Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Santi Santamaria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Santi Santamaria
Santi Santamaria2009ko Sant Jordi eguneanPalafrugellen eginiko irakurketa batzuetan[1]
Bizitza
JaiotzaSant Celoni1957kouztailaren 26a
Herrialdea Katalunia
HeriotzaSingapur2011kootsailaren 16a (53 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza:miokardio infartu akutua
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jardueraksukaldariburua,sukaldaria,idazlea etaenpresaburua
Jasotako sariak
IMDB: nm2418227Edit the value on Wikidata
Can Fabes

Santi Santamaria i Puig (Sant Celoni,Bartzelona,1957kouztailaren 26a -Singapur,2011kootsailaren 16a)kataluniarsukaldari bat izan zen etaCan Fabes jatetxe ospetsuaren jabea ere bai.

Biografia eta arrakasta

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Santi Santamaria i PuigSant Celonin jaio zen,Bartzelonaan,1957kouztailaren 26an.

Marrazketa tekniko eta industrialeko ikasketak egin zituen, baina sukaldaritzan lortu zuen ospea.1981ean, Santik eta bere emaztea zen ÀngelsekEl Racó de Can Fabes inauguratu zutenSant Celonin.

Can Fabes jatetxeaMichelin gidak gehien sarituetako bat da,Ferran AdriàrenRosesko (Girona)El Bulli,Gironako El Celler de Can Roca edoSant Pol de Mar kokatzen den Carme Ruscalledaren Sant Pau jatetxeen pareko.1988an lortu zuen lehen Michelin izarra,1990ean bigarrena eta1994an, berriz, hirugarrena, hori lortu zuen lehen kataluniar sukaldaria izan zelarik.

1991n,Relais & Châteaux-eko kide egin zuten, ElkarteakQuebec-en (Kanada) burututako Mundu mailako kongresuan, (Relais Gourmands izan zelarik.

1993an,Traditions & Qualité, Les Grands Tables du Monde elite kluban sartu zen eta1999an, Sant Jordi egunean,La cocina de Santi Santamaria. La ética del gusto liburua argitaratu zuen. ", Edicions Cadí-ren esku katalanez eta Editorial Everestekin gaztelera, eta liburu honek sari ugari jaso zituen.

2000n,Espainia etaPortugalentzakoMichelin gidak Espainiako jatetxe hoberena izendatu zuen eta,urte berean, Santi Santamariak Hesperia hotel katearekin Madrilgo Santceloni jatetxerako elkarlanerako hitzarmena lortu zuen.

2001ean hasi zen La Vanguardia egunkariarekin asteroko kolaborazioa.El mundo culinario de Santi Santamaria. El gusto de la diversidad liburua argitaratu zuen eta Madrilgo Santceloni jatetxe berriakMichelin gidako lehen izarra lortu zuen,Can Fabesek, berriz, hirugarrena berritzen zuelarik.La cocina es bella liburua ere argitaratu zuen.

2002an, espazio berriak ireki zituenCan Fabesen. Berriro aukeratu zuten Relais Gourmands-en lehendakari eta,2003an,El restaurante argitartu zuen.

2004an, Cuvée Santamaria ardoak eta cava sortu ziren eta Larousse Gastronomikoaren hitzaurrea idatzi zuen.

2005ean,Michelin gidakCan Fabesi hiru izarrak berritzeaz gain, lau tenedore gorri ere eskaini zizkion, Espainiako maila gorenean jarriz.Madrilgo Santcelonik ere bigarran izarra lortuko zuen. La Vanguardiarekin elkarlanean aritu zenNuestra cocinaren 24 tomoak egiten etaSanti Santamaria entre libros y fogonesen protagonista izan zen.Palabra de cocinero. Un chef en vanguardia ere atera zuen urte amaieran.

2008komaiatzaren 27an,La cocina al desnudo lanakTemas de Hoyren saria lortu zuen eta fikzioa ez den sekzioan salduenetako bat izan zen.Espainian piztu zen polemikak salmentei lagundu zien etaErresuma Batuan ere izan zuen oihartzuna. LiburuakFerran Adrià eta bere jarraitzaileen sukaldeteknoemozionala edomolekularra kritikatzen du, Santiren ustez, aditibo industrialen erabilera elikadura industrialarentzat baita egokia eta ez sukaldaritzaren maixuen mailarako[2]. Ahots ugari piztu ziren gaiaren inguruan etaJosé Luis Rodríguez Zapatero eta María Teresa Fernández de la Vega politikariek ere hartu zuten hitza.

2011kootsailaren 16an, 53 urte zituen bihotzeko batek hil zuenean.Singapurren alabak gidatzen duen jatetxea bisitatzen ari zen heriotza etorri zitzaionean[3][4].

Liburuak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • La cuina de Santi Santamaria (2000)
  • El gust de la diversitat (2001)
  • El món culinari de Santi Santamaria (2001)
  • La cocina es bella (2004)
  • El restaurante (2003)
  • Santi Santamaria entre llibres i fogons (2005)
  • Palabra de cocinero (2005)
  • 100 recetas para casa (2006)
  • El gust de la salut (2007)
  • La cocina al desnudo (2008)

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. [1]
  2. (Gaztelaniaz)http://elpais.com/diario/2008/05/22/tendencias/1211407201_850215.html
  3. (Gaztelaniaz)http://gara.naiz.info/paperezkoa/20110217/248970/es/El-cocinero-Santi-Santamaria-fallece-Singapur-manera-repentina?Hizk=es[Betiko hautsitako esteka]
  4. (Gaztelaniaz)http://www.diariovasco.com/20110216/mas-actualidad/sociedad/arzak-pesar-polemica-amigo-201102161658.html

Ikus gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Santi_Santamaria&oldid=9948474"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp