Santa Fe Trail (euskarazSanta Ferako Ibilbidea),1940koMichael Curtiz hungariar-estatubatuarzinema zuzendariarenwestern film bat da.Errol Flynn,Olivia de Havilland,Raymond Massey etaRonald Reagan aktoreek antzeztu zuten.
Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1854. urtea,West Point Akademia Militarra.James "Jeb" Stuart (Errol Flynn) etaGeorge Armstrong Custer (Ronald Reagan) kadete graduatu berriakKansasko Zalduneriaren errejimendura bidaliak izan dira.
AEBetako Gerra Zibilaren (1861-1865) aurreko urteetan,John Brown (Raymond Massey) abolizionistak esklabotza amaitzeko burututako saiakerek Iparra eta Hegoaren arteko tentsioak piztu ditu, bi aldeetako jarraitzaileak gediarazteko estatubatuar armada esku hartzera derrigortuz.