Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Sahel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sahelen kokapena.

Sahel[1] (arabierazساحل)Afrikako eskualde ekoklimatiko eta biogeografikoa da,Ozeano AtlantikotikItsaso Gorriraino hedatzen dena,Saharabasamortuaren etaSudandar sabanaren artean.

Izena

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
DromedarioakTxaden, ur-putzu baten ondoan.

Sahelarabierazkoساحل hitzetik dator,euskaraz "ertza" esan nahi duena.

Geografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sahelgo landaredi joria urtaro euritsuan,MalikoBamako-Kayes errepide bazterrean. Aurrealdeko zuhaitzakakaziak dira. Atzeragobaobab handi bat.

Sahel 5.400 kilometroko luzera duen lur-zerrenda da,Ozeano AtlantikotikItsaso Gorriraino hedatzen dena eta ehunka kilometroko zabalera duena. 3.053.200kilometro koadroko eremua hartzen du. Sahara basamortuaren hegoaldeko muga osatzen du, eta lurralde hauek hartzen ditu:Senegalgo iparraldea,Mauritaniako hegoaldea,Niger ibaiaren itzuli handiaMalin,Burkina Faso,Nigerko hegoaldea,Txadeko hego-erdialdea,Sudango erdi eta hegoaldea,Hego Sudango iparraldeko muturra etaEritrea.

Orografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Lurralde laua da –ergak, behe-ordokiei atxikitakodunak eta zelaiak–, 500 metroko garaiera gutxitan gainditzen dituena.

Klima

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Estepako klima beroa da Sahelgoa,BShKöppen klima sailkapenaren arabera. Oso klima beroa eta euri urrikoa da, basamortukoaren eta tropikalaren artekoa. Bi urtaro daude: bata (negukoa) luzea eta lehorra eta bestea (uztailetik irailera) motza eta euritsua. Urteko batez besteko prezipitazioa 200 mm-koa da iparraldean eta 600 mm-koa hegoaldean.

Landaredia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Sahelgo landaredi nagusiaklarreak etasabanak dira,baso etasastraka batzuekin.Belarrak Sahelgo zati gehiena estaltzen du eta urteroko espezieak, hala nola,Cenchrus biflorus,Schoenefeldia gracilis etaAristida stipoides, dominanteak dira.Zuhaitzei dagokienezAkaziak (ugariena denAcacia tortilis,Acacia senegal etaAcacia laeta) nagusitzen dira. Beste zuhaitz batzukCommiphora africana,Balanites aegyptiaca,Faidherbia albida etaBoscia senegalensis dira. Iparraldean, larre eta sabanekin tartekaturik,basamortutar zuhaiskak agertzen dira, esate baterako,Panicum turgidum etaAristida sieberana. Urtaro lehorrean zuhaitz gehienekhostoak galtzen dituzte eta urteroko belarrak ihartzen dira.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Afrikako historiako erresuma handienetako batzuk eskualde honetan sortu ziren, hala nola,Ghanako Inperioa etaMaliko Inperioa. Inperio hauek Saharako basamortuan zeharko merkataritza kontrolatu zuten.

XX. mendeko idorteak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Sahel-go oreka ahula askotan hautsia gertatzen da aldian behin izaten diren lehorteen ondorioz; hala, XX. mendean lehorte gogorrak izan dira 1910-1916, 1930-1931, 1940-1942, 1947-1949 eta batez ere 1968-1988 aldietan. Azken urteotako lehortea mendeko luzeena eta gogorrena izan zen, eta haren ondorio sozio-ekonomikoak izugarriak izan dira:1970eko hamarkadako lehen urteetan ia erabat galdu ziren uztak eta behi aziendaren %50-70 desagertu zen. Aldi osoa (1968-1988) kontuan hartzera, zazpi urtetan besterik ez zuten nahiko uzta bildu, denbora bitarte horretan bikoiztu den biztanleriarentzat inola ere aski ez dena.

Aldi berean, nazioen arteko mugek larre aldaketa galarazi dute eta, ondorioz, zenbait aldetako alalekuek gehiegizko esplotazioa jasaten dute. Guzti horien ondorio nabarmenetariko bat hirietaranzko emigrazioa da, eta horien hazkuntza gaitza:Dakarko biztanleria, esaterako, 1965eko 375.000 biztanleetatik 1985eko 1.5000.000etara pasa zen.

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (2012-03-30). 167. araua: Saharaz hegoaldeko Afrikako toponimia..

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Sahel&oldid=7214737"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp