,
nos guie en el encierro
dándonos su bendición
¡Viva San Fermín! Gora San Fermin!
»

2009. urtetik aurrera bertan urtero-urtero ohikoak diren lasterketari talde baten ekimenez eta San Fermin jaietako une garrantzitsuenetako bat den honetaneuskarak ere bere tokia izan dezan, abestia bi hizkuntzetan abesten da. Euskarazko bertsioa honako hau da, akatsak eta guzti:

«Entzun arren San Fermin
zu zaitugu patroi,
zuzendu gure oinak
entzierro hontan otoi.
¡Viva San Fermín! Gora San Fermin!
»

Ondarea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Honako eraikin hauek Santo Domingoko aldapan daude:

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. https://web.archive.org/web/20090709083137/http://www.sanfermin.com/index.php/es/sf09/noticias/el-cantico-del-encierro-en-euskara-y-castellano el-cantico-del-encierro-en-euskara-y-castellano. 2009. Sanfermin.com
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola


Iruñeko entzierroa

Gasaren eskortakSanto Domingoko aldapaIruñeko Udal plazaMerkatarien kaleaMerkatarien edo Estafetako bihurgunea
Estafeta kaleaTelefonicako bihurguneaKailejoiaIruñeko zezen plaza

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Santo_Domingoko_aldapa&oldid=8422832"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp