Samuel Eto'o Fils (Nkon,Kamerun,1981ekomartxoaren 10a - ) futbol aurrelaria da, egunInter de Milangoa. Kokapen egokienak bilatzeko eta baloia jaurtizeko abileziak munduko futbolaririk hoberenetakoa bihurtu du Samuel Eto'o. Izan ere,2003,2004 eta2005ean jaso duUrteko Afrikako Futbolariaren Saria, hiru aldiz jarraian lortu duen lehendabizikoa. Gainera,2004an (Diego Forlan-ekin batera) eta2005eanPichichi saria irabazi duEspainiako Lehen Mailan.
2004an FC Barcelonarekin sinatu baino lehen, Eto'oReal Madrideko harrobian aritu zen sei urtez. Baina horietako azken lau eta erdiko urteakRCD Mallorcan eman zituen. Hor,2003anEspainiako Errege Kopa irabazi zuenRecreativo de Huelva garaitu ostean.
FC Barcelona etaReal Madriden arteko aspaldiko lehia dela eta, Samuel Eto'oren salmentak hautsa astindu zuen. GaraikoReal Madrideko presidenteak,Florentino PérezekFC Barcelonari saldu zion 24 milioi euroren truke, ligako aurrelaririk hoberenak (Ronaldo etaRaúl hain zuzen ere) dagoeneko taldean bazituela argudiatuta. Samuel Eto'ok aparteko futbolaria dela erakutsi duFC Barcelonan ere. Hor, 2004-05eko zein 2005-06ko ligak irabazi ditu, berak sartutako golei esker hein handi batean.2005ekoFIFA Urteko Munduko Futbolarien Sarian hirugarren sailkatu zen,Ronaldinho taldekidearen etaChelsea FCkoFrank Lamparden atzean.2006komaiatzaren 17an,Champions Leagueko finalean,Arsenal FC garaitu zuenFC Barcelonak, 1 eta 1eko berdinketa Samuel Eto'ok lortutakoan. Hori dela eta, partidako gizona hautatu zuten Eto'o.
Kamerungo selekzioarekin ere tituluak eskuratu ditu:2000ko eta2002koAfrikako Nazioen Kopak zein urrezko domina 2000ko Olinpiadetan. 17 urterekin jokatu zuen estreinako partidaItaliaren kontra.2002koMunduko Futbol Txapelketan parte hartu zuen.2006ko Afrikako Nazioen KopakoBoli Kostaren kontrako finalaurdenean, Samuel Eto'ok sailkapena emanen zion penaltian egin zuen huts. Hala ere, gol gehien egin zituena izan zen.
2021eko irailean, Samuel Eto'o-k, Kamerungo Futbol Federazioko (Fecafoot) presidentetzarako hautagaitza iragarri zuen.