Samizdat (errusieraz:самиздат;ukraineraz:самвидав, translit.:samvidav;euskaraz:«auto-argipena»)Sobietar Batasunean sobietar gobernuaren jokaera kritikatuz idatzi, kopiatu eta zabaltzen zen literatura debekatua, eta literatura horren kopia egitea eta banatzea. 1953. urtean hasi zen agertzen,Stalinen heriotzaren ondoren,sobietar idazle disidente nagusieiadierazpen-askatasuna mugatzeari aurka egiteko asmoz. Samizdatak gobernuak ideologian, kulturan, legeetan, ekonomian, historiografian, erlijioan eta gutxiengoen arazoetan zuen jokabideari kritika gogorra egiten zion. 1970. urtetik aurrera,KGBk eta gobernuak gogor eraso zion mugimenduari eta desagertzeko zorian egon zen. 1985. urtetik aurrera, Mikhail Gorbatxovenglasnost politikari esker, berriz ere zabaldu zen.