| San Nikolas eliza (Iruñea) | |
|---|---|
Kultura ondasuna | |
Iruñeko Alde Zaharra | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Udalerria | Iruñea etaSan Nikolas |
| Koordenatuak | 42°48′57″N1°38′42″W / 42.815767°N 1.644975°W /42.815767; -1.644975 |
![]() | |
| Historia eta erabilera | |
| Izenaren jatorria | San Nikolas Barikoa |
| Erlijioa | katolizismoa |
| Elizbarrutia | Iruñea eta Tuterako artxidiozesia |
| Izena | San Nikolas Barikoa |
| Arkitektura | |
| Estiloa | arkitektura gotikoa |
| Gizateriaren ondarea | |
| Erreferentzia | 669-195 |
| Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
| Izen-ematea | bilkura) |
| BIC | RI-51-0011563 |
| 195 | |
| Kontaktua | |
| Helbidea | Calle de San Miguel, 15 |
| Webgune ofiziala | |
| |
Iruñeko San Nikolas elizaIruñeko (Nafarroa Garaia) tenplukatolikoa da,Alde ZaharrekoSan Nikolas plazan dagoena.
Alde Zaharrean kokatua,San Nikolas plaza,San Nikolas kalea,San Migel kalea,Lindatxikia kalea etaSarasate pasealekuaren artean.
XII. mendean altxatua, jatorriz ez zen jarduera erlijiosoak ospatzeko bakarrik eraiki, baita izen bereko bere burgoko auzotarren gotorleku militar eta defentsiboa izan zedin ere, hiriko beste bi burgoekin liskarretan egoten bai ziren (Nabarreria etaSan Saturnino).
1222an, auzotarren arteko erasoaldi haietako batean, sute batek antzinakoeliza-gotorlekuerromaniko hura suntsitu zuen. Haren ordez eraikitako eliza berria1231an sagaratu zuten. Bere horma sendo eta burdin sareak, bai eta antzinako hiru zaintza dorreetatik oraindik zutik dirauen dorrea, bere iragan gatazkatsuaren lekuko dira.
Tenpluaren barnealdea hainbat fasetan eraikitako barrunbegotiko ederrekoa da, protogotiko garaiko elementuak ditu: trazaketa orokorreko altxaera eta alboetako habearte kanoi apuntatuaren estalkiak, bai eta erdiko hormaren zati bat ere; Erdiko habeartearen gurutzeriako estalkiak, gurutzadura eta beiratedun harresiz eginiriko presbiterioaXIV. mendeko gotiko erakoak dira. Organobarroko handi bat badu,Iruñeko garrantzitsuena. Kanpoaldean gotikoa bi ateetan, absidean eta goialdeko harresiaren gune batzuetan bakarrik ikus liteke. Gainontzekoa1888anAngel Goikoetxearen gehikuntzengatik ezkutatuta dago: arkupeneogotikoa, nolabaitekoneomudejar itxurako parrokietxeko adreiluarenen gainjarpena eta pasealekuan erdi arokoeklektizismoaren laburpena den aurrealdea ireki zen. Hainbat dorre izan zituen gaur egun bi ditu: handiena,José Martinez de Ubagoren bukaerabarroko bat eta gaztelubegiak dituena, eta txikiena, egile berberarena dena.[1]