Hiriburu ofizialaPago Pago da bainaFono (bertako legebiltzarra)Fagatogon dago eta askotan azken hau jotzen da hiriburutzat; hala ere, biak elkarren ondoan daude eta horiei albo-alboan dagoenUtulei gehitu ahal zaie, hortxe kokatzen baitabotere betearazlea.
Bigarren Mundu Gerranestatubatuarmarineak bertako biztanleak baino gehiago ziren, horrek dakarren inpaktu kulturalarekin. Egoera profitatu nahianWashingtongo Barne Saila uharteak anexionatzen saiatu zen baina bertako buruzagiek, Tuiasosopo Mariota burua zela, proposamena geldiarazi zuten eta autonomia lortu zuten: Samoa EstatubatuarrekoFono edo legebiltzarra sortu zen. Aldi berean, antzinako gobernari militarraren ordez bertako gobernari zibila izan zuten.
Ameriketako Estatu Batuetako Kongresuak ez du legerik onartu egoera normaltzeko bainaSamoa Iparramerikarrak bere konstituzioa onetsi zuen1967kouztailaren 1ean. Gaur egun,Nazio Batuek Samoa Estatubatuarra bertako gobernurik gabeko lurraldetzat du, baina herrialdeak sailkapena eztabaidan du.
Samoa Iparramerikarra administratiboki hirubarrutitan eta "antolatu gabeko"atoloi bitan banatuta dago. 14 konderri eta 74 herrixkatan azpibanatuta dago.