Sally Kristen Ride (1951komaiatzaren 26a –2012kouztailaren 23a) ingeniari, fisikari etaastronauta estatubatuarra izan zen.NASAn lanean hasi zen 1978an, eta bera 1983an izan zenespaziora igotako lehenbiziko emakumezko estatubatuarra. Munduan, 3.a izan zen,Sobietar BatasunekoValentina Terexkova (1963) etaSvetlana Savitskaia (1982) bera baino lehenago izan baitziren.
Beste alderdi batean ere izan zen lehena Ride: espaziora bidaiatu dutenen artean, bere burua LGTBIQ kolektibokoa dela onartu zuen lehena izan zen Sally Reid, eta, 2018a bitartean, bakarra[1]. Era berean, AEBetako austronauten artean espaziora joandako pertsona gazteena da, 32 urterekin (marka hau ere, 2018 bitartean)[2]. Lehen hegaldia baino lehenago, prentsaren matxismoa jasan behar izan zuen Ridek. Esaterako, «Bidaiak zure ugal-organoei eragingo die?», eta «Negar egiten duzu lanean gauzak gaizki ateratzen direnean?» galdetu zioten misioaren berri emateko egin zuten prentsaurrekoan[1].
Bi espazio-hegaldi egin zituen astronauta gisa Ridek, biakChallenger untzi edo espazio anezkan, 1983 eta 1984an. Programa horretako bi untzien istripuak ikertu zituen,Challengerrena etaColumbiarena.[3]
Pankrea-minbiziak joa hil zen 2012an.