Salamanca[1]izen bereko probintziako hiriburua da,Gaztela eta Leongo autonomia-erkidegoaren hego-mendebaldean kokatutakoa.Tormes ibaiaren ertzean dago eraikita, eta 153.472 biztanle zituen2011an. Erkidego osoko hirugarren udalerririk populatuena da,Valladolid etaBurgos ostean.
Bi alde bereizten dira Salamancako hirian:1936tik aurrera eraiki zen hiria, batetik, etaErdi Arokoa, bestetik.Monumentuei dagokienez, multzo nabarmena dago hirigunean.
Kartagotarrek sortu zutenElmantica etaSalmantica hiri zaharra. Anibalek konkistatu zuen K.a. 220. urtean, eta oso komunikabide garrantzitsua izan zen erromatarren garaian. Musulmanek hartu zuten hiria VIII mendearen hasieran. Hurrengo urteetan gainbehera nabarmena izan zuen, musulmanen eta kristauen arteko gerrak zirela eta.
Alfontso VI.ak bere suhi Raimundo Burgundiakoari agindu zion hiria berriro eraiki zezan. Alfontso IX.ak unibertsitatea sortu zuen 1200ean, Alfontso X.aren garaian Europa guztian zehar ospe eta sona handia izan zuen ikastetxea, hain zuzen. 1520an, komunitateen arteko gerra zela eta, herri osoa matxinatu zen Salamancan, eta nobleak eta lur-jabe handiak kanpora egotzi zituzten.
XVI, XVII eta XVIII. mendeetan, gainbehera etorri zen hiriko ekonomia, larrugintza eta ehungintza desagertu ziren, eta izugarri murriztu zen biztanle-kopurua.
Napoleonen armadaren mende egon zen 1808tik 1812ra.
1936ko Gerra Zibilean, Francoren armadaren alde agertu zen hiria hasieratik, eta gobernu-egoitza izan zen.
Errepide eta burdinbideen gune garrantzitsua da. Nekazaritza-produktuen merkataritza, industria (tresneria mekanikoa, metalurgia, kimika-industria, janari-industria, ehungintza) eta turismoa dira ekonomia-jarduera nagusiak.