Espainiarrek aurkitu eta konkistatu zuten 1502an. Orduz geroztik etengabeak izan ziren uhartea menderatzeko ahaleginak, XIX. mendea arte amaitu ez zirenak; 1814an, azkenik, ingelesen esku geratu zen, eta kolonia azukre-ekoizlea bihurtu zen. 1979ko otsailaren 22an, estatu burujabe bihurtu zen,Commonwealth erakundearen barruan. Monarkia konstituzionala da, erregimen parlamentarioa duena. Konstituzioa 1979. urtekoa du.
Santa Luziasumendi-uhartea da,Karibeko beste uharteak baino askoz ere menditsuagoa. Tontorrik garaiena Gimie mendia da (950 metro). Alabaina, uharteko mendi ezagunenakPiton izeneko mendi bikiak dira:Gros Piton etaPetit Piton.Soufrière eta Choiseul herrien artean daude, uhartearen mendebaldean.
Klimatropikala da, ipar-ekialdeko haizeak leundua.Ekuatoretik hurbil dagoenez, tenperatura aldaketa txikiak dituneguaren etaudaren artean.Urtaro lehorrak urtarriletik apirilera irauten du, etaurtaro euritsuak maiatzetik abendura. Eguneko batez besteko tenperatura 29 °C ingurukoa da, eta gauekoa 18 °C ingurukoa. Urteko batez besteko prezipìtazioa 1300 milimetro da kostaldean eta 3810 milimetro mendiko oihanean.
Santa Luziako Guduan,1778ko abenduaren 15ean, frantziar 12 ontzi britainiar 7 ontziren aurka borrokatu ziren.
K. o. lehen mendeetanarawak indiarrak bizi ziren uhartean. Geroago,karibe indiarrek uhartetik kanpora egotzi zituzten. Europarrak1500 inguruan iritsi ziren.XVII. mendean ingelesak ahalegindu ziren uhartea kolonizatzen, baina karibeek aurre egin zieten, eta igorri zituzten.1650eanMartinikako frantsesek lortu zuten uhartean finkatzea, eta karibeekin itun bat izenpetu zuten1660an. 1763tik aurreraSaint Vincent etaGrenadako frantses nekazariak Santa Luziara joan ziren, etakotoia etaazukre kanabera lantzen hasi ziren. Hurrengo mendean, uhartearen jabetza frantsesen eta ingelesen arteko liskarbide izan zen, harik eta,1814an,Parisko Itunak ingelesen aldeko epaia eman zuen arte. Frantziaren eraginak hizkuntzan eta erlijioan iraun du.
1979ko otsailaren 22an, estatu burujabe bihurtu zen,Commonwealth erakundearen barruan. Harrezkero,Nazio Batuetako etaAmerikako Estatuen Erakundeko kide da.1983an,Estatu Batuekin batera, Grenadako inbasioan parte hartu zuen. Independentzia lortu zeneanJohn Compton, garai hartan Langileen Alderdi Batuaren (UWP) buruzagia, izan zen independentziarako negoziazioetan solaskide nagusia, eta hura bihurtu zen lehen ministro. Alabaina, lehenbiziko hauteskundeetan, Santa Luziako Alderdi Laborista (SLLP) irten zen garaile, eta orientabide sozialistako politika bultzatu zuen. Baina UWP alderdiak, John Comptonen buruzagitzapean aurrena etaVaughan Lewisenean gero, aginpidea lortu eta bertan egon zen1982. urtetik1997. urtea arte.
Kenny Anthony, Alderdi Laboristakoa, izan zen hurrengo estatuburua.2007an, Anthonyk bere kargua utzi behar izan zuen gaixorik zegoelako, etaStephenson Kingek ordeztu zuen.
Commonwealth elkartekoa izanik, Santa LuziakElisabet II.a Erresuma Batukoa du estatu-buru, uhartean gobernadore orokor batek ordezkatua.Botere betearazlea lehen ministroaren eta honen kabinetearen esku dago. Lehen ministroa aukeratzeko, Santa Luziako Batzar Etxeko hauteskundeak egiten dira eta garaile ateratako alderdiaren burua izaten da. Batzar Etxe honek 17 eserleku ditu. Legebiltzarraren beste ganberak, senatuak, 11 kide ditu. Karibeko Erkidegoko eta Ekialdeko Karibeko Estatuen Elkarteko kide osoa da.
2016an 178.015 biztanle zituen.[2] Adineka, honela dago banaturik biztanleria: 0-14 urte bitartekoak %20 dira, 15-24 urte bitartekoak %15,4, 25-54 urte bitartekoak %43, 55-64 urte bitartekoak %10 eta 65 urtetik gorakoak %11,7.Bizi itxaropena 77,9 urtekoa da, 75,2 urtekoa gizonezkoena eta 80,8 urtekoa emakumezkoena.Ugalkortasun-tasa osoa 1,75 haurrekoa da emakumeko (2017ko zenbatespenak).[3]
Dinamismoa eta ahultasuna dira aldi berean Santa Luziako ekonomiaren ezaugarriak. Nekazaritzak pisu handia duen arren, turismoak eta industria txikiak garrantzi handiagoa dute.XX. mendean,banana ekoizpena izan zen Santa Luziako diru iturri nagusia baina, konkurrentzia handia zela-eta, krisi larria pairatu zuen mende amaieran. Egun banana,mango,koko etaahuakatea produzitzen dira atzerrira saltzeko, baina nekazaritzakBPGaren %2,9 besterik ez du sortzen, langileen %21,7 enplegatzen dituen arren.[3] Bestalde, bere garrantzia gorabehera, nekazaritzak klimaren mendekotasun handia du (lehorteak,urakanak). Merkataritzarako arrantza oso emankorra izan daiteke etorkizunean.
Turismoa da gaur egun Santa Luziako ekonomiaren motor nagusia,BPGaren %65 sortzen baitu. Hondartzak, klima eta paisaia tropikala dira erakargarririk garrantzitsuenak, Eremu frankoen sorreraren bidez, industria txikia (elikagaiak, enbalajea…) bultzatu da.Kanpo zorra ordea, oso handia izanik (BPGaren %82,9 2016an), eragozpen larria da uharteko ekonomian; orobat da handia langabezia tasa (%20 2003an).[3]