1803an,Toscanako artxiduke Fernando III.aren agindupean zegoen Salzburgo,1805ean Austriaren mende eta1809anBavariaren esku.1816an Austriaren barne geratu zen, eta1849an probintzia autonomo egin zuten.
Kultura gune garrantzitsua da eta bertako musika jaialdiak sona handikoak dira. Monumentuak ugariak eta aipagarriak dira, besteak beste,1614-1628 urteetako katedral barrokoa, Kapitelplatz plazako iturri ikusgarria (XVIII. mendea) eta XIX. mendeko artzapezpikutegia, Residenplatz plaza inguratzen duten XVI-XVII. mendeetako Neugebäude jauregia (Mozarten "Flauta miragarria" operako soinu bat interpretatzen duenGlockenspiel dago bertan) eta Salzburgoko printze-artzapezpikuen antzinako egoitza (XVI-XVII. mendea), XII. mendeko Stifskirche St. Peter basilika erromanikoa (XVII-XVIII. mendeetan berritua), XI. mendekoHohensalzburg gaztelua (XVII. mendean berritua eta barnean Erdi Aroko museoa eta gaurko artearen museoa daudena), Lodron jauregia (1631), Mirabell gaztelua (1606-1721, antzina printze-apezpikuen udako egoitza) eta Mozart jaio zen etxea.
Neguko Joko Olinpikoetako bi ediziotarako hautagaitza aurkeztu du, baina ez da inoiz hautatua izan: 2010. urteko jokoetarako,Vancouver hirikanadarrak irabazi zion, eta 2014koetarako, berriz,Sochi hiri errusiarrak.
Futbol talde indartsua ere badu,SV Austria Salzburg, gaur egun babeslearengatikRed Bull Salzburg izenaz ezagutzen dena. Austriako 11 liga eta 5 kopa irabaziak ditu etaUEFA Kopako finala jokatu zuen 1994 urtean.Milango Interrek garaitu zuen.