- Artikulu hau K.a. 480ko guduari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Salamina».
Salaminako[1] gudua (antzinako grezieraz:Ναυμαχία τῆς Σαλαμῖνος, Naumachia tēs Salaminos)K.a. 480koirailaren 29an gertatu zen itsas gudu bat izan zen, greziar eta persiarren artekoBigarren Mediar Gerraren barnean.Golko Saronikoan gertatu zen, zehazki golkoaren hondoan, nonSalamina uharteak bi kanal uzten dituen,Eleusiseko badiarako sarbide modura. Greziar flota ekialdeko kanalean kokatu zen, hegoaldeko sarbidean bi pasabide txiki uzten dituenPsitalea uharte txikiak oztopatzen duena.
K.a. 490ean atenastarrek persiar armada garaitzea lortu zutenMaratongo guduan. Guduaren ondoren, persiar flota eta armada Asia Txikira erretiratu ziren. Atenas Heladeko potentzia nagusi bihurtu zen.
Dario I.a Persiako erregeaK.a. 486an hil zen, Greziaren aurkako bigarren kanpaina bat prestatzen ari zenean. Tronuan bere oinordekoa bere semeXerxes izan zen. Honek, Grezia inbaditzeko asmoarekin jarraitu zuen, honetan lau urte emanik.Salonikar penintsulan kanal bat eraikiarazi zuen ontziak pasa zitezen,Traziatik eginiko ibilbidean zehar janaria bildu zuen tropentzat eta itsasontzizko bi zubi eraiki zituenSardesen armadakDardaneloen itsasartea zeharka zezan.
Garai horretan Atenasen gizon bikain bat bizi zen,Temistokles, iragarpen ahalmen handia zuena, Maratongo garaipenaren ondoren garaipen hau Persiaren aurkako gerraren hasiera baino ez zela iragarri baitzuen, eta ez amaiera, gehienek uste zuten bezala. Persiaren aurkako gerra batean, Atenas salbatuko zuen gauza bakarra itsasoa domeinatu ahal izateko moduko flota boteretsu bat izatea baino ez zela adierazi zuen.
Garai horretan bertan,K.a. 483an,Atenasetik hegoaldera zegoenLaurionenzilar meatoki aberats bat aurkitu zen. Atenastarrek, hasiera batean, mineralaren aberastasuna Atenasko hiritarren artean banatzea nahi zuten, baina Temistoklesek Biltzarra aberastasun hau behar zuten flota boteretsu horretan gastatzeko konbentzitu zuen. Irabaziekin berrehunhiruarrauneko eraiki ziren.