Santakrizko aztarnategia | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Eslaba |
Koordenatuak | 42°32′43″N1°27′03″W / 42.54536°N 1.45094°W /42.54536; -1.45094 |
![]() | |
Arkitektura | |
Azalera | 12,5 ha |
Ondarea | |
Santakriz | |
---|---|
![]() | |
Aztarnategi arkeologikoa | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Eslaba |
Koordenatuak | 42°32′43″N1°27′03″W / 42.54536°N 1.45094°W /42.54536; -1.45094{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page |
![]() | |
Azalera | 12-13 hektarea |
Historia | |
Garaia | Burdin Aroa,Antzinaroa,Erdi Aroa etaBrontze Aroa |
Garaia(k) | Antzinako Erroma eta Burdin Aroa |
Kultura | Erromatarra eta baskoia |
Indusketa | |
Zuzendariak | Javier Andreu Pintado |
Bisitagarria | Bai |
https://www.santacrizdeeslava.com/ |
SantakrizEslaba herriko mendi edo muino bat eta bertako aztarnategia dira. Ingurune horretanBurdin Aroko herri harresitu bat dago mendiaren toki garaienean eta metro batzuk beheragoerromatar garaiko hiri bat,baskoien lurraldean kokatzen zena. Zangotzako eskualdean dago, eta izen hori aztarnategia dagoen 544m.ko muino bati ematen zaio.Zaldinaga mendiaren oinean dago eta Eslaba herritik hegoaldera,Indusi ibiaren eskuineko ertzean. Aztarnategi honetan eta inguruetan, Nafarroakoepigrafeen multzo esanguratsua aurkitu da[1].
Gaur egun,Javier Andreu Pintado historialari nafarra, arkeologoak etaNafarroako Unibertsitateko irakasleak zuzentzen duen taldeak ikertzen du. Ikerlari horrek zuzentzen du aldi berean, baskoien lurraldeetan zegoen ZaragozakoLos Bañales aztarnategia.
2016ko abuztuaren 24an, Nafarroako Gobernuak Santakrizko hiriaren aztarnakKultur Intereseko Ondasun (KIO) izendatu zituen[2][3].
Aztarnategia 1917an aurkitu zuen Juan Castrillo apaizak[4]. Rosa María Armendariz eta Maria Pilar Sáez de Albeniz arkeologoek eremu osoaren prospekzioa egin zuten 1994. urtean. 1995 eta 1996. urteetan indusketa egiteko baimena jaso zuten, eta zundaketak egin zituzten Foroan, nekropolian eta Burdin Aroko herrian. Geroago, 2016an, Induskatutako eremuari balioa emateko proiektua aurkeztu zuten[5].
Geroago, indusketak berriz egiten hasi ziren Javeir Andreu historialariaren gidaritzapean.
Santa-Crís edo Santa Crís bezalako izenak iturri askotan aipatu badira ere, gaur egun izen ofiziala Santa Criz de Eslava da. Eslabako udal mugen barruan dago,Zangozako merindadean, Nafarroako ekialdeko erdialdean. Eslabako kaskotik 2 km. eskasetara dago.Galipentzu distantzia berera dago etaIruñetik 50 kilometro ingurura. Halaber,Tafalla etaZangoza arteko bidearen erdian dago, NA-132 errepidearen gainean.
Gaurko egunean badago aukera autoarekin aztarnategiaren sarreraraino joateko, bide osoa asfaltaturik baitago eta, gainera, bertan aparkaleku bat egin baitute. Dena dela, merezi du ibilgailua Eslaban edo aztarnategirako bidearen hasieran uztea eta Santakrizeraino oinez joatea; ordu erdiko paseo polita da, olibondo artekoa.
K.a. 195. urte inguruan izanen zen, Erromako armadak, ordurako Penintsulako iparraldean zeudenak,Indusi ibaiaren ertzeko mendixka malkartsu baten gainean zegoenkastro baskoi batekin kontaktuan jarri zirenekoa.[6] Santakrizetik gertu daudenUxue (6 km) etaLerga (4,6 km) herrietan aurkituriko erromatar inskripzioetan agertzen den antzinateko euskararen oihartzunek —Lacubegi jainkoa,Abisunharis etaNarhungesi antroponimoak, etaumme sahar kalifikatibo edo pertsona izena— oinarria ematen dute aipaturiko kastro horretako biztanleak baskoiak zirela pentsatzeko.
Kastroaren azalera bikoiztu zen erromatarren garaian, 13 hektarea inguru hartzeraino. Fuente del Moro iturriaren eta Pisaldeko sakanaren presentziak uraren hornidura bermatuko zuten, Aragoi haranak Pirinioekiko eta Ebroko haranarekiko komunikazioak baimentzen zituen bitartean.[6]
Santakrizko hiri erromatarrak I. eta II. mendeetan izan zuen loraldia, baina itzaltzen joan zen gero, eta geroago berriz biziberritu. Dena dela, ez dago argi antzinate berantiarrean (IV. eta V. mendeak) zer indar izan zuen, baina jakina da han bazela jendea, hiri zaharreko aurrien gainean.
Ez da ezaguna antzinatik Santa Criz hagiotoponimo[oh 1] misteriotsuarekin deitua izan den hiriaren erromatar izena. Pentsatu izan daNemanturista edoBiturís izan zitekeela, biak aipatzen baititu Ptolomeok K.o. II. mendeko baskoiei esleitutako hirien artean. Bi hipotesiak, tamalez, ezin dira oraindik berretsi[6].
Erromatar hiritik gertu, gorago aipatu bezala, muino baten gainean,Burdin Aroko herri baten zantzuak daude, baina oraindik ez da ikertu.