Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

San Mames (1913-2013)

Koordenatuak:43°15′51″N2°56′58″W / 43.264205°N 2.949369°W /43.264205; -2.949369
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hauBilboko Athletic Klubaren antzinako estadioari buruzkoa da; estadio berriari gaitzat duena beste hau da: «San Mames»
San Mames (1913-2013)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Koordenatuak43°15′51″N2°56′58″W / 43.264205°N 2.949369°W /43.264205; -2.949369
Map
Historia eta erabilera
1982ko Munduko Futbol Txapelketa
Eraikuntza 1913
Inaugurazioa1913koabuztuaren 21a
JabeaAthletic
KudeatzaileaAthletic
Kirolafutbola
ErabiltzaileaAthletic
Edukiera40.000
Suntsipena2013koekainaren 5a
Arkitektura
ArkitektoaManuel María Smith

San MamesBilboko Athleticen futbol zelai zaharra zen. 40.000 pertsonentzako lekua zuen eta 103x68 m neurtzen zuen.1913koabuztuaren 21ean zabaldu zuten.2013anSan Mames estadio berriak ordezkatu zuen. Herri hizkeranKatedrala ezizenez ezaguna izan zen.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Bai Euskarari kanpainaren amaierako jaialdia, 1978ko ekainaren 17an

1910eanBilboko Athletic Klubentzat futbol zelai berria eraikitzeko beharra ikusi zen. Une hartaraino taldeak Jolasetako zelaian jokatzen zuen. Kokagune egokia San Mamesen aurkitu zuten,Bilboko Bide Nagusiaren amaieran. Antzina SanMames Zesareakoa omentzen zuen baseliza txiki bat zegoen tokian eraiki zuten futbol zelaia.

Guztira 50.000 pezeta behar izan ziren San Mames eraikitzeko[1]. Obrak1913kourtarrilaren 20ean hasi eta urte berekoabuzturako amaitu zituzten. Futbol zelaiaManuel Maria Smith arkitektoak diseinatu zuen.Manuel Ortuzar abadeak San Mames bedeinkatu ostean lehen partidua ospatu zen,1913koabuztuaren 21ean,Iruneko Racing etaBilboko Athletic Klubaren artean.

Futbolerako ez ezik, kultura ekitaldietarako ere erabili izan zen San Mames. Adibidez, Euskaltzaindiak euskararen aldeko kontzientzia pizteko eta dirua biltzeko antolatu zuenBai Euskarari kanpaina handiaren amaierako jaialdia San Mames futbol zelaian izan zen, 1978ko ekainaren 17an.[2]

Handitzeak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Inauguratu zenetik hainbat aldiz handitu behar izan zen futbol zelaia. Izan ere,1913ean 3.500 bat pertsonarentzako tokia baino ez zeukan San Mamesek. Lehen handipena1925ean egin zen, eta obrak amaitu zirenerako 9.500 pertsona kabitzen ziren San Mames hartan. Horretarako Kaputxinoseko harmaila berria eraiki zen.

1950eko hamarkadaren hasierarako San Mamesek 35.000 pertsonarentzako tokia zeukan jadanik. Hamarkada hartan eraiki zen futbol zelaia identifikatzen zuenarku famatua, zehazki1952. urtean eraikia. Arkuarekin batera tribuna nagusia ere jarri zuten, eta horrela San Mamesen 47.000 lagunentzako tokia egin zen[3].

1982anEspainian ospaturikoFutboleko Munduko Koparako, markagailu elektroniko berriak instalatu ziren.Bilboko Athletic KlubaTxapeldunen ligarako sailkatzeanFIFAk ezarritako arau zorrotzak zirela eta, estadioaren gehienezko edukiera, gaur egun dauden 40.000 jarlekuetara igaro zen, ipar eta behe harmailetan jarlekuak ipiniz. Horrez gain, tribunak eta futbol zelaia banatzen zituen hesiak kendu zituzten.

San Mames futbol zelaiaren ikuspegi panoramikoa.

San Mames Barria

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «San Mames»

San Mames futbol zelai zaharkitua aspaldi geratu zitzaion txikiBilboko Athletic Klubari. Batetik zelaiaren edukieraren mugaketak, bazkide gehiago izateak ekarriko lukeen diru-sarrera handiagoak ekiditen zituen. Eta bestetik, futbol-zelaiak ez zituen hainbat segurtasun arau betetzen. Horregatik, zelaia handitu eta birmoldatzekoNorman Foster britainiar arkitektoaren egitasmo bat aurkeztu zen1990eko hamarkadaren erdialdera. Futbol zelaia berriak ikusle gehiagorentzako tokia izango zuenez, klubak bazkide gehiago egitea sustatu zuen «Sozio izateko apuntatu zaitez» kanpainarekin. Etorkizuneko bazkide izan nahi zutenei, 5.000pezeta aurrez ordaintzeko eskatu zitzaien.

Ondorengo urteetan klubakBilboko udalarekin hainbat tirabira izan zituen. Batetik, ez zegoen argi zelai berria non eraiki behar zen.Bilboko hiriak daukan leku falta dela eta,Zorrotzaurre izan zen taldeak pentsaturiko kokaguneetako bat. Baina futbol zelaiakZorrotzaurreren etorkizuneko birgaitzea baldintzatuko zuelakoan, bertan behera geratu zen taldearen asmoa. Azkenik, kostuak hobesteagatik, eta ondo komunikaturik zegoen toki bat bilatzeagatik,San Mames zelai berria antzinako San Mames zegoen tokiaren ondoan altxatuko zela esan zuten,Bilboko Nazioarteko Erakustazokaren pabilioi izandakoen orubea erabiliz.

Idomen proiektua

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

2007an futbol zelai berriaren proiektua aurkeztu zen:San Mames Barria.Idomek diseinaturiko futbol zelai berriak 56.000 lagunentzako tokia du. San Mamesek zuen mendebalde-ekialde norabidea aldatuz, ipar-hego norabidea izango zuen zelai berriak. Horrela, tribuna nagusia zegoen tokian, futbol zelaiko hegoaldeko atea bihurtu zen.

Futbol zelaiaren tokia,EHUren campus handitzeak hartu zuen.

San Mames zelaiko harmailak, zurigorriz.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz)Moro Aguayo, Joseba. (2013). San Mamés. Memoria e historia de la Katedral.. Autoedizioa, 448 or. ISBN9788461666782..
  2. «1978»,Gure mendea: ehun urte euskal kulturan, Argia.com webgunea.
  3. (Gaztelaniaz)«Historia del arco de San Mamés, hito arquitectónico y emblema de Bilbao» Visit San Mames 2017-07-19 (kontsulta data: 2021-03-21).

Ikus gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola



Athletic Club

Kideak:Futbolariak  • Entrenatzaileak  • Presidenteak
Taldeak:Emakumezkoena  • Emakumezkoen B taldea  • Bilbao Athletic  • Baskonia  • Bizcaya
Instalazioak:San Mames  • Lezama  • Ibaigane
Antzinakoa zelaiak:San Mames (1913-2013)  • Jolaseta (1911-1913)  • Lamiako (1911-1913)  • Ingelesen Landa (1898-1901)
Historia:Bilboko Athletic Klubaren historia  • Bilboko Athletic Klubaren ibilbidea Europan
Ereserkiak:Athleticen ereserkia  • Ehungarren Urteurrenaren ereserkia  • We Are The Lions

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=San_Mames_(1913-2013)&oldid=9034663"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp