Saihets-hezurraornodun gehienentorax kutxa osatzen duten eta norabide laprana duten hezurrak dira. Animali gehienetan, birikak, bihotza eta toraxean kokatzen diren biziraupenerako beharrezkoak diren organoak babesten ditu.
Saihets gorputzean, tuberkuluaren ostean, sahiets angelua kokatzen da. Honi esker, saihetsabizkarraren eta baita gorputzaren aurreko paretaren parte izatea lortuko du. Horrez gain, norabide laprana hartuko du eremu honetan ere, goitik behera eta atzetik aurrera joango delarik.
Saihetsak talde honen barruan sailkatzeko, saihets ereduak ez daukan ezaugarri bereizgarriren bat izan beharko du. Hauen artean aurkitzen dira:
Lehenengo saihetsa: Laua da plano horizontalarekiko. Beraz, goiko eta beheko aurpegiak izango ditu. Goiko aldean,aurreko eskaleno muskuluaren tuberkulua izango du, non muskulu hau ezarriko den. Tuberkulu honen aurrealdeansubklabia zainaren ildoa egongo da, eta atzekaldean, aldiz,subklabia arteriaren ildoa.
Bigarren saihetsa: Laua da plano horizontalean.
Hamaika eta hamabigarren saihetsak: Hauek ez dute leporik ezta tuberkulurik (hau dela eta, ez dira ornoetako zeharkako arantzarekin giltzatuko), eta oso laburrak dira.
Saihets buruaren giltzadura: Saihetsaren buruaren eta goiko eta behekoorno gorputzen artekodiartrosia da,artrodia motakoa. I, XI eta XII. sahietsak, ordea, orno gorputz bakar batekin giltzatuko dira.
Saihets zeharkako irtenguneetako giltzadura: Saihetsaren tuberkuluaren eta orno torazikoaren zeharkako irtengunearen arteko diartrosia, artrodia motakoa.
Giltzadura esternokostala: Sahiets gorputzaren eta bularrezurraren artekosinkondrosia. Izan ere, saihetsakbularrezurrarekin giltzatu aurretik kartilago bihurtuko dira.
Tetrapodoek soilik saihets sorta bat izango dute, izan ere, orno bakoitzean sahiets pare bat ezarriko da. Hala ere, torax ornoekin giltzatzen direnak luzeenak izango dira. Saihets sakroak ordea, nahiko laburrak dira eta bere funtzio nagusia, orno sakroak gerri hezurrekin giltzatzea izango da.
Hala ere, esan beharra dago, hasierako saihets hauetako asko eboluzioan zehar galdu direla. Beste kasu askotan ordea, anfibio edo narrastietan esate baterako, aldaketa ugari eman dira, bai estruktura baita kopuruan ere. Adibidez, dordokek 8 saihets pare baino ez dituzte, gainerakoek oskola emateko garatu dira. Sugeek ordea bere luzeera osoan zehar hainbat izango dituzte. Azkenik, igelek solik sahiets pare bat daukate, pelbis hezurraren parte izango da.