Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Sada Abe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sada Abe

Bizitza
JaiotzaKanda(en)Itzuli1905ekomaiatzaren 28a
Herrialdea Japoniar Inperioa
 Japonia
Heriotza1970 ondoren (120 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakjaponiera
Jarduerak
Jarduerakgeisha,kriminala etasexu-langilea

IMDB: nm4492690Find a Grave: 106722541Edit the value on Wikidata

Sada Abe (japonieraz: 阿部 定?, Hepburn: Abe Sada) Japoniakogeisha izan zen. 1936an bere amorantea ito egin zuen, eta ondoren genitalak moztu zizkion.[1]

Biografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Sada Abe erdi mailako familia baten zazpigarren seme-alaba zen; guztira zortzi ume izan ziren baina bakarrik lau iritsi ziren helduarora. FamiliakKandatatamiak egiteko lantegia zuen.Osakan prostituzio munduan sartu zen eta 1930. hamarkadan Tokion. Han ospe txarra lortu zuen: iskanbila ugari sortu zituen, bezeroei dirua lapurtzen zien, prostituzioa legala zen lokal bat utzi zuen zerbitzari bezala aritzeko. Prostituzio ilegalean ere aritu zen baina behin baino gehiagotan uzten saiatu zen.[2]

Sada Aberen ospea amorante hil zuenean zabaldu zen. 1936ko maiatzaren 18an, sexu harremanetan ari zirela, Saba Abek Kichizo Ishidaamorantea ito egin zuen, ondoren, zakila eta barrabilak mozteko. Ondoren atxilotu zuten, etaBigarren Mundu Gerra bukatu arte egon zen preso. 1948an bere autobiografia idatzi zuen,Memoirs of Abe Sada: Half a Lifetime of Love, japonieraz. 1970. hamarkadan desagertu zen eta pentsatzekoa da gaur egun hilda dagoela.[3]

1976anNagisa Oshima zinema zuzendariakAi no korīda (Zentzumenen inperioa) filma egin zuen bere ospea mundu osoan zabalduz.

Bibliografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Abe, Sada (1948).Memoirs of Abe Sada: Half a Lifetime of Love (阿部定手記―愛の半生 Abe Sada shuki – Ai no hansei), 1998, Tokyo: Chuokoron sha.ISBN 978-4-12-203072-5.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Donald Richie.Retratos japoneses: crônicas da vida pública e privada. São Paulo: Editora Escrituras, 2000. pp. 42-47.
  2. Schreiber, Mark (2001). «O-Sada Serves a Grateful Nation».The Dark Side: Infamous Japanese Crimes and Criminals. Tokio: Kodansha. 184-190 or.ISBN 4-7700-2806-7.
  3. Johnston, William (2005).Geisha, Harlot, Strangler, Star: A Woman, Sex, and Morality in Modern Japan. New York: Columbia University Press.ISBN 0-231-13052-X.

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Sada_Abe&oldid=9649494"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp