Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Sabin Arana

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Artikulu hau nabarmendua da. Informazio gehiago nahi baduzu, egin klik hemen.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Sabino Arana Goiri» orritik birbideratua)

Sabin Arana

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSabin Polikarpo Arana Goiri
JaiotzaAbando1865ekourtarrilaren 25a
Herrialdea Euskal Herria
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaSukarrieta1903koazaroaren 25a (38 urte)
Hobiratze lekuaSukarrieta
Heriotza moduaberezko heriotza:Addisonen gaixotasuna
Familia
AitaSantiago Arana
Ezkontidea(k)Nikolasa Atxika-Allende
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria,idazlea,kazetaria,national revival activist(en)Itzuli etamilitante politikoa
Lantokia(k)Espainia eta Euskal Autonomia Erkidegoa
MugimenduaEuskal Pizkundea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoaEusko Alderdi Jeltzalea

Literaturaren Zubitegia: 568
Artikulu hau Sabin Arana politikariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Arana».

Sabin Polikarpo Arana Goiri —edo berak idatzi bezala,Arana ta Goiri'taŕ Sabin— (Sabin Etxea,Abandoko elizatea —gaur egunBilbo—,Bizkaia,1865ekourtarrilaren 26a -Sukarrieta, Bizkaia,1903koazaroaren 25a)politikaria, ideologoabertzalea,jeltzalea,idazlea etaeuskalaria izan zen.

1892anBizkaya por su Independencia liburua idatzi zuen. Haren pentsamoldearen oinarriakindependentismoa,abertzaletasuna,euskaldun arrazaren garbitasuna,katolizismoa etaeuskara garbia izan ziren eta ideia multzo horiJaun-goikua eta Lagi-zaŕa (JEL) leloan laburbildu zuen. AranakBizkaiarenindependentzia eskatzen zuen, beste gainerakoeuskal herriekin bateraEuzkadi izenekoeuskal herritarrenkonfederazio edonazio federalean batzeko. Gaur egun aski ospetsua den eta garai hartanEuskal Herriko gizartean asaldura eragin zuen esaldi berritzailea eta apurtzailea honako hau izan zen:

«Euzkotarren aberriaEuzkadi da.»
Arana ta Goiri'taŕ Sabin

Euskal Herriko proiektu nazional hura gauzatzeko asmoz,eusko abertzaletasunari ikur, ideologia, alderdi, aldizkari eta esaera eta lelo multzo bat eman nahi izan zizkion: besteak beste,Ikurrina,Euzko Alderdi Jeltzalea etaEuzko Abendaren Ereserkija.

Nikolasa Atxika-Allenderekin ezkondu zen eta ez zuten seme-alabarik izan. Gazte hil zen (38 urterekin), espetxean preso zegoela,Addisonen gaixotasuna hartu baitzuen.

Familia

Arana-Goiritar familiaren irudia. Sabin amaren magalean dagoen mutikoa da etaLuis,Santiago aitak heltzen duen mutikoa.

1865ekourtarrilaren 26an Sabin Polikarpo Arana Goiri gaur egungoSabin Etxea dagoen solairuan zegoen eraikin batean jaio zen,Abando udalerrian (1872an,Bilbo hiriko auzo bilakatu zen). GurasoakSantiago Arana Antsotegi (1823-1883) abandotarra eta Paskuala Goiri Atxa (1824-1887)bilbotarra izan zituen.[1] Sabin gurasoen Abandoko etxean munduratu zen; halere, eraikin hurafrankistek eraitsi zuten, eta gaur egun, toki horretan bertan,Sabin Etxea eraikina dago. Garai hartan, Abando eta Bilbo bi udalerri ezberdin ziren: Abando, herritarra (nekazaritzaz gainontziolek garrantzi handia zuten), 5.000 biztanleekin, etaBilbo, hiritarra (bertanmerkataritza nagusi zen), 20.000 biztanle inguru zituela, gehienakZazpi Kaleetan bildurik. Bi udalerri haien arteko lotuneaAreatzako zubia zen[2].

Sabin etxeko txikiena zen, seigarren umea. Gainontzekoak seme-alabak, adinaren arabera, Luzila (1845-1893), Frantziska (1847-1922), Joan (1851-1882),Paulina (1859-1921) etaLuis (1862-1951) izan ziren.[3] Sabinek bizitza osoanLuis anaia zaharrenarekin harreman estua izan zuen[4]

Garai hartan, Abando udalerrianeuskara ohiko hizkuntza zenez, litekeena da Santiago aitaelebiduna izatea; dena dela, garai hartako eliteen ohiturei jarraikiz, Arana-Goiritarren etxeko hizkuntzagaztelania izan zen. Hori zela eta, Sabin Aranak euskara nerabezaroan ikasi zuen. Bestalde, familiak fedekatoliko sakona zuen; politikari zegokionez,karlismoaren aldekoa zen.[4]

Bigarren Karlistaldia

Artikulu nagusia: «Bigarren Karlistaldia»
AranatarrenAbandoko ontzioletako bat.

Bigarren Karlistaldian Santiago Arana karlisten altxamenduaren alde buru-belarri sartu zen. Karlistaldia hasi aurretik, bere ontzioletako batean Ulibarri jeneral karlista ezkutatu omen zuen eta behin matxinada hasita, Santiago AranaIngalaterrakoLondres hiriburura karlistentzako armak erostera joan zen.[5] Nolanahi ere, Abandoliberalen eskuetan izanik eta Santiagoren joera politikoa aski ezagunaren ondorioz, ezin itzulirik geratu zen: horren ondorioz,LapurdikoBaiona hiriburuan babes hartzera beharturik egon zen. Laster, Paskuala Arana eta haien seme-alabakIpar Euskal Herrira joan eta hainbat gorabeheraren ondoren,1873an aitarekin elkartu ziren, Sabinek 8 urte zituela. Honela bada, gerra hark iraun zuen denbora guztian Arana-Goiri familia mugaz bestalde mantendu zen.[6]

Garai haretako Sabin Arana haurrak oraindik ez zueneuskal nazioaren kontzientziarik, bere buruaespainiartzat zuen, muga iragan zuten gainontzeko familia karlisten gisan.[6] Sabinek handik urte askotara Iparraldeko sasoi hura honela gogoratu zuen:

«Hamar urterekin, nigan maitasun abertzalea gartsua zela oroitzen dut: soilik nire aberria zein zenez ezjakituna nintzela. Nik Espainia zela uste nuen, nire anaia eta neuk, Baionara emigratutako beste familietako semeekin batera San Luis Gontzaga ikastetxean guk frantsestzat jo ohi genituen beste haurrak harrikatzen genituen, halere, gu bezain euskal herritarrak ziren, eta frantses izatetik gu espainiarrak izatera bezain urruti zeuden.»
Sabin Arana Goiri[7]

1875ean Arana-GoiritarrakDonibane Lohizunera lekualdatu ziren. Bertan familiako mutiko txikiek irakasle partikularrak izan zituzten: Luisek,nafar apaiz bat, eta Sabinek,arabar ofizial karlista bat.[8]

1876kourrian Arana-Goiritar ama-umeak Abandora itzuli eta handik hilabete pare batetara Santiago aita lur jota eta gaixorik elkartu zitzaien. Une latz hura Arana-Goiritarren ikuspegitik erabateko porrota zen: liberalak irabazle,foruak suntsituak, karlismoa garaiturik eta alderdi karlista legez kanpo, erlijio katolikoa kolokan eta familiaren egoera ekonomikoa larriki zauritua. Aranatarren zurezko ontziolak ere behea jo zuen, garai hartan metalezko itsasontzien ekoizpena abian jarri baitzen. Nolanahi ere, familiak lanik egin gabe mantendu ahal izateko lain diru gordetzea lortu zuen. Honela, Aranatar familia Abandoko ontziola enpresaburu boteretsua eta prestigiotsua izatetik errentista burges mailara bilakatu zen.[9]

Urduñako ikastetxea (1876-1881)

Abandora itzuli bezain azkar gurasoek 11 urteko Sabin Arana mutikoaUrduñako jesuiten ikastetxera ikastera bidali zuten; bertan1876tik1881era bost urtez ikasten ibili zen.[10] Ikastetxe hartaraEuskal Herriko herri txikietako jauntxoen semeak joan ohi ziren, hots, gehienak karlisten eta azken gerrako galtzaileen umeak ziren.[10] Ikasle haietako batzuk Sabinen ikaskideak eta etorkizunean Sabineksortu zuen alderdi abertzaleko kideak izan ziren.Jesuitek ikasleei hezkuntzakatoliko eta tradizionala eman ohi zieten,liberalismoaren aurkakoa. Horretaz gain, Sabin Aranak bizi guztirako jesuiten ereduaren marka jaso zuen; horren ondorioz,Jesusen Lagundiaren sortzaileSan Inazio Loiolakoa sakonki miretsiko zuen eta, gainera, Urduñako ikastetxean ikasitakologika eskolastikoa sarritan bere pentsamoldeetan islatu zuen.[11]

Urduñakojesuiten ikastetxeko 1878-1879 ikasturteko ikasle eta irakasleak. Sabin Arana Goiri mutikoa argazkiaren ezkerraldean 1 zenbakiaz adierazita ikus liteke.

Sasoi hartako Sabin Aranak aitaren antzera bere buruakarlistatzat jo zuen, baina ez karlismoaren ideologia defendatzeagatik, nagusiki erabatekoforuzalea zenez, karlismoaren bidezHego Euskal Herriko foruak babestu eta defendatzeko asmoz baizik:[12]

«Hamabost urteko adinarekinFilosofia ikasi nuenetik, nire ideiak bereiztu etaper accidens karlista nintzela aipatu ohi nuen,On Karlos Borboikoaren garaipena foruak berreskuratzeko bide bakarra zela iruditzen baizitzaidan: On Karlos espainiar tronuan eseri zedin gura nuen, ez helburu gisa, bai ordea Foruak berrezartzeko modu gisa: garai hartan gure erakundeei Foruak deitzen bainien eta nire buruaz foruzalea nintzela nioen.»
Sabin Arana Goiri.[12]

Bestalde, izaeraz mutiko ameslaria, fededun sakona eta abenturazalea zen, eta batez ere zerbait handia egiteko irrika zeukan.[12] AisialdianBizkaiko historiari buruzko liburuak irakurri zituen: foruzaleen liburuak ere eskuratu zituen —haietan, maiz iraganekoEuskal Herri libre eta ideal bat deskribatzen zen.[13] Ikasle gisan, ordea, arreta gutxi jartzen zuen: adibidez, sarritan ikastorduetan koadernoen ertzak marrazkiz betetzen zituen.[12] Bere kabuz ikastea gustatzen zitzaion, araurik bete gabe:

«Beti zeozer irrikaz ikasi dut, baina behin ere ez ikasketetako irakasgairen bat; hala eta gutxiago adierazi zizkidaten ikasgaiak ere. Oso ikasle kaskarra izan naiz; inoiz ez naiz ordutegien banaketei atxikitu ahal izan, ez eta irakasleen azalpenei, inoiz ez, ezta ikasketa programei ere.»
Sabin Arana Goiri.[14]

Azken urteantisiak jota gaixotu zen: hilko zela ere pentsatu zuten, baina haren osasun egoerak hobera egin eta batxilergoko gainditzeko azken azterketak ohean zegoela eta emaitza onekin amaitu zituen. Handik aurrera, eta haren bizitza osoan, osasun arazoak berriz gertatu ziren.[11]

Errebelazioa (1882)

1881ean, 16 urterekin, Urduñako ikastetxea utzi eta Abandoko jaiotetxera itzuli zen. Tisiaren ondorioak erabat gainditu ez zituenez, medikuek osasuna hobetu zekioin, ikasten segitzea galarazi ziotenez, gurasoen etxean bi urteko atsedenaldian egon zen.[15] Denboraldi horretanEuskal Herriari eta bere pentsamolde politikoari buruzko ideiak zehaztuz joan zen: anaiaLuisekin,Bizkaiari buruzko solasaldiak izan ohi zituen,1882an solasaldi haietako batean Sabin Aranari bizitza betirako eraldatu zion gertakari garrantzitsu bat jazo zen:

Sabin Arana Goiriren estatuaBilbokoAlbia lorategietan.
«Larogeitabigarren urtea (Nire Aberria ezagutu eta atzerritar ilunpeetatik atera nintzen eguna bedeinkatua izan dadila!), nire anaia Luis eta ni gure lorategian pasioan genbiltzan goiza batean, eztabaida politiko bat izan genuen. Nire anaia jada bizkaitar nazionalista bat zen; nik nireper accidens karlismoa defendatu nuen. Azkenean, eztabaida luze baten ondoren, egia bilatzeko helburuaz batak bestea erasotu eta bata bestearengandik defendatzen ibili ostean, berak Bizkaia Espainia ez zela frogatzeko hainbeste froga historiko eta politiko aurketuz, eta karlismoa jada, ez Espainiarengandik isolamendu edota haustura osoa, baita jaurgoaren usadio soilak ere lortzeko desegokia eta txarra zela erakusten horrenbeste ahalegindu zenez, nire anaiak historiaz ni baino gehiago zekiela eta neu engainatzeko gai ez zela jakinik, nire burua zalantza fasean sartu eta Bizkaiko historia gogo barez ikertu eta egiari irmoki atxikitzeko zina burutu nuen.»
Sabin Arana Goiri.1882an anaiarekin izandako solasaldiari buruz Sabin Aranak1893ko Larrazabalgo hitzaldian eginiriko aipamena.[16]

Gertaera horren ondoren 17 urteko Sabin Arana gazteak lau hausnarketa nagusi ondorioztatu zituen:

  • Karlismoa ez zela foruak berreskuratzeko biderik egokiena, alderantziz, euskal herritarrentzat ideologia horrek kaltea besterik ez zekarrela.
  • Bizkaia ez zelaEspainia, hots, Bizkaiakindependentea behar zuela izan.
  • Luis Arana Goiri anaiak Bizkaiari buruzko historia eta foruak berak baino hobeto ezagutzen zituela aitortzen du.
  • Euzko Alderdi Jeltzalea sortu aurretik jada bizkaitar edo euskal nazionalistak bazaudela, nahiz eta mugimendu politiko gisa oraindik antolatzeke egon: anaia bizkaitar nazionalista horien adibide jarri zuen.

Usadioz Arana-Goiri anaiek izan zuten solasaldi garrantzitsu hura1882koBerpizkunde Igandean gertatu zela aipatu ohi da. Hori dela eta,1932tik aurrera eta urtero jai egun horretan eta gertakari garrantzitsu haren omenezAberri Eguna ospatu ohi da.

Gerora,1893ko Larrazabalgo hitzaldian jendaurrean aitortu zuen bezala, anaia Luisekin izandako sosaladiaren ondorioz barne gogoeta egin eta handik aurrera hiru helburu edo betebehar egin behar zituela argi eta garbi ondorioztatu zituen:

«Lehenbiziko egunetik nire begien aurrean hiru lan aurkeztu zitzaizkidan: nire Aberriaren hizkuntza ikastea, zoritxarrez niretzat erabat ezaguna zena, bere historia eta legeak: eta bigarrenik, euskaraz ez zekiten nire aberrikideei, Gramatika bat argitaratuz, hura ikasteko bidea eman, eta liburu batzuen eta egunkari baten bidez, aberriaren historia eta politika irakatsi: eta lan guztien sintesi modura, atzerritartasuna errotik atera eta abertzaletasuna ezarri, Bizkaiko seme guztiak bandera bakar baten pean jarriz, usadioaren bandera orbangabea, esklabotzaren zama gainetik astindu eta duintasun eta kemenez Aberria ezartzeko indarra beraganatzeko asmoz.»
Sabin Arana Goiri, Larrazabalgo hitzaldiaren sarrera (1893).[17]

Ikasketa aldia (1882-1888)

Sabin Aranak 17 eta 23 urte bitarteanEuskal Herriko historian sakontzeari etaeuskara ikasteari ekin zion:

Euskal Herriko historia eta independentismoan sakontzen

Obra foruzale tradizionalak ikuspegi independentistatik irakurri zituen, usadiozko foruzaleen hitzaldi eta ikuspegiak muturreraino eramanez. Euskal Herriko probintziak jatorriz libreak baldin baziren, etaforuek euskal subiranotasuna inplikatzen bazuten, Aranaren ustezFidel Sagarminaga bezalako foruzaleak oker zebiltzan arazoa zentralismoaren eta autonomiaren arteko borrokatzat ikustean.

Sabin Aranaren irakurketa berritzailea independentziaren eta okupazioaren arteko honako hau zen:1876anEspainiak ez zuenHego Euskal Herriko foru autonomia abolitu etazentralismoa ezarri, baizik Hego Euskal Herriko foru independentzia deuseztatu, etaBizkaia eta Hego Euskal Herriko beste hiru foru probintziak militarki okupatu eta anexionatu zituen.

Euskararen ikasketa

Euskara 18 urterekin bere kabuz eta ahal zuen moduan ikasten hasi zen. Helburu horretarako, lehenbiziPablo Pedro Astarloa etaWillen Jan Van Eyseuskalarien hiztegiak eskuratu zituen. Liburuetan ikasitakoaeuskaldunei entzunez osatzen zuen, belarria hizkuntzara egiteko. Lastereuskaldun berri bilakatu zen; halere, eguneroko hizkuntzagaztelania izan zuen.

Senitartekoen heriotzak

1882an, Joan anaia zaharrena hil zen. Bestalde,1883koudan, luzaro osasunez makal ibili ondoren, aita ere zendu zitzaion. Gertaera latz horien ondorioz, Sabinikteriziaz gaixotu zen eta, etxekoekin batera,Sukarrieta udalerrira atseden hartzera joan zen. Geroago,Urdaibaiko herri hura euren urteroko oporleku izan zen.

Bartzelonako unibertsitatea (1883-1888)

Behin1883an Sabini medikuek ezarritako atsedenaldia amaitu ondoren, familia osoaKataluniakoBartzelona hiriburura bizitzera lekualdatu zen.[18] Han, Luis anaiakArkitektura karrera ikasi eta Sabin Aranakzuzenbide karrerari ekin zion, ez berak hala nahi zuelako, bai ordea amak hala bultzatuta. Aldiz, berak aukeranzientzietako karrera bat,medikuntza edotafilosofia karrerak hastea nahiago izango zuen, ez ordea lanbide horietan jarduteko, soilik haiek ikasteko baizik.[19]

Bizkaieraren Oinarrizko Gramatika liburuaren jatorrizko azala,Bartzelona,1888 (Gramátika elemental del euskara bizkaino).

Hortaz, karrerari jaramon egin gabe, bere betiko zaletasunekin segitu zuen:euskara etaEuskal Herriko historia aztertzen. Horregatik, 19-21 urte bitartean bere lehen idazlanak idazten hasi zen:Ensayo del alfabeto euskara,Etimologías euskérikas (1887),Pliegos Euskaráfilos (1888) etaGramátika elemental del euskara bizkaino (1888).

Idazlanon asmoa euskara ikasi nahi zutenbizkaitarrei tresna egoki bat erraztea izan zen. Sabinen nahia euskara irakasteaz gain Euskal Herriko historia eta politikari buruzko liburu eta aldizkariak sortzea ere izan zen. Horren ondoren eta aberkideak kontzientziatu ostean bizkaitar guztiakBizkaiaren independentziaren alde biltzeko helburuz. Garai honetan eta nahiz eta adinez oso gaztea izan, jada bere buruan euskal herritar edo bizkaitar proiektu nazional bat bor-bor zuela suma liteke, nahiz eta proiektu hura egi bilakatzeko oraindikEuskal Herrira itzuli eta bide luzea burutu behar izango zuen.[20]

Sabin Arana Goiri gaztearen argazkiaKataluniakoBartzelona hiriburuan bizi izan zen garaian (1883-1888).

1888kootsailean oraindik Bartzelonan zirela, ama Paskuala hil zitzaion.[21] Ama-semeek elkarren artean harreman estua zuten; hori zela eta, haren omenez olerki mindu hau eskaini zion,euskaraz idatzi zuen lehenbizikoa:

¡Ama maitea!
¿Zetako,
zeu il da gero,
neu bizi?
Nire begion argia
ziñan da
min uts-negarrak
itzali dostaz
uts baltzak.
Biotza
lokatuta dot
atsekabeak:
atsegin
zamurra
galduta,
atseden ezin.
Aritz zar baten
adarra
gau illuntako
ekatxak,
etenez gero
bertan lo pozik
egoan egun-txoria
illun artetik
asten da egaz,
ez nora ioan
yakiñaz,
ez non dabillan
¡Gaizoa!
Olantxe neu be
narabill
eriotz-putzak,
niri zeu, ama,
kenduta.
Nora naroian
ni zori txarrak
eztakit,
¿Olan bizi izan
dagokit?
[...]
[22]

Ikusten denez, amaren heriotzak erabat lur jota utzi zuen.[23] Horrela, bizitzaren aro berri bati ekin zion: aitarik eta amarik gabe, forurik gabe, karlismo eta foruzaletasun klasikotik urruntzen eta independentismoan bete-betean murgilduta. Etxeko segurtasuna galduta, 23 urteko Sabin gaztea ikasle garai lasaia atzean utzi eta bizitzan zerbait egin nahi zuen. Behinola, Jesuita sartzeko asmoa ere izan omen zuen, baina bere ohar pertsonaletan argi eta garbi irakur daitekeenez, ez zen hura bere asmo bakarra.[23] Aldiz, buruan barne-grina kontrajarriak zeuzkan:

«Nire bihotzean bi sentimendu handi nabaritzen ditut, lehen begi bistara elkarren artean uztartu ezinak diruditenak.
Bakea eta askatasunarena: munduan gauzatzen ari diren zapalkuntza guztiak ito nahiko nituzke, eta herrialde guztietan justizia zorrotza ezarri.
Borrokarena: nire Aberria pozik balego, Atlaseko leoiak, hartz grisa eta Bengalako tigrearen artean borroka bila joango nintzateke.
Baina nire Aberriaren etsaiak, zinez, leoia, tigrea edota hartza baino menderaezinagoak dira.
»
Sabin Arana Goiri[23][24]

Azkenik, Sabinen barne-ezinegonak bigarren aukera hautatu eta bere aberriaren alde lan egitera bideratu zuen. Horren ondorioz,unibertsitateko ikasketak laga — ez zituen sekula serio hartu—, familia osoarekin bateraKatalunia utzi eta etorkizunerako proiektu eta egitasmo ugari zituela,Euskal Herrira itzuli zen.[25]

Abertzaletasunaren antolaketa eta ekintza politikoa (1888-1895)

Euskara irakasteko katedra (1888)

Resurreccion Maria Azkue (1864-1951).

1888an Sabin Arana Euskal Herrira itzuli bezain azkar,Bizkaiko Aldundiak diputatu foruzaleen ekimenez, Bilboko institutu probintzialean euskara irakasteko katedra bat sortzea onartu zen. Aldundian gehiengoa liberalek zuten, baina haiek ez zuten halako ekimenpintoresko edofolkloriko bati trabarik jarri. Berez, institutu hartako ikasketa guztiakgaztelania hutsean ziren, baina katedra horren bidez eta ikasleeuskaldunek hala nahi izan ezkero, euskara klase bat izateko beta izan zuten.[26]

Xede hartarako, Bizkaiko Aldundiak euskarazko katedrarako irakaslea hautatzeko deialdi publikoa egin zuen. Sabin Arana deialdi hartaz ohartu eta berehala aurkeztu zen, bere ideia abertzaleak zabaltzeko aparteko plataforma zela pentsatu baitzuen. Harekin batera, beste jende gehiagok ere izena eman zuen: ezagunenak,Miguel Unamunobilbotarra etaResurreccion Maria Azkuelekeitiarra.[27]

Diputatuek Sabin laster baztertu zuten, ez baitzuen batxiler titulua, baita Unamuno bera ere euskara maila aski apala baitzuen. Azkenik, Resurreccion Maria Azkue hautatu zuten,[28] hiru hautagai horien artean euskaraz ezbairik gabe hobekien egiten baiten: jaiotzezLekeitio herri euskaldunekoa izateaz gain, Arana eta Unamuno ez bezala, euskaldun zaharra zen.

Erabaki hura jakitean, Aranak Azkueri tratu bat proposatu zion:[28] soldata lekeitiarrak jasotzearen alde eskolak Aranak ematen utz ziezaion. Argi zegoen Aranari diruak bost axola ziola, bere helburua bere ideiak nola edo hala jendaurrean jakinaraztea baitzen. Azkuek ez zuen proposamena onartu: Bilboko euskara irakasle berria bilakatu eta hil arte, kargu hartan mantendu zen. Aldiz, askok diotenez, gertakari hura jazo aurretik, Miguel Unamunok euskaraz zenbait idazlan argitaratu zituen, baina katedra hartako hautaketa gainditu ez izana ondoren Unamunok euskararekiko erakutsi zuen ezinikusia edo mespretxuaren nahiz eusko abertzaletasunarekiko gorrotoaren kausa izan liteke.[29]

Nazionalismoa eta JEL (1889)

Sakontzeko, irakurri: «Jaungoikoa eta Lege zarra»
Sabin Arana 1890an

Ffamiliaren ondareari esker, lan egin gabe bizi zitekeen, hortaz, indar eta diru guztiak nahi zuenaren alde jarri zituen: Aberriaren aldeko proiektua, horretarako Abandon bere argitalpenak idatzi eta argitaratzen jarraitu zuen. Aisialdiak lagunekin ehizara joan ohi zen, berezikibasurdeak ehizatzera; era horretan,Bizkaiko barnealdea ezagutzeko txangoak ere egin zituen.1889ko udan,FrantziakoParis hiriburura bidaiatu eta bertako Erakustazoka Unibertsala bisitatu zuen; itzuleran egun batzuetan zeharVichyko bainuetxean egon zen.

1889anPliegos histórico-políticos liburuxkaren bigarren zatia argitaratu zuen: hor, garai hartako alderdi guztiekin distantziak markatu zituen: Sabin Arana Goiri ez zen karlista, ez liberala, ez eta foruzalea ere,nazionalista zen. Idazlan horretannazionalista hitza aurrenekoz aipatu eta idatzi zuen, nagusiki foruzaleengandik desberdindu asmoz. Sabinen ustez, foruzaleak autonomista huts batzuk ziren, ez zuten foruen egiazko ezaugarria defendatzen: Independentzia.[30]

Sabiniforu hitza ez zitzaion aski argia iruditzen: haren ordez,Lagizarra erabili zuen. Garai hartako karlista eta foruzaleen leloJaingoikoa eta Foruak honekin ordezkatu zuen:Jaingoikua eta Lagizarra (JEL).[30]

Liburuxka hura, aurrekoen antzera, Euskal Herriko gizartean nahiko oharkabean eta inongo ohiartzunik gabe pasatu zen.[30] Sabinek bere idatzietan kezka hura honela aipatu zuen:

«Bizkaiaren alde ezer ez nuen egingo, oraindik etsairik ez baitut. Ideia honek sakonki kezkatzen nau.»
Sabin Arana Goiri[30]

Ordu arte Euskal Herriko gizartearen egoera aldatu eta mugimendu politiko berria abian jartzeko gogo bizia zuen. Bestalde, bere idatzietan lider edo buruzagi bokazio edo sena argia ere erakusten du:

«Askori goi karguetan egon nahi ez dutela entzun izan diet, euren mailari proportzinalki dagokion ardura dela eta. Ardura hori ongi ezagutzen dut, baina zinez mintzatu behar baldin banaiz, nire aldetik aginterako indartsu sentitzen naiz.»
Sabin Arana Goiri.[30]

Aberriaren alde sakrifikatzeko prest ere agertzen da:

«Ehun bizitza, ehun aita, ehun ama, ehun anai, ehun emazte eta ehun seme banituzke, oraintxe bertan denak emango nituzke horrekin Aberriaren salbazioa lortuko balitzateke.»
Sabin Arana Goiri[30]

Bizkaia bere independentziaren alde (1890-1892)

Sakontzeko, irakurri: «Bizkaia bere independentziaren alde»
Bizkaia bere independentziaren alde (1892).
Bizkaia bere independentziaren alde (1892).

1890an Sabin AranakLa Abeja aldizkarian lau istorio abertzale idatzi zituen. Istorio hauek iraganean Bizkaiak Espainiaren aurka izandako kondairazko lau guduei buruzkoak ziren. Une hartan ez zuten arrakastarik izan, baina Sabinek ez zuen etsi eta istorio hauek geroago argitaratzeko gorde zituen.[31]

1892anBizkaia bere independentziaren alde. Lau Loria Aberkoi. liburuxka argitaratu zuen. Hau aurretik aipatutako lau guduei buruzko istoriez osatutako bilduma bat zen:Arrigorriagako gudua (888),Gordexolako gudua (1355),Otxandioko gudua (1355) etaMungiako gudua (1470).[32] Istorio erdi-mitiko hauetan bizkaitarrek beren independentzia espainiarren aurka borrokatuz nola defendatu zuten kontatzen da, bai etaBizkaiko jaunaEspainiako errege bilakatzean Bizkaiaren independentziari ekarritako kaltea: Aranaren ustez ordu arte bi estatu desberdin ziren Bizkaia eta Espainiako buruzagia pertsona berbera bilakatzean, Bizkaiko eta bizkaitarrek independentzia galdu baizuten. Aranarentzat konponbidea bizkaitarrek Jaunaren kargua sortu zuten bezala, hura deuseztu eta independentzia berreskuratzean zetzan.[33] Liburu honen amaieran ondorio hau irakur zitekeen:

«Atzo.- Bizkaia, Jaurerri Errepublika Independientea, bere Jauna era berean Gaztela-Leongo erregea izanik, Espainiaren aurka borrokatu zen, honek menderatu egin nahi baitzuen, eta garaitu egin zuen [...] aske jarraituz.

Gaur.- Bizkaia Espainiako probintzia bat da.
Bihar.- ¿...? Hitza XIX. mendeko bizkaitarrek dute, patua euren jokaeraren araberakoa izango baita.

»
Bizkaia bere independentziaren alde.[34]

Lasterrera, BilbokoEuskal-Erria elkarte foruzaleko kide batzuk liburuxka hori interesez irakurri eta Sabin Aranaren pentsamoldearen inguruan gehiago jakiteko asmoa erakutsi zuten. Izan ere, azken hauteskundeetan Euskal-Erria elkarteko buruzagia zenFidel Sagarminagak emaitza hobeagoak lortu nahian Alderdi Integristarekin aliantza gauzatu zuen, baina Euskal-Erria elkarteko kritikoei euren buruzagiak azken aldian burutzen ari zen politika eta koalizio hura ez zitzaien batere gustatu, Espainia mailako alderdi ultraerlijioso batekin aliatzeak onura eskasa ekarriko ziela uste baizuten.[35]

Foruzale disidente edo kritiko horien buru edo ordezkari nagusiaRamon de la Sota enpresaburua izan zen. Talde kritiko honetako kideak Bizkaiko gizarte industrial berriari lotutako burgesak ziren:merkatariak,medikuak,ingeniariak,arkitektoak... Gehienak bizkaitarrak ziren, bainaGipuzkoako pare bat ere bazeuden. Sota beraEnkarterrietako jauntxoen familia batekoa zen, bainaHego Euskal Herriko foruen galerak boteretik kanpo utzi zuen. Halere, laster bere negozioak sortu eta itsasontzi konpainia handi baten jabe egin zen, honela Espainiar Estatuko aberastasun handienetako baten jabe bilakatu zen. Hala ere, ez zuen orduan boterean zegoen elite liberalarekin elkartu nahi, aldizCánovas del Castillok eta Hego Euskal Herriko liberalek diseinatutako sistema oligarkikoa hautsi eta aurreko foru antolaketa edo antzekoa berreskuratu nahi zuen. Hasiera batean talde hau Sagarminagaren Euskal-Erria elkartera gehitu zen, baina honen ezgaitasuna eta Alderdi Integristarekin gauzatutako aliantza ikusirik elkartea utzi zuten.[36]

Talde foruzale kritiko honek alderdi berri bat sortzeko asmoa zuen, hor Sabin eta Luis Arana-Goiri eta haien pentsamolde nazionalista berria toki eta une egokian agertu ziren. Sotaren taldeariBizkaia bere independentziaren alde liburuxkan irakurritakoa gustatu eta Sabin Aranari afari bat eskeintzea erabaki zuen.[37]

Larrazabalgo otordua (1893)

Sakontzeko, irakurri: «Larrazabalgo hitzaldia» eta «Euskal-Erria elkartea»

1893koekainaren 3anBilbo aldamanekoBegoñako Larrazabalbaserri-txakolindegian bat egitera elkartu ziren.Euskal-Erria elkartearen talde kritikoko gonbit egileen burua Sota zen, bestaldetik 28 urteko Sabin eta Luis Arana Goiri anaiak dozena bat inguru adiskiderekin hitzordura azaldu ziren.

Gerora, Sabin Aranaazaroaren 19anEngrazio AranzadiKizkitzari gutunez ekitaldi harren aurre prestaketei buruz oroituaz honela mintzatu zitzaion:

Bertaratutakoak:

Ez bertaratuak:

  • Pedro Aldai Urkixo
  • Estanislao Angulo Hormaza
  • Enrike Areiltza
  • Dionisio Aristegi Urtaza
  • Ramon Mentxaka Zarraga
  • Felipe Zulueta
Larrazabalgo baserri-txakolindegiaren irudiaXIX. mendearen amaieraldera.
«Hilabete batzuk aurretik"Bizkaia bere independentziaren alde" (1893) liburua agertu zen, eta foruzale ateoek deitu zidaten lehenbiziko aldia izan zen, bai eta euren saiakeren aurreneko porrota ere."Bizkaia bere independentziaren alde" agertu zenean -Sabinekazaroaren 20ko gutun batean jarraitzen zuen modura- nire lagunmin batzuk zenbait elementuei gustatu zitzaiela jakinarazi zidaten, gainera niri otordu bat eskeintzea pentsatzen zutela. Elementu hauek honakoak ziren: X eta X buruak (Areilza doktorea) mediku ospetsua... nahi duen edonorren aurrean bere ideiak aldarrikatzeko prest dagoen ateoa, eta hortaz hori izateagatik ezaguna dena; proselitoak, X-i jarraitu zioten Euskal-Erria elkarteko antzinako kide nabarmenak. Gonbitea iritsi zitzaidan; baiezkoa eman nuen: predikatzen ari nintzen doktrina berria baitzen, alderdi berria ezin zen bihurtu berriez ez bestez osatu ahal; bertaratuko zirenen fede ona suposatzea nahitanahiezkoa zen.»
Sabin Arana GoirikEngrazio AranzadiKizkitzariazaroaren 19-20 artean igorritako bi gutunen zatiak.[17]

Honela bada, gonbidatuak afari-meriendan jan-edanean hasi aurretik Sabin Aranak gerora Larrazabalgo hitzaldia deituko zena eskeini zien. Hitzaldi horren sarrera honako hau izan zen:

«Jaunok: Zuon irriki abertzalea, entzuten ari zareten bizkaitarrok, zorionez nire "Bizkaia independentziaren alde" liburu apalean jaurtiki nuen txinpartaren kontaktuaz piztu da, bere kearekin zuon ikuspegia zainduz, niregan neroni naizena ikustea eragotzi dizuelarik, Bizkaiko seme soil bat, eta zinezko estimuzko eskeintza neurrigabe hau egitera bultzarazi zizuen, utz iezaidazue hortaz, nire eskeron sakonena adierazi ondoren eta zuon eskeintzari zuoi ni naizen eta dudanarekin zerbitzatzeko asmoaz eantzunez, Jainkoaren eta nire Aberriaren aurka ez doan heinean...»
Sabin Arana Goiri, Larrazabalgo hitzaldiaren sarrera (1893).[17]Aipuaren errorea: Baliogabeko<ref> etiketa;

edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar dute

Hitzaldiaren lehenbiziko herenanBizkaiko historiari buruz mintzatu zen, bere arabera Espainiak Bizkaia zapalduta duela aipatu zuen, kondoren garai hartan Bizkaiko Aldundian ordezkatuak zeuden liberalak, kontserbadoreak, monarkikoak, errepublikarrak kritikatu eta espainolistak izatea eta Bizkaiaren aurka ekitea leporatu zien, kritika horien jomugan foruzaleak barne zeudelarik. Hitzaldiaren honako zati honetan Espainiak bere Aberria inbaditu zuela ere aipatu zuen:

«Nire Aberria ezagutzera iritsi eta zein gaitzek kaltetzen zuten jakitun jarri nintzenerako, nire inguruan lagunduko zidan beso eskuzabal baten bila begirada luzatu nuen, bihotz abertzale bat, gure mendiak ebakitzen zituen espainiar inbasio batekin topatu nintzen, eta hura ukatu beharrean, Bizkaiko seme ez duinek eroki eta frenetikoki laguntzen zuten, eta ez nuen alderdi bat, gizarte bat, liburu bat, egunkari bat, orrialde bat, orrialde bakar bat bera ere topatu, entzuten ari nauzuen bizkaitarrok, benetako bizkaitarra zenik.»
Sabin Arana Goiri. Larrazabalgo hitzaldia.

Laster, harriduraz beteriko entzuleei elkarte abertzale bat sortzeko asmoa zeukala azalduarazi zien:

«Elkarte nazionalista ez dago eratuta, eta ezin izango da eratu datorren urteko hasiera arte; bere estatutuak idatziak daude, bere programa politikoa ongi zehaztuta, eta beste egun batez, uzten badidazue, bata eta bestearen ideia emango dizuet; baina inor ez da elkarte horren kide, ezta bertan bazkidetu ere, bere aldarrikapena agertuko den eguna arte.»
Sabin Arana Goiri, Larrazabalgo hitzaldiaren sarrera (1893).[17]Aipuaren errorea: Baliogabeko<ref> etiketa;

edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar dute

Amaitzeko entzunleeieuskaraz mintzatu ez izanagatik barkamena eskatu eta Bizkaiaren independentziaren aldeko ohi batekin bukatu zuen:

«Eta bi gauza eskatu behar dizkizuet: lehenbizikoa, hitzaldi zabar honetan nire buruaz eta gauzez mintzatu izana. Solasaldi sinple batean bakoitzak bere buruaz mintzatzea zentsuragarria eta gorrotagarria baldin bada, oraindik areago jendaurrean eta idatziz... Baina kasu honetan nire liburuaren azkeneko ondorioa azalatzeko asmoz nire buruaz mintzatzeko beharrak, beharbada nire indiskrezioa barka dezake eta zuon induljentzia espero dut. Bigarrenik, atzerritar hizkuntzan zuzendu izan natzaizuela barkatu beharko didazue, zuon artean aberriaren hizkuntza ez dakitenak izanik, hortara behartua izan bainaiz: eta orain, oihukatu ezazue nirekin: Gora Bizkaiaren independentzia!»
Sabin Arana Goiri, Larrazabalgo hitzaldiaren sarrera (1893).[17]Aipuaren errorea: Baliogabeko<ref> etiketa;

edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar dute

Hitzaldia amaitu bezain laister, bertaratutako batzuk hitzaldian esandakoa onartu eta beste batzuk ixilik gelditu ziren.[17] Ramon de la Sotak Sabin Aranari zorionak eman eta berehala burua makurtuz entzundakoaz pentsakor jarri zen. Jan-edanean hasi bezain pronto mahaikideen desadostasunak azaleratzen hasi ziren. Bapatean, Ramon de la Sotaren taldeko kide batek hitzaldian aipatutakoa Euskal-Erria elkarteak jada defendatzen zuela esan zuen, Sabin Aranak ez zuen ezer erantzun, baina afarian zeuden gainerakoak Euskal-Erria elkartearen aurka mintzatzen hasi ziren. Honela, giroa berotzen eta gaiztotzen hasi zen, mingainek bihotzek sentitzen zutena aipatzen hasi eta dena nahasten joan zen. Hori gutxi ez balitz, kanpotik Euskal-Erriko bi kide txakolindegi barnera sartu ziren, haietako bat mozkorturik zegoelarik, eta eztabaidan parte hartu zuten.[17] Azkenik, begirada guztiak Arana-Goiri anaien gain jarri ziren, eta biek bertaratutakoei Euskal-Erria elkarteak Sabinek hitzaldian esandakoaren aurkakoa defendatzen zutela frogatzen saiatu ziren: españolismoa eta liberalismoa.[17] Eztabaidaren erdian esaldi hauek entzun ziren:

«Euskal Herriaren katolizismoa aldarrikatzea ez da beharrezkoa, berez hala baita.»
Ramon de la Sotaren taldeko kide batek aipatutako esaldia[17]
«Utz dezagun Jainkoa: gutaz arduratzeko oso goian baitago.»
Ramon de la Sota[17]

Gauzak honela, jada giroa puri-purian zegoen, Sabin eta Luis Aranak, euren adiskideak ziren hiru edo lau ez beste hamabiren bat pertsonen erasoen aurka defendatzera behartuak egon ziren, gainera euren adiskideek ez zituzten ez defendatu ez erasotzen, baina Sabinen arabera tarteka estabaida bor-bor zegoela bi anaien azalpenak oztopatu egiten omen zituzten, haietako batzuk ere liberalak zirelako. Adiskide haietako salbuespen bakarraZiriako Llodio izan zen, hau gerora nazionalismora bilakatu eta Euskeldun Batzokijako presidente-ordea izango zen.[17]

Mahaian zeudenak hamabi edo hamalau ziren, hauei sartu berri zirenak gehitu ezkero denera hemezortzi ziren. Sabinek bere Aberriarentzat katolizismoa aldarrikatzen zuela aipatu zien, bai izaera politiko nahiz zibilarengatik, oinarriz katolikoa baitzen. Une honetan Ramon de la Sota eta bere kide nabarmenenak eztabaidatik atera ziren. Aldiz, mozkorturik zegoen Euskal-Erria elkarteko kidea Arana Goiri anaiak iraintzen hasi zen, eta gutxi falta izan zen Sabin eta Luis Arana denekin mutur joka hasteko. Azkenik, Sabin eta Luis Arana anaiak zutitu eta Bilbora jeistea erabaki zuten.[17]

Egun hartan, hitzaldia eman eta eztabaida guzti horien ondoren, Sabin Aranak ez zuen lortu bertaratutakoRamon de la Sotaren taldeko kideak konbentzitzea, gainera Arana eta Ramon de la Sotaren elkarlan saioak hark porrot egin zuen. Hurrengo hilabeteetan bien arteko kontaktu informalak mantendu ziren, baina bakoitzak bere kabuz bere ibilbidea egiten jarraitu zuten. Handik urte askotaraManu Egileorrek honela deskribatu zuen Sabin eta Luis Aranaren gaur hartako etxerako itzulera:Aipuaren errorea: Baliogabeko<ref> etiketa;edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar dute[38]

«Ankerki ederra zen gau hartako zeru izarreztatuaren pean, Sabin eta Luis Arana anaiak bakarrik eta ixilik lokartutako bidezidorretan ernaltzen zihoazen zelai bazterran barna itzuli ziren, Abandoko euren etxera itzuli ziren, abertzale igurtziz beteriko, ibilaldi eta solasaldiei ekitera, lantegi eskuzabalen forjaria zen lorategira, eguzkiaren iratzartzeari irekia zegoen aretoan...»
Manu EgileorIkasleAipuaren errorea: Baliogabeko<ref> etiketa;

edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar dute[38]

Bizkaitarra, Sanrokada eta Gamazada (1893-1894)

Sakontzeko, irakurri: «Bizkaitarra (aldizkaria)», «Sanrokada» eta «Gamazada»
Bizkaitarra

Sabin Aranak ez zuen amore emateko inolako asmorik, Ramon de la Sota edo bera gabe aurrera segi eta bere ideiak zabaltzeko bidean nekagaitz jarraitu zuen.1893koekainaren 8an, Larrazabalgo hitzaldiaren porrota jazo eta sei egun besterik igaro ez zirela, Sabin AranakBizkaitarra panfletoa kaleratu zuen. Aurreneko ale honetaneuskara nahizgaztelaniazko bertsioa zuten bi artikulu politiko argitaratu ziren. Bi hilabete beranduago beste ale bat argitaratu zuen, zenbaki gehiago atera eta1894kourtarrilean hilabetekari bilakatu zen, gero hamabostekaria eta zenbaitetan astekaria izatera ere iritsi zen.Bizkaitarra historiakoeusko abertzaletasunaren ildoa zuen lehenbiziko aldizkaria bilakatu zen; han, Sabin Aranak propaganda abertzalea egiten zuen.[39][40]

1894koapirilekoBizkaitarra aldizkariaren alea.
1894koirailekoBizkaitarra aldizkariaren alea.
1894kourtarrilekoBizkaitarra aldizkariaren alea.

BerehalaEspainiar Agintariek aldizkariari trabak jartzen hasi zitzaizkion: 2., 4., 6., 25. eta 32. aleek salaketak jaso zituzten, azkenik aldizkarian argitaratutakoEngrazio AranzadirenBasa-Jaun artikulua zela eta,1895koirailaren 5ean Espainiar Gobernuaren aginduz itxiarazi egin zutelarik.[39] Denera 32 ale kaleratu zituen, batez besteko 1.500 tirada izan zuelarik. Emaitza hau lehenbiziko abertzaletasunarentzat sekulako arrakasta izan zen, ideologia nazionalista edo independentistarentzako hedabide bikaina izan baitzen. Gerora,Bizkaitarra aldizkaria hainbat denboraldi ezberdinetan ere argitaratua izan zen:1909-1913,1916-1919,1930 eta1931-1936 bitartean.[39]

Sanrokada
Sakontzeko, irakurri: «Sanrokada»

1893an EspainiakoGerman Gamazo ogasun ministroliberalak espainiar probintzietako aberastasunean aldaketa bat egon zela arbuiatuta,Hegoaldeko lau euskotar probintzietako kupoa aldatzeko berrikuspen berri bat burutzeko asmoa azaldu zuen, honen azken helburua Hego Euskal Herriko aldundiek Espainiako Estatuari ordaintzen zioten diru kopurua igotzea zen.

Ondorioz,1893-1894 bitarteanHego Euskal Herrian protestaforuzale biziak jazo ziren. Hego euskal herritarrekforuak galtzea gutxi ez, eta orainAraba, Bizkaia eta Gipuzkoako ekonomia ituna etaNafarroako ekonomia hitzarmena arrisku larrian ikusi zituzten.[41] Honela, arazo ekonomiko eta politiko honek lau probintzietako jendea elkartu etaLaurak Bat lelopean mobilizatu egin ziren.Aipuaren errorea: Baliogabeko<ref> etiketa;edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar dute Bitxikeria gisa, Gamazoren neurria Hego Euskal Herriko liberalei ere ez zitzaien gustatu, honela mobilizazio kanpaina handi bat prestatu eta laster foruzaleek euren eskakizunak egiteko aprobetxatu zuten.[42]Aipuaren errorea: Baliogabeko<ref> etiketa;edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar dute

Sanrokada eguneko bazkariaren irudia.1893koabuztuaren 16a,Gernika.

Lau probintzien elkartasun giro honetanIruñeko OrfeoiaBilbora kontzertu batzuk ematera joan eta han ongietorri bero bat eman zioten.Bizkaiko zenbait alderdiknafarreiGernikan bazkari-omenaldi bat eskaini zieten.[42]Aipuaren errorea: Baliogabeko<ref> etiketa;edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar dute

Bazkari-omenaldi hau1893koabuztuaren 16an ospatu zen,[42]Aipuaren errorea: Baliogabeko<ref> etiketa;edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar dute Gernikako santu zaindaria den San Roke egunean, hortaz udalerria jai giroan eta jendez gainezka zegoen. Bazkarian nafarrak,bizkaitarra etakataluniar batzuk ere bildu ziren. Garai hartan ohitura zen legez Gernikar Elkartea eta Elkarte Tradizionaleko balkoietanEspainiako bandera bana zintzilikatu ziren. Bazkaria hartan dozena bat erdi bizkaitar nazionalistek denen artean zalaparta handiena ateratzen zutenak ziren, honela une jakin batean norbaitek oihu bat bota zuen:

«¡Muera Castilla! (Hil bedi Gaztelaǃ)[42]»

Berez, oihu hura ez zen oihu abertzale bat, bai ordea oihu antizentralista bat, hortaz ziurrenik foruzale batek emana. Giroa berotzen joan eta bapatean norbaitek, ziurrenikLuis Arana Goirik honako hau oihu hau erantsi zuen:[42]

«¡Muera España! (Hil bedi Espainiaǃ)[42]Aipuaren errorea: Baliogabeko<ref> etiketa;

edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar dute

»

Azken oihu honen ondorioz karlista eta foruzaleak haserretu eta bazkaritik ospa egin zuten. Arratsaldez, abertzale edo bizkaitar nazionalista talde bat lehen aipatutako Gernikar Elkartea eta Elkarte Tradizionalara sartu, bertako balkoietako Espainiako banderak kendu eta ondoren erre egin zituzten.[42] Dirudienez, ezohiko ekitaldi hartanRamon de la Sota berak ere parte hartu omen zuen. Egun hartan berta, Arana Goiri anaiak eta euren taldea Gernikatik Bilbora zihoala, haietako batek hau ohikatu zuen:[42]

«¡Viva Euskeria independiente! (Gora Euskeria askeaǃ)[42]Aipuaren errorea: Baliogabeko<ref> etiketa;

edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar dute

»

Gertaera guzti haueiSanrokada izenez deitu zitzaien etaBizkaitarra aldizkariak euren berri eman zuen.[42]

Gaztazkak ez ziren hor amaitu,Abuztuaren 27an Donostiako Udal Bandako zuzendariak jendeak jotzeko eskatutakoGernikako Arbola ereserkia jotzeari uko egin, eta ondorioz Espainiako presidentea zenSagastaren aurkako manifestazio bat jazo zen, bertanGuardia Zibilak tiroz hiru lagun hil zituen.Aipuaren errorea: Baliogabeko<ref> etiketa;edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar dute Handik hilabetera,Azkoitian ospatutakoEuskal Lore jokoetanGrazien AdemaZaldubi olerkarilapurtarrakZazpiak Bat leloa aldarrikatu zuen.[43]

Gamazada
Sakontzeko, irakurri: «Gamazada»

Bienbitartean, Espainiako Gamazo ogasun ministroak bere asmoekin aurrera jarraitzen zuen: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako aldundi liberalek Espainiar Estatuarekin negoziazioak burutu eta azkenik Gamazorekin adostasun batetara ailegatu ziren: Espainiako Estatuari diru gehiago ordainduko zioten, baina Gamazok hasieran eskatzen zuen diru kopurua baino txikiagoa ordainduko zuten. Aldiz, Nafarroako Aldundia berean tinko mantendu zen, hortaz Nafarroa osoan protesta eta manifestazio ugari jazo ziren, azkenean Gamazok amore eman eta dimititu beharra izan zuelarik. Gertakari guzti haueiGamazada deitu zitzaien.[44]

1894kootsailaren 18an,Gamazada matxinadan,NafarroakoCastejón udalerrian Sabin etaLuis Arana Goiri anaiek erabilitako bandera eta lema:Jaun-Goikoa eta Lagizarra - Bizkaitarrak Agur Eiten Deutse Naparrei

1894kootsailaren 18anNafarroakoCastejón udalerrian lorpen hura ospatzeko ekitaldi edo manifestazio masibo eta erraldoi bat antolatu zen.[45] Hori dela eta, Arana Goiri anaiak eta abertzale talde bat zekartzan tren berezi batBilbotik Iruñera ailegatu zen.[45] Arana anaien talde abertzale hau manifestazio hartara batu eta bizkaitarrek nafarrenganako elkartasuna adierazten zuen honako esaldia zeraman pankarta ondo zuri eta hizki gorriduna erakutsi zuten:

«Jaun-Goikua eta Lagi-Zarra. - Bizkaitarrak agur eiten deutse Naparrei.
Dios y Ley Vieja. - Vizcaya saluda a los Navarros..
[45]
»

Pankarta hura, aurretik eta gau batez IruñekoCafe Iruñan diseinatu etaEstanislao Aranzadi nafar diputatuaren Juana emazteak josi zuen.[46][47]

Aipatzekoa da, manifestazio hartara bertaratu zen bizkaitar abertzaleen ordezkaritzako kideekharitz hosto orlegi eta lokarri zuri-gorriz osatutako ikurrak zeramatzatela.[46]

Manifestapen hartaraEuskal-Erria eta Bilboko Zirkulu Integrista elkarteak ere bertaratu ziren. Nafarroako Aldundiak Sabin Aranari gonbidapena luzatu eta hark nafar aldundiei aurrean honako hitzaldi hau zuzendu zien:[45]

«Hemen dauden bizkaitarren izenean, eta bizkaitar guztienean ere esango nuke, denak Nafarroan baitaude, eta baita "Bizkaitarra" egunkariaren izenean ere, haren zuzendaria naizenez, Nafarroako Foru Aldundia begirunez agurtu eta gogoz eskertzen dut, Espainiar Gobernuaren egitasmo injustuen aurrean izandako jarrera abertzale eta heroi kanpainarengatik, eta gure aldetik, otoi, gure herriaren anaia den, gure bihotzeko herri maitea den, nafar herriari besarkada indartsu bat eman bezaiola.»
Sabin Arana Goirik Nafarroako Foru Aldundian emandako hitzaldia.[48]

Iruñetik Bilbora itzultzean, Sabin Aranak zorion mezu bat idatzi eta bere amaieran honako hitz hauek jarri zituen:[45]

«Gora Nafarroa! Gora Euskeria!»
Sabin Arana Goiri.[45]
Pentsamendua
«(...)Zuen arraza guztiz bakana da bere ezaugarri bikain guztiengatik; baina auzotar dituzuen espainiar eta frantsesen arrazarekin, edota munduko beste edozein arrazarekin zerikusirik ez izateak are bakanago bihurtzen zaituzte. Zuen arraza horrek eratu du Bizkaia, zuen aberria; eta zuek, duintasuna galdu eta dagoeneko arbasoak errespetatzen ez dituzuenok, zuen odola nahasi duzue espainiar maketoen odolarekin.

(...)Ez zen inonzuena baino hizkuntza zaharragorik (...) baina zuek lotsarik gabe mespretxatu duzue, eta haren ordez, zuen aberria zapaldua dutenen hizkuntzan mintzo zarete.

»
Sabin Arana: Bizkaitarra, 1894

Sabin Arana eta xenofobia (1894)

Sabin Aranaren lehen urteetan espainiarren aurkako hainbat idatzi ezagun egin zituenBizkaitarra aldizkarian. Gerora, eta batez ere espainiar komunikabideen aldetikarrazista deitu baldin badiote ere, badirudi gauza ez dela hain sinplea. Izan ere bakarrik espainiarren aurkako jarrera oldarkorra dauka eta gainera garai horietako gizartearen gehiengoak antzeko iritzia zuen. Gainera, idatzi horiek egin eta gero nahiz eta errepresio latzak jasan, bere ideiak gehiago entzutea eta errazago zabaltzea lortu zuen.

Gaur egun, euskaletniaren aldeko gizona zela esanez, errazago ulertzen da bere pentsamendua. Aldi berean,katolizismo sutsuaren aldetik,antiinperialista eta Jainkoaren aurrean gizaki guztiak berdinak zirela esaten zuen. Gaur eguneko hainbathistorialarien iritzirako, bere idatziak garaikoemigrazio uholdearenganako beldurra eta bere jarrerakontserbadoreari egotzi ahal zaizkie.[49]

Ondorioz,xenofobia hizkera duten beheko bere idatzi hauek, goian idatzita dagoena ahaztu gabe baloratu beharko ziren.

«[...]Kataluniar politikariak, esate baterako, bere esparrura erakarri nahi ditu gainerakoespainiarrak; bizkaitarrak, aldiz, bere esparrutik kanpo utzi nahi ditu espainiarrak atzerritarrak diren aldetik. Katalunian katalan bihurtzen dute Espainiako gainerako lurraldeetatik etorritako elementu oro, eta gogoko dute bertakoek Bartzelonako udaltzain aragoar edo gaztelauakkatalanez mintza daitezen; hemen gureak eta bost sufritu behar izaten ditugu euskarazko bertso batzuen ondoan Pérez dioen sinadura bat irakurtzen dugunean, edo kotxezain errioxar bati, mihisegile pasiego bati edoijitu bati euskaraz aditzen diogunean, edo itsasoan galdutako marinel bizkaitarren zerrenda irakurtzerakoan deituramaketo batekin topo eginten dugunean. Kataluniarrek nahi lukete berak ez ezik beren lurraldean egokituriko gainerako espainiarrak katalanez mintza litezen; gurean, goitik beherako hondamendia litzateke gure lurraldean bizi diren maketoekeuskaraz egin lezaten. Zergatik?Arraza garbitasuna, hizkuntza bezala, bizkaitarren legearen oinarrietako bat delako, eta hizkuntza, gramatika on baten eta hiztegi on baten laguntzaz, berregin badaiteke ere, inor hartaz mintza ez ledin arren, ez ordea arraza, galdu ondoan ez litzatekeelako berpiztuko.

Aukera egin beharko bagenu maketo euskaldunez beteriko Bizkaiaren eta soilik bizkaitar erdaldunez jendezaturiko Bizkaiaren artean, bigarren honen aldeko hautua egingo genuke batere zalantzarik gabe, nahiago baitugu egunen batez garbitu eta berezko balioez ordezka daitezkeen elementuez orbanduriko funts bizkaitarra, berezko sakonean inoiz aldatuko ez den funts kanpotarra baino, ezaugarri bizkaitar batzuez hornitua egon litekeen arren. Era berean, alde batean jarriko baligute Bizkaiaren erabateko heriotza osoa, hau da, harenarraza eta hizkuntza guztiz galtzea, eta haren legeei eta historiari buruz (...) idatzitakoa eta gogoan gordetakoa eta izena bera ere arras desagertzea, eta bestean, Bizkaia maketo burujabe bat, gure gurasoen legeen arabera gobernatua, gure hizkuntzaren jabe eta gure historiaren oinordeko, lehenengoaren aldeko aukera egingo genuke; eta bigarren Bizkaia horren eta Bizkaia esklabo baina arrazaz euskotar, burujabetzaren eta bere legeen eta hizkuntzaren berrezartze osoaren aldeko baten artean hautatu beharko bagenu, azken hau aukeratuko genuke: zeren esklabo bizi baino hobe bada hil, hobe baita esklabo bizi irudizko bizitza batean iraun baino. Beren hizkuntza nazionalean mintzatzera obligaturik dauden bezala, beharturik daude bizkaitarrak beren hizkuntza maketo edo espainiarrei ez erakustea. Espainiarren kutsatzetik babesteko ete bi arrazen arteko nahastea sahiesteko bidea ez da hizkuntza batean edo bestean hitz egitea, baizik eta mintzaileak zein diren ongi bereiztea. Gure inbasoreek euskaraz ikasiko balute, utzi beharko genuke euskara, haren gramatika eta hiztegia kontu handiz artxibatu etaerrusiera,norvegiera edo maketoek ezagutzen ez duten beste edozein hizkuntza erabili, haien menpean gauden bitartean. Kataluniarren kasuan loria handia litzateke Espainiako gobernuak hizkuntza katalana Espainia osoko hizkuntza ofizial egingo balu; ostera, horrelakorik egingo balute euskararekin,diplomazia finenaz sastakaturiko heriotza-kolpe saihestezina litzateke guretzat.

»
Sabin Arana: «Errores catalanistas»,Bizkaitarra aldizkaria, 16. zenbakia (1894).

Euskeldun Batzokija eta Ikurrina (1894)

Sakontzeko, irakurri: «Euzkeldun Batzokija», «Batzoki» eta «Ikurrina»
Euskeldun Batzokija elkarteko egoitzaBilboko Zazpikaleetako Posta kaleko 22. zenbakian,1894-1895 bitartean.
Arrigorriagako bilkuraren irudia, erdialdea Sabin etaLuis Arana Goiri jarraitzaileez inguraturik ikus daitezkelarik. Bilkura hau1894kouztailaren 8an ospatu zen, Euskeldun Batzokija handik sei egunetara,uztailaren 14an,Bilbon ofizialki inauguratu zelarik.

Arana anaiekBilboko Posta kaleko 22. zenbakian,Dorre kalearen izkinan etaDone Jakue katedralaren alboan, euren elkartea sortzeko egoitza egokia topatu zuten, leku hura Areatzako parkearen ertzean zegoen, hiriaren erdi-erdian. Elkarte hau ez zen alderdi politiko bat, bai ordea garai hartan puri-purian zeudenbritainiar usadiokoklub edo biltoki bat. BertanBizkaitarra aldizkariko ideiak onartzen zituzten pertsona edo kideak bildu ahalko ziren.[50]

1894kouztailaren 14an,[51] larunbata, arratsaldeko seietan elkarte hauEuzkeldun Batzokija izenez formalki inauguratu zen. Irekiera ekitaldian egoitza honetako balkoian elkarteko bazkiderik zaharrena zenZiriako Iturri karlista ofizial ohiak bandera berri bat zintzilikatu zuen:Ikurrina. Aurretik, Sabin eta Luis anaiek bandera hauBizkaiko ikur izateko diseinatua zuten, hau diseinatzeko unean beren ohiko lema politikoan inspiratu ziren: Gurutze zuriakJainkoari erreferentzia egiten zion, gurutze orlegiak Lege Zaharra etaGernikako Arbolari, eta hondo gorria Bizkaiko armarritik hartu omen zuten.[51]

Euskeldun Batzokija elkarteko1894ko Zuzendaritza Batzordeko batzordekideak. Goitik behera eta ezkerretik eskuinera, goiko lerroan ezkerretik eskuinera:Sebastian Amorrortu,Luis Arana Goiri, Ulpiano Abasolo eta Juan Aranburuzabala; bigarren lerroan: Jose Maria Aldekoa,Sabin Arana Goiri eta Elias Lekue; hirugarren lerroan: Antonio Elexpuru,Ziriako Llodio eta Toribio Rezola. Azkenik, behealdeko lerroan: Jose Arriaga, Ramon Mentxaka eta Fabian Ispitzua.

Igandean,uztailaren 15ean,Begoñako basilikan meza bat eman zen, behin hau amaitu eta kanpoan zeudela elkarte berri hartako bazkideekGernikako Arbola abestu zuten, ondoren egoitzara joan eta bertan aurreneko Batzar Orokorra burutu zuten. Honetan, Sabin Arana Zuzendaritza Batzordeko presidente edo Batzokiko buru hautatu zuten. Hura amaitzean, txistulari talde bat balkoira atera eta beheran zegoen jendea asaldatu zuen, lehenengoan, Udal Bandak Arenalen musika joko zuela espero baizuten. Festa gau osoan luzatu zen, eta gainera San Inazio egunean ere jaia berriz errepikatu zen, ondorioz bizilagun bat ernegatu eta elkartearen aurka zalaparta edo iskanbila sortzeagatik salaketa bat jarri zuen. Elkarteari"abestu, atabala jo eta lurzorua ostikatzeagatik" 500pezetako isuna ezarri zitzaion. Salaketa hura Sabin Aranaren lehenbiziko espetxeratzearen arrazoia izango zen.

Batzokia irekitzean 94 bazkidek izena emana zuten, hurrengo hilabeteetan ehundik gora ziren eta1895. urtearen hasierarako 120 kidek eman zuten izena. Kideetako gehienak Bilbo edo inguruko gizon gazteak ziren, Sabin Aranaren adin berdintxukoak (berak orduan 29 urte zituen), gehienen adina 20-35 urte artekoa zelarik. Batez ere, hiriko burges katoliko txikiak ziren: artisauak, enplegatuak, merkatariak... langile apalak eta enpresaburu handiak askoz ere gutxiago. Bazkide osoak izatekoeuskal abizenak izan behar zituzten; baldintza hori betetzen ez zutenak ere bazkide izan zitezkeen, baina eskubide gutxiagoekin.[51]

Euskeldun Batzokija elkartearen1894ko sorrera agiria.

Elkarte edo Batzokia teorian ez zen osoki politikoa, aisialdirako jarduerak ere burutzen zirelarik:kafea hartu,billarrean edo kartetan jokatu, pianoa jo, abestu, etab. Praktikan egoitza aisialdi jarduera horietaz gain Bizkaitarra aldizkaria irakurri eta komentatu, albiste politikoei buruz solastatzeko eta sabindar ideietan doktrinatzeko erabili zen.[51] Benetako asmoa, bazkideen artean JEL doktrinaren ideiak bazkideetan finkatu, bazkideak gehiago gehitu eta ondoren Batzokia oinarritzat hartuz hauteskundeetara aurkeztu ahal izango zen alderdi politiko berri bat sortzea zen. Sabin Arana desbideraketa ideologikoen beldur zenez, Batzokia modu tinkoan gidatu zuen: bertako araudia zorrotz betetzen ez zuten bazkideak zalantzarik gabe kanporatu zituen. Edonola ere, bazkide batzuk kanporatu ezkero beste batzuk sartu ohi ziren, hortaz Batzokiak 110-130 bazkide inguruko kopuru finkoa mantendu ahal izan zuen.[52]

Lehen aipatu bezala Euskeldun Batzokija elkarteko presidentea Sabin Arana Goiri hautatu zuten, aldiz hautatuak suertatu ziren Zuzendaritza Batzordeko beste batzordekideak honako hauek ziren:Ziriako Llodio presidenteordea, Jose Arriaga idazkaria, Antonio Elexpuru idazkariordea, Elias Lekue kontularia, Fabian Ispitzua kontulariordea,Sebastian Amorrortu diruzaina, Jose Maria Aldekoa diruzainordea, Ulpiano Abasolo zinegotzia, Luis Arana Goiri zinegotziordea, batzordekideak: Ramon Mentxaka, Toribio Rezola eta Juan Aranburuzabala.[53]

Eusko Batzokijaren araudiaren testua Sabin Aranak zehaztasun eta xehetasun handiz landu eta idatzi zuen. Denera 10 kapituluetan banatutako 110 artikuluk osatzen zuten.[54]

  • I. kapitulua: Helburua eta izaera, 1. eta 2. artikuluak.
  • II. kapitulua: Doktrina politikoa, 3. artikulutik 8.era.
  • III. kapitulua: Errejimen pribatua, 9. artikulutik 32.era.
  • IV. kapitulua: Errejimen publikoa, 33. artikulutik 57.era.
  • V. kapitulua: Kideei buruzkoa, 58. artikulutik 68.era.
  • VI. kapitulua: Karguak, 68. artikulutik 85.era.
  • VII. kapitulua: Batzarrak, 86. artikulutik 100.era
  • VIII. kapitulua: Administrazioa, 101. artikulutik 103.era.
  • IX. kapitulua: Enplegatuei buruzkoa, 104. artikulutik 106.era.
  • X. kapitulua: Jaiei buruzkoa, 107. eta 108. artikuluak.
  • Kapitulu gehigarria: 109. eta 110. artikuluak.
  • 1. artikulua: Euskeldun Batzokija izenarekin Bilbo udalerrian aisialdirako Elkarte bat sortu da, bere helburua bizilagunen arteko elkartasun eta adiskidetasun loturak ezartzea delarik (…) Jaun Goikua eta Lagi-Zarra lelo Bizkaitarrean dauden doktrinen jarraitzaileak direlarik.
  • 2. artikulua: Behin Bizkai-Batzar deituko den Bizkaiko Elkarte Orokorra sortu eta gero, bere estatutuak Arana ta Goiri'taŕ Sabinek idatziko ditu. Euskeldun Batzokijak hauek onartuko ditu (…).
  • 3. artikulua: Jainkoa. Bizkaia bere barne bizitzan eta gainontzeko herrialdeekin izango dituen harremanetan katolikoa-apostolikoa-erromanikoa izango da.
  • 4. artikulua: Lagizarra. Bizkaia libreki berregituratuko da. Foruak deituriko bere usadiozko Legeak bere osotasunean berrezarriko ditu. Gure arbasoen jokamolde eta ohitura onak berrezarriko ditu. Euskaldun arrazako familiekin, osoki ez baldin bada, nagusiki berregituratuko da. Euskara hizkuntza ofiziala gisa adieraziko du.
  • 5. artikulua: Eta. Bizkaia erlijio eta politika ordena, jainkotiar eta gizatiar armonia perfektuaren gainean ezarriko da.
  • 6. artikulua: Jaungoikua eta Lagizarraren desberdintzea. Bizkaia erlijio eta politika ordena, elizkoi eta zibilaren arteko desberdintasun argi eta narbarmen batean ezarriko da.
  • 7. artikulua: Jainkoa Lagizarraren aurretik jartzea. Bizkaia politika erlijioarekiko baldintzarik gabeko menpekotasun batean dagoelarik ezarriko da, Estatua Elizaren mende.
  • 8. artikulua: Bizkaia, arrazaz, hizkuntzaz, fedez, izaeraz eta ohiturez, Araba, Nafarroa Beherea, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa eta Zuberoarekiko anai delarik, sei herrialde hauekin Euskelerria (Euskeria) deitu ohi den osotasuna gauzatzeko lotu edo konfederatuko da, baina bere berezko autonomia murriztu gabe. […]

Bilbo,1894kouztailaren 14a

Alderdi politikoaren sorrera (1895)

Sakontzeko, irakurri: «Euzko Alderdi Jeltzalea»

Garai hartakoEuropako mugimendu edo talde politikoek hiru oinarri zituzten: elkartea, aldizkaria eta alderdi politikoa. Sabin Aranak eta eusko abertzaletasunak jada hiru oinarri horietako bi bazituzten, hortaz hurrengo urratsa alderdi politiko bat eratzea izan zen.

Abiapuntua: Bizkai Buru Batzarra (1895)

Sakontzeko, irakurri: «Bizkai Buru Batzar»
1895eko lehenbizikoBizkai Buru Batzar alderdiko Zuzendaritza Batzordeko kideak. Ezkerretik eskuinera, eta goitik behera: Juan Aranburuzabala, Elias Lekue, Sabin Arana Goiri,Luis Arana Goiri,Ziriako Llodio, Salbador Etxeita eta Fabian Izpitzua.

1895ekouztailaren 31an,San Inazio egunez, Euskeldun Batzokiko kideek eta Bizkaiko hainbat udalerrietako abertzale edo nazionalistek alderdi berriaren zuzendaritza hautatu zuten. Ekitaldi hura inongo iragarpen edo deialdirik egin gabe burutu zen, gehienbat Espainiar Agintariak ohartu ez zitezen, eta haien jazarpena, salaketak, isunak eta espetxeratzeak saihesteko asmoz. Zuzendaritza Batzorde harren buruzagi nagusia 30 urtetako Sabin Arana bera izan zen, denera Zuzendaritza Batzordea zazpi kide hauek osatu zutelarik: Sabin Arana Goiri (buruzagia),Luis Arana Goiri, Fabian Ispizua, Elias Lekue, Juan Aranburuzabala,Ziriako Llodio eta Salbador Etxeita.[55] Urte hartakoabuztuaren 15ean euren karguak eskuratu zituzten, horretarako formula edo esaldi hau erabili zutelarik:

«Bizkaya, Bizkaya, Bizkaya: Jaun-Goikua eta Legi-Zarra'ren aldez.»
Bizkai Buru Batzar alderdiko lehenbiziko Zuzendaritza Batzordeko kideen kargu hartzean erabilitako formula.[56]

Aranak alderdiko kide gehienak gazteak eta ezkongabeak izan zitezela saiatu zen, honela emazte edo familia kargarik izan ezean euren denbora ia osoa alderdiari eskain ziezaioten. Bestalde,1895ean Euskeldun Batzokia eta Bizkaitarra aldizkariaren jazarpen politiko-judiziala hasi zenez, alderdi berria klandestinoki funtzionatzeko diseinatua izan zen.

Jazarpena eta espetxeratzea (1895-1896)

Sabin AranaLarrinagako espetxean,1895ean.

1895ekoabuztuaren 14an Espainiako Agintaritzak Sabin Arana espetxeratu egin zuen. Horretarako abiapuntu gisa salaketa partikular bat oinarritzat hartu zuten, baina azken epaia jazarpen politiko giro bete-betean etorri zen. Sabin espetxeratu eta bi astetara Euskeldun Batzokija elkartea itxiarazi zuten, bai eta elkarte honetako Zuzendaritza Batzordeko gainontzeko bederatzi kideak espetxeratu ere. Gainera Euskeldun Batzokija elkarteko 100 bazkide ere prozesatu zituzten. Handik hamar egunera Bizkaitarra aldizkaria itxiarazi zuten.[57]

Funtsean Sabin Aranaren jazarpena bere ideia edo pentsamolde politikoearengatik izan zen: Espainiaren ohoreazalantzan jartzeagatik eta proiektu nazional alternatibo bat eskeintzeagatik, laburbilduz,"rebelión contra España" delitua leporatu zioten. Garai hartan abertzaleek ez zuten gatazka bortitzik sortu, aldiz beren ideiekin eta modu baketsuan espainiar nazio proiektuari aurre egin zioten. Sabin Arana sei hilabete espetxean egon eta isun ugari ordaindu behar izan zituen.[58]

Abertzaletasuna ezagutarazi eta alderdia antolatuz (1896-1897)

1896. urtearen hasieran Sabin Arana espetxetik atera zen. Elkarte eta aldizkaririk gabe propaganda abertzalea hedatzeko zailtasunak zituen, hortaz beste bide batzuk bilatu behar izan zituen,Bizkaia osoan bazkariak egiteko aitzakian bilera txikiak ospatu zituen:Bermeo,Mundaka,Busturia,Gernika,Arteaga,Elantxobe,Ea,Lekeitio... berarekin batera herriko mezetan abestu ohi zuen abesbatza eraman etaIkurrina herrietan ezagutarazi zuen. Bazkari haien bidez herri mailako hainbat pertsona garrantzitsu eusko nazionalismora hurbildu ziren: medikuak, abokatuak, indianoak, alkateak, apaizak... maila apalagoko jendea ere abertzaletasunaren inguruan interesatu zen: baserritarrak, nekazariak, herriko langileak... gainera, maizgoardia zibila ekitaldi haiek zaintzera hurbiltzen zenez, jendearen eusko abertzaletasunarekiko jakinmina areagotu egiten zen.[59]

Une hartan biziraun zuen erakunde bakarra Bizkai Buru Batzar zen. Errepresioa ekitiditeko asmoz ezkutuan jardun zuen. Sarritan ezkutuko erakunde hura izendatzeko BBB edo Sabinek asmatutako 3B, B3 edota Irubeta izendapenak erabili ohi ziren. Bertako militanteek ere ez zekiten zehazki alderdi osoa zeintzuk osatzen zuten, ondorioz erakunde abertzalea sekretismo eta misterioz inguratua zegoen.[60]

Sabin Aranaren nahia foruzaleak erakartzea zenez,1897. urteankarlisten etaEuskal-Erria elkartearen aurkako kanpainari ekin zion.[61]

Karlisten eta Euskal-Erria elkartekoen aurka (1896-1897)

1897kootsailean Sabin AranakEl Partido Carlista y los Fueros Vasko-Nabarros panfletoa argitaratu zuen. Bertan, karlisten programari kritika zorrotza egin zion: Sabinen ustez karlistek Espainiako eskualde guztien autonomia administratiboa nahi zuten (Hego Euskal Herria barne), baina ez zituzten usadiozko Euskal Herriko foruak berrezarriko. Sabinek zioenez autonomia administratibo hura jada liberalek kontzertu eta hitzarmen ekonomikoaren bitartez onartzen zuten, ondorioz karlistek ez zuten liberalek jada eskeinitakoa baino gehiago eskatzen.[61]

Karlistak erantzuten saiatu ziren, baina Sabinek haien erantzunak puntuz-puntu jorratzen zituen bigarren argitalpen bat argitaratu zuen. Gainera, foruzaleek ez bezala, Sabinek foruzaletasuna azken muturreraino eramateko gai zen, hots, independetzia eskatzera, aldiz karlistak ez ziren gai hain muturreraino ailegatzeko. Sabinen argitalpen hark 20.000 aleko tirada izan zuen,Bizkaian karlista elkarte eta topagune askotan zabaldu zen. Bestalde,Gipuzkoan ere 2.000 ale banatu ziren. Ondorioz, panfleto hark ordurarte karlista, foruzale eta integrista ziren asko eusko nazionalismo edo abertzaletasunera hurbiltzea ahalbideratu zuen.[61]

Baserritarra (1897)

Sakontzeko, irakurri: «Baserritarra»

1897komartxoan SabinekBaserritarra aldizkaria sortu zuen, bere esanetanAlderdi Karlista suntsitzeko. Aldizkariaren izenburuak nazionalismoaren utopiari lotua zihoan:baserritarra,euskalduntasunaren eredua. Nahiz etaBaserritarra izena eduki, ez zen ezbaserriaz, ez etanekazaritzaren inguruko aldizkaria, bai ordea nagusikigaztelaniaz idatzitakopolitikari buruzko aldizkaria. Estatuaren aurreko errepresioa aurreikusiz,Bizkaitarra baino hobe antolatuagoa zegoen eta bertan hizkera neurtuagoa erabili zen.[62]

Bizkaian jada Alderdi Karlista nahiko ahuldua zegoenez, Sabinek hurrengo lehiakidearen aurka ekin zion:Euskal-Erria elkartea.

1894an ordurarte Euskal-Erria elkartekoFidel Sagarminaga buruzagia zendu zen. Orduan, Larrazabalgo otorduan aurkeztu zenRamon de la Sotaren talde disidentea Euskal-Erria elkartera itzuli eta bertako zuzendaritza eskuratu zuen.1895-1897 bitartean Ramon de la Sotak elkarte hartako pentsamolde foruzalea abertzaletasun eta eusko nazionalismora bideratuz joan zen. Halere, Ramon de la Sota eta bere taldea Sagarminagaren foruzaletasuna baina erradikalagoak baina Sabin Arana eta abertzaletasuna baino moderatuagoak ziren. Sotaren jendea politikoki praktikoa zen, erlijioari ez zieten garrantzirik ematen eta beraientzat politika botere joko soil bat zen. Sabin Arana bera ere eurengana erakartzen saiatu ziren. Beren elkarteari prestigioa eman nahian ereResurreccion Maria Azkue etaFelipe Arrese Beitia bezalakoeuskaltzaleak erakarri zituzten.[63]

Halere, Sabin Aranak ez zuen Euskal-Erria elkartekoen eskaintza onartu etaBaserritarra sortu bezain azkar elkarte harren aurka jo zuen. Bienbitartean,1897an Sabin Aranak euskal kultura sustatzeko asmozBizkayaren Edestija ta Izkerea Pizkundia argitaletxea sortu zuen.1897ko amaieralderaGipuzkoan Errezola eta Lardizabal integristak eta eurenEl Fuerista egunkaria Sabinen ideietara hurbiltzen hasi ziren. Garai hartan, jada bere burua nazionalismora bilakatu zuenEngrazio AranzadiKizkitzak gipuzkoar integrista haiek eta Sabin Aranaren arteko bitartekari lanak burutu zituen.[64]

1997kourrian Bizkai Buru Batzarra alderdi politikoa antolatzeko bidean urratsak ematen hasi zen etaAsociación Euskeriana de Bizkai-Batzarra izeneko alderdian lehen afiliatuek izena eman zuten. GeroraEAJ alderdia izango zenaren lehen afiliatuak ziren.[65]

Mende amaiera (1898-1902)

Kubako gerra (1898)

Sakontzeko, irakurri: «Espainia-Estatu Batuak Gerra»

1898koapirileanEstatu Batuak aurretik kubatarrek espainiar aginte kolonialetik askatzeko zeraman gerrilla borrokan esku sartzea erabaki zuen. Une hartan, Espainia osoan hasi integristetatik nahiz kontserbadoreetatik eta liberaletaraino gerraren aldeko gorazarreespainolista bat aldarrikatu zen.[66]

Sukar espainolista hauHego Euskal Herrian ere nabaritu zen:Bilbon, espainiar itsas komandantziako militarrei elkartasuna azaltzeko 8.000 pertsonako manifestazioa egin zen. Bidean zihoazela, Arana Goiritarren jaiotetxetik iragatean hura harrikatu eta ondorengo oihukatu zuten:[66]

«¡Viva España!
¡Abajo el separatismo!
»
1898ko Bilboko manifestazio espainolistaren manifestarien oihuak.[67]

Luis eta Sabin Aranak euren etxe barnean 80 harritik gora topatu izan zituzten.[67]

Giroa ez zen eusko nazionalismoarentzat egokiena, hortaz Sabin eta Luiz AranakBizkayaren Edestija ta Izkerea Pizkundia argitaletxea itxi eta Bilbotik alde egin zuten.GipuzkoakoEl Fuerista egunkariak ere giro hari ezin aurre eginik itxi egin beharra izan zuen. Bien bitartean, Euskal-Erria elkarteko foruzale klasiko batzuk Espainiako armadaren aldeko diru dohaintzak eman nahi izan zituzten. Ramon de la Sotaren taldekoak asmo horren aurka agertu ziren. Ondorioz, Espainiako gobernadoreak Ramon de la Sotaren taldea Euskal-Erria elkartea uztera behartu zuen.[67]

Kubako Gerran zehar estatubatuar itsas armadak espainiar ontziteri zaharkitua erabat suntsitu zuen,1898kouztailean jada estatubatuar armadakKuba bere kontrolpean zuelarik. Espainiar iritzi publikoa erabat lur jota gelditu zen, aurreko hilabeteetako histeria espainolista hura behin betiko desagertuaraziz eta espainiarrei ordurarte ikusi nahi ez zuten errealitatea agertuaraziz: jadaXIX. mendearen amaieran indar militar errealik gabeko herrialdea zen, harrokeriak eta jauntxokeriak usteldua.[68]

Giro honetan Sabin Aranak lehebiziko aldiz hauteskundeetara aurkeztea erabaki zuen. Halere, Kubako Gerra aurretik ere erabaki hura hartua omen zuen, baina gerraren amaierak eta Espainiaren porrotak hauteskundeetara aurkezteko oraindik arrazoi handiagoak eman zizkion.[69]

Hauteskundeak: arrakasta eta jazarpena (1898)

1898koirailean aldundi probintzialetako aldunak hautatzeko hauteskundeak ospatu behar ziren eta Sabin Aranak bertara aurkezteko asmo irmoa zuen. NazionalistekBizkaian bi hautagai aurkeztu zituzten: Bilboko barrutitik Sabin Arana bera etaGernikako barrutitikAngel ZabalaKondaño. Oso epe laburrean hautagaitza haien aldeko bi mila sinadura aurkeztu ziren, haiek biltzeko lana Luis Arana eta beste kide abertzale batzuk burutu zutelarik, haietako askoEuzkeldun Batzokija elkarteko etaEuskal-Erria elkarteko Ramon de la Sotaren taldeko kideenak ziren, bai etaSukarrieta etaBusturialdeko baserritarrena ere.[70]

Garai hartan Bizkaiko politikanVictor Txabarri enpresaburua jaun eta jabe zen,La Piña izeneko alderdi liberal-kontserbadorea zuzentzen zuen, honek Bizkaiko boterea euren pentsamoldeko jauntxo eta enpresaburuen artean banatzen zuen.[71]

Iraileko hauteskundeetan Sabinek Bilboko barrutian 4.545boto atera zituen (erroldaren %22a), aldizLa Piñakoek ohiko ustelkeria eta boto erosketen bidez boto kopuru handixeagoa lortu zuten, halere emaitza hark eusko nazionalismoaren historiako lehenbiziko hauteskunde arrakasta suposatu zuen: Sabin Arana Bizkaian jokoan zeuden lau diputatu edo aldun postuetako bat bereganatu zuen, hortaz aurreneko aldun abertzalea bilakatu zen, gainontzeko hiruakLa Piñakoen eskuetan geldituz, horrela ordurarteLa Piñakoek zuten monopolioa hautsi zuelarik. Bestalde, Angel Zabalak Gernikako barrutian 3.018 boto lortu eta gutxigatik ez zuen ordezkari bat atera.[70]

Eusko nazionalismoaren garaipena ukaezina zen. Arrakasta eta euforia giro hartan Ramon de la Sotaren taldekoak Sabin Aranaren alderdian sartu eta afiliatu egin ziren. Nahiz eta sabindar eta sotatarren arteko harmonia erabatekoa ez izan eta gerora sarritan nazionalismo pragmatikoa eta independentistaren arteko ezberdintasunean argitaratu izan (adibidez,Comunión Nacionalista Vasca etaAberriren arteko liskarrak), jada denak etxe edo alderdi bakar baten barnean zeuden.[72]

1899koapirilean BilbonCentro Vasco elkartea ireki zuten, bere arauak ez ziren aurrekoEuskeldun Batzokija elkartekoak bezain zorrotzak, 400 bazkide baino gehiago bilduz eta gerora irekiko zirenBatzokien oinarria izan zen. Bestalde, Ramon de la Sotaren dirulaguntzakEl Correo egunkari abertzalea irekitzea ere ahalbideratu zuen. Une hartan Sabin Arana egunkarietan artikuluak idazten zituen artean, Luis Arana zeregin burokratioetaz arduratzen zen. Bienbitartean, Sabin Aranak aldun modura Bizkaiko Aldundian burututako lanak alderdi nazionalistari prestigio eta kide gehiago ekarri zizkion.[73]

1899ko Udal Hauteskundeetan ere abertzaleak aurkeztu ziren, Bizkaiko hainbat udalerritan zinegotziak lortuz:Bilbo,Bermeo,Arteaga,Lekeitio,Santurtzi,Deustua,Getxo,Begoña,Basauri,Lezaman eta abar.Mundakan eusko nazionalismoak lehenbiziko alkate abertzalea lortu zuten.[74]

Eusko nazionalismoa erradikalismoak saihestuz eta politika guztiz legala eginez sekulako arrakasta bereganatzen ari zen. Honek,Victor Txabarri urdurituarazi eta bere botere galtzeko arriskuan ikusi zuen. Ondorioz, Txabarrik egoera hura handik eta hemendik aldarazten saiatu zen, azkenean1899koirailean Espainiako Gobernadoreakseparatismo salaketa baten ondorioz Bizkaian berme konstituzionalak eten zituelarik. Gobernadore zibilak eusko nazionalismoaren aurkako errepresioari ekin zion: abertzaleen argitalpen guztiak debekatu eta Bilbo, Barakaldo eta Bermeoko elkarte abertzaleak itxiarazi zituen.Euskaraz nahizgaztelaniaz argitaratu ohi zuenAzkuerenEuskalzale kultur aldizkari ere isuna jartzera iritsi ziren.[75]

Eten hark hamar hilabete iraun zituen, halere Sabin Arana nahiz zinegotzi abertzaleak euren postuetan jarraitu zuten. Jada eusko nazionalismoa edo abertzaletasunaren oinarria sendo finkatua zegoen.[76]

Nikola Atxika-Allende: Harremana eta ezkontza

Sakontzeko, irakurri: «Nikolasa Atxika-Allende»
Sabin Arana Goiri etaNikolasa Atxika-Allende1900anLoiolako Santutegian.
Sabin Arana Goiri etaNikolasa Atxika-Allende.

Sabin Arana bere aisialdiak ehizean igaro ohi zituen, batez ereGernikako itsasadarra inguruan. Horretarako,SukarrietakoKafranka etxean ostatu hartzen zuen. Alboko herrietan bere adiskideminak bizi ziren:ArteaganAngel ZabalaKondaño etaMundakanJose ArrandiagaJoala.[77]

Usadioaren arabera, Sabin eta beste lagun batzukbasurde bat bizirik ehizatzea lortu omen zuten. Basurdea SukarrietakoAbiña baserriko kortan gorde eta hazi omen zuten. Baserri hartako etxekonagusia Jose Mari Atxika-Allende zen, Mundakako alkatea izana, eta garai hartan zinegotzia zena. Sabin Arana baserri hartan apopilo ere egon omen zen, baita Jose Marirekin ere inguruko lursail bat erosteko tratuak ere egin.1898kourtarrilean Sabin fruituak landatzen ari zela baserriko alaba gazteenaz ohartu zen: Nikolasa. Une hartan, Nikolasak 23 urte zituen, Sabinek berriz 33. SabinekAbiña baserria utzi eta Sukarrietako etxe batera lekualdatu zen. Bere egitekoak bultzaturik Bilbora itzuli zen baina Sabin eta Nikolasaren harremanak aurrera jarraitu zuen.[78]

Sabinek Nikolasari1899koekainaren 17aneuskaraz igorritako gutun bat ere gorde izan da:

«Atxika'taŕ Nikole'ri:
99-6-17
Sukaŕieta
Nire bijotzeko Nikole: Gauŕ gabian etoŕiko naz oŕa, ta bijar goxetik ikusiko zaitut.
Zeuria beti
Sabin
»
Sabin Arana Goiri[79]

Aipatzekoa da, aurretik Sabin Bilboko neska batez gustatua egon zela, baina neska harkerdal abizenak izanik harremanik ez hastea erabaki zuen. Aldiz, Nikolasarekin Allende deituraz zalantzak izan zituen, erdal abizena baitzen, horregatik Nikolasaren 126 abizenengenealogia azterketa egin zuen, azkenean Allende izena azken unean eskribauak soilik Atxika abizena zenari gehitua omen zela ondorioeztatu zuelarik.1898koabenduan Sabinek Nikolasaren gurasoei euren alabarekin ezkontzeko asmoa jakinarazi zien.[75]

Halere, Nikolasaren baserritar maila zela eta, Sabinek ingurukoen kritikak jaso zituen, garai hartan oraindik gizarte klase edo maila ezberdinen arteko ezkontzak gaizki ikusia baizeuden. Halere, Sabinek kritika guzti horiei ez zien jaramonik egin.[79]

1900ekootsailaren 2an Sabin Arana Goiri (35 urte) eta Nikolasa Atxika-Allende (25 urte) Sukarrietako San Antonio baselizan ezkondu ziren, bazkariaErramonaneko etxean ospatu zelarik. Eztei bidaianFrantziakoLourdes udalerrira joan ziren. Laster, Nikolasa haurdun gelditu zen, baina1900ekoabuztuan Nikolasak haurra galdu zuen. Sabinek eta Nikolasak haurra izateko asmoa ez zen gauzatuko.[80]

Jazarpena, barne tentsioak eta espetxeratzea (1902)

1899ko eusko nazionalismoaren aurkako jazarpenaren ondoren,1900an debekuak altxatu ziren, baina urte hartan bertankarlisten aurka ekiteko aitzakiz Bizkaiko gobernadoreak abertzaleen aurka berrekin eta haien elkarteko egoitza eta aldizkaria itxi zituen.1901anCentro Vasco egoitza eta sotatarrenEuskalduna adlizkariak berririki ziren, ez ordeaEl Correo aldizkaria. Hasiera batetik sotatarrenEuskalduna eta sabindarrenLa Patria aldizkarien arteko eztabaidak piztu ziren, biak euren buruak eusko nazionalismoaren ordezkaritzat baizituzten.Euskalduna aldizkariko sotatarrek alderdiaren demokratizazioa eta errepresioa jasan gabe espainiar legeen barnean jardungo zuen programa bideragarri bat eskatzen zuten, aldiz, Sabin Aranak ez zuen alderdia berrantolatzeko deialdirik egin, sotatarrek alderdiaren buruzagitza bereganatu, programa independentista alboratu eta programa autonomista bat ezarriko zutenaren beldur baitzen.[81]

1902komaiatzaren 2anBilbonHirugarren Karlistaldian zeharliberalek hiriko karlisten setioa hautsi izana ospatu zen, halere zinegotzi abertzaleaksozialistekin bat egin eta udal ordezkaritza ospakizun horietara ofizialki ez aurkeztea lortu zuten. Horrela bada, martxa liberala ospatzen ari zen bitartean espainiar errejimendu militar Bidebarrieta kaletik barna zihoan unean,Centro Vasco elkarteko egoitza aurretik igaro eta manifestari talde bat ofizial militar baten agindupean egoitza erasotzeari ekin zion: bazkideak jo, ahal zuten guztia suntsitu eta balkoian eskegita zegoen Euskal Herriko armarridun bandera kendu zuten. Biharamunean, espainiar agintariek liskar haien errudun abertzaleak egin zituzten. Ondorioz, erasotzaileak zigorrik gabe utzi etaCentro Vasco elkarteko bazkide bat espetxeratu zuten.[82]

Theodore Roosevelti telegrama Kubaren independetziarengatik zorionduz

Aste gutxitara,Ameriketako Estatu Batuek lau urtez bere administraritzapean izandakoKubari independentzia formala eman zion.1902komaiatzaren 25ean Sabin Arana GoirikTheodore Rooseveltestatubatuar presidenteari honako telegrama hau igorri zion:[82]

«Kubako independentziarengatik eusko alderdi nazionalistaren izenean zuzentzen duzun Federazioa zoriontzen dut, esklabotzatik askatzen jakin baitzuen. Zuon Estatu boteretsuak, Europako potentzientzat historian ezezaguna izan den Justizia eta Askatasunaren kultua eta bikaintasunaren adibide dira, bereziki latindarrentzat. Europak imitatu ezkero, bere herri antzinakoena den euskaldun nazioak ere, Estatu Batuen goraipamenak merezi izan zituen Konstituzioan aginduz mende gehien askatasunaz gozatu izan duenak, aske litzateke.»
Sabin Aranak1902komaiatzaren 25eanAmeriketako Estatu BatuetakoTheodore Roosevelt presidenteari igorritako telegramaKubako independentziarengatik zorionduz.[83]

Sabin Aranak telegrama honekinEuskal Herriko auzia nazioartean ezagutaraztea izan zen, bere itxaropenaAmeriketako Estatu Batuek Kubari independentzia lortzen lagundu zioten antzera Euskal Herriari ere independendentzia lortu etaEspainiatik banatzen laguntzea baitzen. Halere, telegrama ez zen inoiz Bilbotik atera. Hura jaso zuen posta bulegoko funtzionarioak bere nagusiei eman, espainiar agintariek Sabin Aranari salaketa jarri eta auzitegian amaitu zuen.[84]

Ondorioz1902komaiatzaren 30ean Sabin Arana Goiri matxinada delitua leporatu eta epaiketa burutu arteLarrinagako espetxean kartzelatua izan zen, ondoren Bizkaiko gobernadore zibilak hamar zinegotzi abertzale espetxeratu eta haien lekuan zinegotzi liberalak jarri zituen. Ez legearen aurka zeozer zehatza egin zutelako, bai ordea beren helburua independentzia zelako.[84]

Espetxealdi honetan, Sabin Aranak Euskal Herriko ereserki nazionala izateko asmozEuzko Abendaren Ereserkija ereserkiaren hitzak idatzi zituen.[85]

Proiektu espainolista

Espetxean zegoela Sabin Aranak erabilitako politika posibilista alferrikakoa izan zela ikusi zuen, espainiar agintariek errepresioarekin erantzun baizuten. Sotatarrekin elkartu eta Bizkaiko aldundiak eta udalerrietako udaletako eguneroko lanean aritu zenean, independentismoa esplizitua saihestu zuen. Halere, ez zen nahikoa praktikan moderatua izatea, pentsamoldez independentzia nahi izateak ere espainiar agintarien jazarpena zekarrela ohartu zen. Honetaz gogoeta egin eta Sabinek erabaki erradikal bat hartu zuen: bere alderdikideeiLiga de Vascos Españolistas izeneko alderdi bat sortzeko asmoa jakinarazi, abertzale izena alboratu eta jarraitzaileak bertan izen emateko eskatu zien. Alderdi berri honek Espainiako subirotasuna onartu eta harren barnean ahal zen autonomia edo autogobernu zabalena lortzea ahalbideratuko zuen, gainera orain arte nazionalistak ez zirenei ere bertan sartzeko ateak irekiz. Sabin Aranak oraindik alderdi berri honen programa idazteke zuen eta bere jarraitzaileei berarengan konfiantza izateko eskatu zien.[86]

Alderdi berri hau ez zen alderdi erregionalista bat izango, ez eta foruzalea edo autonomista ere. Izena ere ezohkioa zuen:espainolista, ordurarte Sabin Aranak bere etsai politikoei erasotzeko erabili izan zuen izendapena zen. Aranaren ustez adjetibo hori bereganatzean bere etsai politikoak bere alderdi berriaren aurkako argudiorik gabe geldituko omen ziren, separatismo salaketak ekidinez.[86] Honela idatzi zion Sabin Aranak espetxetik bere emazte Nikolasari:

«Honen ondoren, jada bizitza osoan ez naiz gehiago gauza hauetan egongo, alderdi nazionalista aurten hil eta nazionalistak espainolistak bilakatuko baitira. Haientzat ez dira ez espetxe ez eta epaiketa gehiago egongo. Ni etxera atseden hartzera erretiratu eta jada niretzat ez da arrisku gehiagorik izango. Nire emaztearekin lasai-lasai eta pozik biziko naiz. Egon zaitez hortaz lasai.»
1902koabuztuaren 15ean Sabin Aranak bere emazteNikolasa Atxika-Allenderi espetxetik igorritako gutunaren zatia.[85]

Halere, Sabin Aranak eskuizkribu pribatuetan aitortzen duenez, ez zuen inoiz bere jatorrizko azken helburua txokoratu: independentzia, baina hura lortzeko orain estrategia aldatu, alderdi espainolista sortuz Espainia osoan erregionalismoa bultzatu, eta azkenean Espainiar Estatua ahulduz, Euskal HerriakIngalaterraren babespean bere independetzia lortuko zuela konbentzituta zegoen.[85]

Abertzale guztiak zeharo harrituta gelditu ziren, batzuk Sabin Arana erotu ote zen ere pentsatu zuten. Zaila zen Sabin Aranak horrelako erabaki erradikal eta bapateko bat nola hartu zuen ulertzea. Garai honetan Sabin AranariAddisonen gaixotasuna agertzen hasi eta espetxean zegoenez bere animoan ere eragina izatea baliteke.[85]

1902koabuztuanAlfontso XIII.a Espainiakoa erregea Bilbotik pasatu zen, Sabin Aranaren indultua eskatuz abertzaleek 8.000 sinadura bildu zituzten, gainera Sabinek jasaten zuen gaixotasunaren ondorioz ere espetxean hiltzeko arriskua zuela ere aipatu zuten: Erregeak ez zuen libratu.[85]

Azkenik,1902koazaroaren 7an epaiketa burutu zen. Sabin Arana defendatu zuen abokatuaDaniel Irujo Urranafarra izan zen (Manuel Irujo Ollo politikarijeltzalearen aita). Sabin absolbitua izan zen.[87]

Azken urtea (1902-1903)

Aske geratu bezain laster, Sabin Arana eta emazte NikolasaLoiolara hiru astez atseden hartzera joan ziren. Halere, Aranaren kasua zeraman fiskalak errekurritu eta Bizkaiko gobernadore zibilak berriz ere atxilotzeko agindua eman zuen. Polizia Loiolan zegoela jakin gabeSukarrietan haren bila agertu zen. Sabinen arreba Paulina Aranak senar-emazteei abisua eman etaIruñera ihes egin zuen. Han Sabinek bizarra moztu etaAngel Sabala izen faltsua hartu zuen. Nafar abertzale batek lagundurikOrreagan muga iragan etaazaroaren 22rakoDonibane Lohizunen zen eta han emaztea elkartu zitzaion.Paris hiriburuan egon eta tarte horretan Sabinen gaixotasunak okerrera egin zuenezVichyko bainuetxean ere izan ziren.[87]

1903kourtarrilean espainiar epaitegiek absoluzioa baieztatu zutenez, senar-emazteak Sukarrietara itzuli ziren. Halere, tarte horretan sabindar eta sotatarren arteko tentsioa areagotuz joana zen. Egoera bitxi eta kontrajarriak izan ziren: sotatar natzuk Sabinen programa berriari erabateko leialtasuna agertu zieten eta sabindarrak, aldiz liderraren asmoen aurrean egonezinik zeuden.[88]

1903komartxoan Hauteskunde Probintzialak egin ziren. Sabinek espetxealdia eta ihesaldia zirela eta, ez zuen proiektu espainolista landu eta programa berria idazteko denborarik izan; hura zela eta, alderdiko hautagaiak nazionalista izendapenarekin aurkeztu izan ziren. Hauteskunde kanpainian Sabin Arana bera ere herriz herri propaganda eginez ibili zen: adibidez,Bermeoko batzokian jendaurreko euskarazko hitzaldi bat ere irakurri zuen. Azken bi hautagai abertzalek lortu zuten Bizkaiko ahaldun berri izatea:Angel ZabalaKondaño etaPedro Chalbaud. Ez ziren abertzaleek aurreikusitako emaitzen adinakoak izan, berez lau-sei ahaldun lortzea espero baizuten; hala ere, jada euskal abertzaletasuna etengabe aurrera zihoan.[88]

Bestalde, garai horretan Sabinekproiektu españolistak ordu arte independentismoak uxatu eta abertzaleak ez ziren hainbat talde ere alderdi nazionalistara erakarri zituen:vatikanistak, buruzagi nagusiaLa Gaceta del Norte egunkariko sortzaile eta jabeJose Maria Urkixo zutenak.1903koapirilean Urkixo Bilboko barrutitik Espainiako Gorteetarako Hauteskundeetara hautagai aurkeztu zen: haren lehiakidea Bizkaiko oligarkia liberala zen. Urkixok Aranari laguntza eskatu zion, baina horri bere pentsamolde eta ideologiarekin osoki bat egiten ez zutenak onartzea ez zitzaion atsegin. Nolanahi ere, hasierako zalantza batzuen ondoren, Aranak baiezkoa eman zion; gainera, UrkixokMadrilgo Gorteetan hainbat errebindikazio abertzale defendatzeko prest ere azaldu zen, nahiz eta alderdiko kidea ez zela argi eta garbi utzi izan. Urkixok abertzaleez gain karlista eta intregristen babesa ere jaso zuen. Liberalek ohi bezala bozka erosi zuten, baina baita modu apalago batean Urkixoren aldekoek ere. Gertakari horrek Sabin eta bere jarraitzaile abertzaleak erabat eskandalizatu zituen. Dena dela, hautagai katolikoek, abertzaleen sostengua tarteko, garaipena lortu zuten.[89]

Emaitza hori harentzat gazi-gozoa izan zen: alde batetik, abertzaleen eta zenbait talderen arteko aliantzaren bidez liberalen hegemonia hausteko gai zirela erakustarazi zion; baina bestaldetik, ideologia zaindu gabe burututako hedakuntzak jatorrizko independentismoa eta idealen ustelkeria ekar zezakeela ere ikusi zuen. Hortaz, ez zen egitasmoetan arinegi ere joan behar, ongi pentsatuta baizik, bestela batek jakin alderdian zein sar zitekeen. Momentuz, alderdi nazionalista edo abertzaleari irmo eutsi behar zitzaion.[90]

Heriotza (1903)

Sabin Arana Goiriren hileta martxaSukarrietan,1903koazaroa.
Sabin Arana Goiriren hileta martxaSukarrietan,1903koazaroa.

1903koekainerako, haren osasun egoera oso larria zen.Addisonen gaixotasunak azalaren kolorea aldatu eta ahuldu egin zuen:

Zestoako bainuetxera hilabete batzuetako egonaldia egin baina itzultzean hobetu beharrean ahul segitu zuen. Medikuek bere jarduera politikoa laga eta atseden har zezan eskatu zioten, eta honela uda osoa erabat ahulduta igaro zuen.

Sabin Arana Goiriren beilaSukarrietan,1903koazaroa.[91]

Iraila iritsi eta bere burua sendotzen ez zela ikusirik, Sabin Aranak alderdiko zuzendaritzako ondorengoaAngel ZabalaKondaño izendatu zuen. Zabala erabateko konfiantzazko adiskidea zen, Sabinen jarraitzaile zintzoa, haren esku alderdiaren etorkizuna nahiz proiektu espainolista gautzatzeko ardura utzi zituen.Kondaño, eta gainerako alderdikide abertzale edo nazionalistei ez zitzaien proiektu espainolistaren ideia batere gustatzen. Halere, Sabinekiko leial izateagatik ez zuten publikoki haren aurkako iritzirik eman; hortaz, proiektu hura aipatu gabe utzi zuten, bertan behera ahaztuta geratuko zelako itxaropenaz.

Bitartean, Sabin Aranaren osasuna gero eta kaskarragoa zenez,urrian testamentua egin eta jabetza guztiak emazte Nikolasa Atxika-Allenderi laga zizkion.

Azaroan, jada hilzorian zegoela, azken gutun bat idatzi eta bertan proiektu espainolista hain beharrezkoa ez zela aipatu zuen.1903koazaroaren 25ean, 38 urterekin, azken hatsa eman eta Sukarrietan zendu zen.

Sabin Aranarenhilobia,Sukarrietakohilerrian, 2022ko abuztuan.

Oinarrizko ideologia

JEL:Jaun-goikua eta Lagi-zaŕa

Sakontzeko, irakurri: «Jaun-goikua eta Lagi-zaŕa»

Euzkadi

Sakontzeko, irakurri: «Euzkadi»

Euzkadi AranakEuskal Herria izendatzeko sortutako terminoa da. Izatez, Euskal Herriko zazpi herrialdeak barne hartzen ditu, beraz. Abandoarraren ustez,Euzkadi izendapenaEuskal Herria tradizionala baino egokiagoa zen, lehenak hizkuntzari egiten baitzion erreferentzia, eta ez arrazari edo arlo politikoari. Aranak pentsatu zueneuskaraeguzki hitzetik zetorrela eta, horregatik,Euzkadi sortu zuen,eguzkiarenz-rekin, eta-adiatzizkia erantsita,euskoen —euskal herritarren— multzoa dela adierazteko:pagadi, belardi izenetan bezalaxe.[erreferentzia behar]

Euzko

Euskarari ereeuzkara deitzen zion, euzkera hitza "euzko + era" zela ondorioztatu zuen, hots, "euzkoen hizkera", hortikeuzko hitza euskaldun arrazako jendea izendatzeko antzinako sustraia zela atera zuen.

Ikurrina

Sakontzeko, irakurri: «Ikurrina»

Sabin AranakIkurrina irudikatu etaLuis Arana Goiri anaiak marraztu egin zuen. Lehenbiziko aldiz1894kouztailaren 14anBilbokoEuzkeldun Batzokijaren inaugurazio egunean elkarte horretako egoitzaren balkoain zintzilikatu zuten. Elkarte hartako bazkiderik zaharrena zenZiriako Iturri karlista ofizial ohiak zintzilikatu zuen. Ikurrina diseinatzeko unean Sabin eta Luis Aranaren ohiko JEL lema politikoan inspiratu ziren: Gurutze zuriakJainkoari erreferentzia egiten zion, gurutze orlegiak Lege Zaharra etaGernikako Arbolari, eta hondo gorria Bizkaiko armarritik hartu omen zuten.[51]

Aranatar anaiek sortutako lehenikurrina (1896), eurak diseinatutako proportzio eta neurrikein ikusgai.

HasieranBizkaia independentearentzat pentsatu bazen ere, azkeneanXX. mendearen lehenbiziko urteetan gainontzeko herrialdeetara hedatu etaEuskal Herriaren bandera bilakatu zen. Halere, Luis Arana Goiri bilakaera horrekin ez zegoen gustura, ikurrina Bizkaiko bandera zela pentsatzen jarraitzen baitzuen, hortaz1907. urtean zazpi bandera berri marraztu zituen: Euskal Herriarentzat orokor bat (Euskadiko Konfederazioaren Bandera) eta sei lurraldeentzat bana (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa eta Zuberoa). Proposamen horek ez zuen arrakastarik izan, jada jendeak ikurrina oso gustukoa baitzuen.

1936 urteanEusko Jaurlaritzako Aznar sailburusozialistaren proposamenezEuskadiko bandera ofizial bilakatu zen.[92] Hala ere, Aranatarren hasierako neurriak egokitu behar izan ziren, Victor Bilbao Goioaga ehungintza-gizonaren aholkuei men eginda. Izan ere, jatorrizko neurriei eutsiz gero, ikurrina nekez ikusiko zen urrunetik, batez ere gurutze berdea oinarri gorriaren gainean. Horrela, ikurrin osoaren luze-zabalera mantenduta (500 x 280), gurutzeen zabalera 43 cm-ra handitu zuten, azken diseinu hau gaur egun ezagutzen dugun ikurrinaren behin behineko eredua izan zelarik.

1939anFrancok legez kanpo utzi zuen, etaDiktadura Frankista osoanHego Euskal Herrian ikurrina debekatua egon zen, aldizIpar Euskal Herrian arazorik gabe erabili zen.

1977kourtarrilaren 19an[93] berriro legeztatu zuten ikurrina Espainiako legedian, etaEuskal Autonomi Erkidegoko bandera ofizialtzat hartu zen, nahiz eta lehenagotikEuskal Herri osoaren ikurtzat erabili zen eta erabiltzen den.

Euzko Abendaren Ereserkija

Sakontzeko, irakurri: «Euzko Abendaren Ereserkija»

1902an Sabin Arana GoiriLarrinagako espetxean zegoelaEuzko Abendaren Ereserkija abestiaren hitzak idatzi zituen, betiere Euskal Herriko nazioaren ereserkia izateko asmoz. Doinua antzinakoeuskal abesti herrikoi batean oinarritzen zen. Ereserkia hau Sabin AranarenJEL lelo edo pentsamoldeari fidel zaio, bertanJainkoa,Gernikako Arbola etaEuskadi aipatzen baitira.

1983koapirilaren 14anEusko LegebiltzarrakEuskadiko ereserkia ofizial izendatu zuen, aurretikGernikako Arbola etaEusko Gudariak ereserkiek lehiatu ondoren. MaizGora ta Gora ere deitu ohi da, bere lehenbiziko bertsoen hitzak baitira. Ereserkia honek aldeko eta aurkakoak ditu, azken hauen iritziz ereserkia hau historikokiEuskal Herriari bainoEusko Alderdi Jeltzaleari lotuagoa egon omen da.

Euskara

Bilboko Sabin Etxearen,Euzko Alderdi Jeltzalearen egoitzaren gaur egungoko ikuspegia.

Hizkuntza eredua

Sakontzeko, irakurri: «Euskara garbia»
«Arana Goirik euskara modu mugatu eta idealizatuan ikasi eta irudikatu zuen, hizkuntza garbi eta perfektu gisa. Euskara beretzat ez zen hainbeste komunikatzeko tresna praktiko bat, baizik eta batez ere euskal berezitasunaren froga eta espainolengandik desberdintzeko tresna.»
Jurgi Kintana Goiriena[94]

Hizkuntzarentzakoortografia eredu bat proposatu zuen,Lecciones de Ortografía del Euzkera Bizkaíno lanarekin.Gaztelaniatik aldentzeko nahiak etagarbizalekeriak bultzaturik,latin hizkuntzetatik hartutako mailegu guztiak, berriak nahiz zaharrak, euskal hiztegitik desagerrarazi nahi izan zituen. Horretarako, berak edo bere ingurukoek asmatutako hainbat neologismo ("aranismo" edo "sabinismoak") zabaldu zituen; haietatik askoerlijio,politika eta teknika alorrekoak ziren, baina eguneroko hitzak ere baziren:txadon (etxe-done, 'eliza'),gotzon (goi-gizon, 'aingeru'),gotzain (gogo-zain, 'apezpiku'),deun (santu),bilebagi (zirkunzisio),uŕutizkin (telefono),izpaŕingi (egunkari) etaoŕlegi (berde) beste askoren artean.

Neologismo gehienok denborarekin galdu egin ziren eta gaurko hiztunek ez dituzte erabiltzen. Hala ere, batzuek arrakasta eta erabilera handiz bizirik diraute, batez ere terminologia politikoan, baina baita eguneroko mintzoan ere:aberri (abahebreeraz 'aita'— etaherri),abertzale,lehendakari,abesti,abizen (aba-izenetik eratorria),sendi (senide etasein hitzetatik eratorria,familiamailegua ordezkatu nahian),idatzi (ordu artekoizkribatu, izkiriatu etaeskribituren ordez),urtaro (urte-sasoi),suziri (jaietakoitxafero,etxafuego eta antzekoen ordezko).

Euskararen batasunaren auzian, euskararentzako eredu bakar bat hitzartzearen aurka agertu zen. Bere ustez,euskalkiek, herrialde bakoitzean (Euzkadiko estatu federatu bakoitzean)hizkuntza estatusa izan behar zuten, bata bestearengandik bereizirik.Resurreccion Maria Azkue etaArturo Campión euskalariak ez zetozen iritzi horrekin bat, eta gaia garai hartako eztabaida nagusietako bat izan zen. EAJren iritzi ofiziala denbora luzean Aranaren berbera izan bazen ere, Arana zendu ondoren jeltzale asko izan ziren Azkueren ikuspegia onartu zutenak, hala nolaSeber Altube euskaltzaina.

Hendaia eta Hondarribiko kongresuak (1901-1902)

Hendaiako KongresuaMartin Guilbeau Oiartzaballapurtarrak herrialde eta sentiberatasun ezberdinetakoeuskaldunak bildu etaeuskara estandarizatzeko arau batuak ezartzeko asmoz antolatu zuen.[95]

1901ekoirailean mugaz bi aldetako 30euskaltzaleHendaian egun bat iraungo zuen kongresu batetara bildu ziren, horien artean Sabin eta Luis Arana,Arturo Kanpion,Resurreccion Maria Azkue,Jean Hiriart-Urruti,Estanislao Arantzadi,Serapio Mujika,Piarres Broussain etaJean-Baptiste Constantin zeudelarik.[95]

Guilbeauk euskararen oinarrizko ortografia egun hartan bertan adostea nahi zuen (adibidez tx/ch/tch/ts artean, edo ŕ/rr artean hautatzea, garai hartan denak erabiltzen baitziren). Aldiz, Sabinek ez zuen ortografia hain modu inprobisatuan erabakitzerik nahi, hortaz proposamen alternatibo bat aurkeztu zuen. Sabinen proposamenak lehenbizi hizkuntzaren biziraupenaren gakoak aztertzen zituen:[96]

«Euzkera zutitu eta bizitzeko nahitanahiezko bi gauza daude: bizitzarako beharrezkoa egitea, bai zirkulu handi zein txikian, bere lurraldearen barnean, eta behar izan horiei erantzuteko gai egin dezagula.

Aurrenekoa alboratu, eta euzkera literatura hizkuntza bat izan ahalko da, aberatsentzako luxuzko objetua, hizkuntzalari, historialari eta arkeologoentzako zientzia lanabes bat, baina behin ere ez da herriaren hizkuntza izango, hizkuntza bizia. Bigarrenari kasurik ez egin, eta euzkera denbora batez euskal lurreko arrantzale, baserritar eta artzainen hizkuntza izaten jarraituko du; baina alde guztietatik neolatindar hizkuntzek zapaldua eta arrantza, artzaintza eta nekazaritzaz mintzatzeko besterik balio ez duela, azkar atzeratzen joango da [...] denborarekin desagertuz, eta ziurrenik hurbileko data batean.

»
Sabin Arana goirik1902eko Hendaiako Kongresuan bertaratutakoei euskarari buruz eskeinitako hitzaldiaren zatia.[97]

Sabinentzat alde batetik euskara jakitea arlo sozialean ezinbestekoa izan behar zen, eta bestetik euskara bizitza modernoan erabiltzeko gaitu behar zen. Bigarren asmo horren barnean euskararen ortografiaren batasuna zegoen. Helburu hau lotzeko, Sabinek lan-egutegi eta prozesu batzuk aurkeztu zituen, hauen emaitzak Hondarribian ospatuko zen kongresu batean bilduko zirelarik. Aranak bere proposamena kongresuaren amaieran irakurri eta partaideek aho batez onartu zuten. Arazoa dena persaka egin eta gaizki ulertuak egon zirela da: Sabin Aranak proposamena berakeuzkerafilo zeritzon denei irekia zegoen, hots, euskara maite zuten denei, euskaldunak izan ala ez. Aldiz, Hendaiako kongresuko gainontzeko partaideakeuskaltzale aktibo edo euskal letretan aditu edo trebatuak zirenetaz ari zela ulertu zuten.[98]

1902an euskararen batasun prozeduran bozka emateko 320 lagunek izena eman zuten, haietako gehienakbizkaitarrak, hots, Sabin Aranaren jarraitzaile sutsuak eta haien maisuaren euskararen orotografiaren alde bozkatzeko asmoz. Gainontzeko partaideak (Broussain, Azkue, Kanpion, Hiriart-Urruti, Guilbeau...) bapateko izen emate masibo horrekin erabata harriturik gelditu ziren.[81] Gertatzen zenaz oharturik, prozesua geldiarazten saiatu eta liskarra sortu zen. Kanpionek kongresu hartako giro nahasi hura honela deskribatu zuen:

«L'affaire Arana est un bien triste affaire. Gu denok fede onaz goaz, à l'amiable, ahal den borondate on gehienen partaidetzaz konponbideak bilatuz. Arana jauna aurrezarritako helburu batez mugitzen da, bere ortografia sistema inposatzeaz, ez arrazoiaren bozkez, baizik bozken arrazoiaz. Bere buruarekiko maitasun gozakaitzez, bere Aberria maite duen euskaldun bakarra dela sinistuarazi dio. Eta Euskal Herria denena denez, bere erabilera partikularrerakoEuzkadi asmatu du, su harroputzen bizilekua den euskal herrialde berria.»
Arturo Kanpionek Hendaiako Kongresuan euskararen ortografia batasunaren prozesuan zehar Sabin Aranak izandako jokabidearen deskribapena.[98]

Sabin Aranak bere ideiak aberriarentzat onenak zirelako uste irmoa zuen, horretarako ortografiaren auzian bere alde bozkatuko zuten alderdikideak ekarri zituen. Aldiz, gainontzeko euskaltzaleekbozka populistak alde batera laga eta kultur eliteen arteko adostasuna nahi zuten.Martxoan bi aldeek prozesua berbideratzeko saikerak burutu zituzten, baina Sabin Arana beste euskaltzaleen aurka berearekin tematu eta euskararen batasunerako prozedurak adostea ezinezkoa izan zen.[81]

1902koiraileanHondarribiko Kongresua ospatu zen, baina han ez zen ortografiaren batasunari buruzko gaia landu, aldiz bai beste gai batzuk. Aurreko 320 sabindar horiek ere ez ziren agertu, ez eta haien liderra: une hartan Sabin Arana Goiri espetxean zegoen.[81]

Izendegia

Sakontzeko, irakurri: «Sabin Aranaren izendegia»

Arana zendua zela,1910eanLuis EleizaldekDeun Ixendegi Euzkotarra argitaratu zuen, Aranak argitaratu gabe utzi zuen lanean oinarrituta. Liburuan kristau izendegi osoa euskaratu nahi da, ustezko euskal arau fonetikoei jarraituz. Arlo horretan, Sabinen proposamenek arrakasta handia lortu zuten denborarekin. Izan ere, izen haietako asko oso erabiliak dira gaur egun ere, adibidez:Ander, Andoni, Endika, Iker, Imanol, Iñaki, Irune, Gaizka, Gorka, Gotzone, Jasone, Jone, Josune, Julen, Karmele, Kepa, Koldo, Nekane, Zuriñe eta abar.

Izen-deituretarako proposatu zuen eredua, ordea, ez da askorik zabaldu. Gaztelaniaz nolabait gizarteko goi mailakotzat jotzen zen formula hartu zuen:

izena + «de» + lehen abizena + «y» + bigarren abizena
(bere izen-abizenei aplikatuta,Sabino de Arana y Goiri emango luke, gaztelaniaz)

Halaxe, deiturei-taŕ amaiera erantsi zien, eta bi deituren arteaneta ezarri; eta, gaztelaniaz ez bezala (horrako horretan euskararen berezko legeari jarraituz), izena azken tokian jarri zuen. Hau da, eredu hori bere izen-deiturei aplikatuta,Arana ta Goiri'taŕ Sabin zen.

Euskaltzaletasunaren pizgarri

Sakontzeko, irakurri: «Euskal Pizkundea»

Euskarak hil edo bizikoa zuen batasunaren bidean ezarritako oztopo haiekin batera, hala ere, Sabin Aranak egin zion ekarpenik euskarari. Izan ere, milaka eta milaka euskaltzale egin zituen Sabin Aranak. Euskotar asko jarri zuen euskara ikasten, lantzen, irakurtzen eta idazten. Idazten bakarrik, ehunka berriemaile eta idazle. Eta irakurtzen?XX. mendearen hastapenetako euskara irakasleJuan de la Escalera Maidaganek hauxe zioen:[99]

«Ordu arteko irakurle guztiak baino irakurle gehiago ekarri zizkion Sabinek euskarari.»
«Aranak euskal alorrean utziriko emaitza handiena, zalantzarik gabe, Azkuek berak aitortu zuenez, hizkuntzaren garrantzi teorikoa azpimarratu eta hori bere programako gainerako eskakizunekin batera jartzea izan zen, eta, gure gizartean euskara erabat baztertzen eta mespreziatzen zen garai ilunean, hari esker gure mintzaira defendatzen zuen lehen talde politikoa antolatu zuen, hau da, giza multzo eratu bat, alderdi trinko bat, erdalduntzeko erasoei beti aurka egiteko prest.»

Xabier Kintana[100]


Balantzea: Ondarea eta eragina gaur egungo abertzaletasunean

Testuingurua

Sabin Arana Goiri krisi garai batean bizi izan zen, denboraldi honetanHirugarren Karlistaldia,Hego Euskal Herriko foruen aboluzioa etaEuskal Herriko industrializazioa jazo ziren, gaineraEspainiako GobernuakHego Euskal Herrian bere espainiar eredu nazionalaren ezarri eta kontsolamendu edo kontzesio gisaAraba,Bizkaia etaGipuzkoariKontzertu Ekonomikoa etaNafarroariHitzarmen Ekonomikoa eman zizkien, hau jende batzurentzat nahikoa izan zen, halere garai hartan euskal herritar gehienengan foruak berreskuratzeko irriki edo griña handia zegoen.

Sabin Arana Goiriren estatuaBilboko Albia lorategietan, atzealdeanSabin EtxekoIkurrina duela.

Sabin Arana Goirik berarekin batera bere garaiko moldeak irauli zituen pentsamoldea ekarri zuen, hau gaur egun ere finko mantentzen den Euskal Herriko auziari buruzko ikuspuntua da, eta honako bere esaldi hauek ongi definitzen dute:

«Zenbat jakintsuk aipatu dute geure arraza Europa eta mundu osoko antzinakoena dela! Zenbatek goretsi dute gizateriaren lehen aroetako erlikia ederra den hau! Baina, inor ez da bere zoritxarraz gupidatu! Inork ez du justiziaz zor zaiona eskatu: independentzia.»
Sabin Arana Goiri

Bestalde, Bizkaiko oligarkia industrializazioarekin aberatuz hasi zen, gainera milaka eta milaka espainiar etorkin lanera etortzen hasi ziren, ohitura, arazo sozial eta pentsamolde edo ideologia politiko ezberdinak zituztelarik. Euskaldun askok espainiar etorkin hauen etorrera mehatxutzat hartzen zuten, lehenbiziko espainiar etorkinen mugimendua nagusiki Bilbo eta inguruko hirietan ezarri zenez, bereziki bilbotar askok egoera hau inbasiotzat hartu zuten, bilbotar hauek egoera honen konponbidea nondik edo nola etorriko zain zeuden. Testuinguru honetan Sabin Arana Goiri eta bere euskal nazioan oinarritutako ideologia berri eta apurtzailea agertu zen.

Sabin Arana Goirik predikatutakoberri ona bilbotar, bizkaitar nahiz Euskal Herriko biztanle askok desiatzen eta zain zueden konponbide edo mezuarekin bat egin zuen. Garai hartanjatorrizko subirotasuna, antzinako legeak, Euskal Herriko foruak, Euskal Herriaren askatasuna etahizkuntza zaharra ohiko kontzeptuak ziren, batez ere giro foruzaleetan. Sabinen pentsamoldeak osagai horiek guztiak bildu eta muturreraino eraman zituen: independentismora, gainera ordurarte ez bezala, eusko nazionalismoa lehenbiziko aldiz zehaztu, proiektu politiko bat eantolatu eta alderdi abertzale bat sortu zituen, laburbildu eusko nazionalismoaren mugimendu politikoa egituratu zuen.

Halere, Sabin Aranaren proposamenak ez ziren beti koherenteak izan, adibididez, hasiera batean bizkaitar nazioaren eta euskal herritar nazioaren arteko zalantzan egon zen, baina atzera eta aurrera pauso batzuen ondoren garbi zeukan Euskal Herriarentzako proiektu nazional baten beharra zegoela.

Izaera

Frankistek egingo zutenaren beldur, bere gorpuzkinak sekretupeanZallara lekualdatu zituzten jeltzale batzuk

Sabin Arana Goiri oso gizon idealista zen, baina baita intransigentea ere. Bere jarraitzaileen artean ezbairik gabe karisma handiko pertsona izan zen, bizi izan zen artean maisu gisa hartua izan zen, aldiz hil ostean bere zaletu eta jarraitzaile nazionalista batzuk mesias, profeta etaJesukristo baten pare jartzera ere iritsi ziren, maiz nazionalista eta abertzaleen biltzar eta bileretan bere argazki eta irudiak bera lekuko balitz gisa jarri ohi zirelarik.

Eragina gaur egungo eusko nazionalismoan

Gaur egungo bera hil eta ehun urte baino gehiago iragan direla, Euskal Herriko politikan nahiz gizartean Sabin Aranaren eraginaren itzala oso luzea da. Politikan adibidez, berak asmatutako eta gaur egun oso arruntak iruditzen zaizkigun lelo eta hitz asko oso erabiliak dira: Gora Euzkadi askatuta!, Euzkadi (Euskadi), Euzko Abendaren Ereserkija (Gora ta Gora), Euzkotarren Aberria Euzkadi da, JEL laburdura, euzko (eusko), aberri, abertzale eta jeltzale hitzak... gainera, zalantzarik gabe esan liteke, gaur egungo Euskal Herriko alderdi abertzale guztiak neurri handiago edo txikiago batean bere eta bere jatorrizko ideologiaren ondorengoak direla.

Batzuen iritziz, sarritan Euskal Herritik kanpoko ikertzaile eta historiaren arabera, Sabin Arana eusko nazionalismoaren aita izan omen zen, aldiz, Euskal Herriko historialari gehienentzat jada bera jaio aurretik eusko nazionalismoa nahiz eusko nazionalistak ba omen zeuden[erreferentzia behar] (Sabin Aranak gaztea zela bere burua oraindik foruzaletzat zuen garaian bere anaia Luis bizkaitar nazionalista zela esateak, jada bere aurretik euskal herritar edo bizkaitar nazionalistak bazeudelako adibide da). Argi dagoena da, bera izan zela eusko nazionalismoa politikoki antolatu eta helburu zehatzak eman zizkion lehenbizikoa, bai eta Euzkadiren aita.

Aranaren idazlanak

Sabinen ideologia eta pentsamoldea idazlan ugaritan islatu zen, horien artean 33 ereserki, olerki eta abesti; 600 artikulu baino gehiagotan agertu zuen kazetaritza borrokalaria; nahiz bere bizitzan zehareuskalaritza,literatura,historia etapolitikari buruz argitaratutako 14 idazlan ere badaude. Bestalde, bera hil ondoren, bere jarraitzaileek aurretik argitaraturik gabeko idazlanak ere argitaratu zituzten; gainera, berak idatzitako gutun ugari bilduma partikularretan gordeta edota jada galdurik daude.[101]

Sabin etaLuis Arana Goiri anaiek1896an sortutako Bizkaya'ren Edestija ta Izkerea Pizkundia argitaletxearen zigilua.

Bere bizitzan zehar argitaratutako idazlan nagusiak honako hauek dira:[102]

  • Etimologías Euskérikas, Bartzelona, 1887.
  • Pliegos Euskérikos, Bartzelona, 1888.
  • Gramática Elemental del Euskera Bizkaino, Bartzelona, 1888
  • Bizkaya por su independencia. Lau Loria Aberkoi, Bilbo, 1892.
  • Tratado Etimológico de los Apellidos Euskérikos, Bilbo, 1895.
  • El Partido Carlista y los Fueros Vasko-Nabarros, Bilbo, 1897.
  • Lecciones de Ortografía del Euskera Bizkaino, Bilbo, 1897.
  • Umiaren Lelengo Aizkidia, Bilbo, 1897.
  • Egutegi Bizkaitarra, Bilbo, 1898.
  • Egunkariak:Bizkaitarra (1893-1895),Baserritarra (1897),El Correo Vasco (1899),La Patria (1901-1903) etaPatria (1903).
  • Euzkadi aldizkaria (1901).
  • Libe, Bilbo (1903).
  • Deun-ixendegi euzkotarra (1910).

Gainera,1896an euskal kultura sustatzeko asmoz Sabin eta Luis anaiekBizkayaren Edestija ta Izkerea Pizkundia ("Bizkaiaren Historia eta Hizkeraren Pizkundea") argitaletxea sortu eta1897. urtetik aurrera euskararen inguruko idazlanak argitaratzeari ekin zioten: haurrei euskaraz irakurtzen irakastekoLenengo Umiaren Aizkidia (1897),Egutegi Bizkaitarra (1898)...[103][104]

Kronologia

Toki izenak

Sabin Arana Goiriren soinaBakion.

Bizkaian oso ohiko toki izena da Sabin Aranarena. Honako udalerriekEuzko Alderdi Jeltzalearen sortzailea omendu nahi izan dute bere izena kale edo enparantza bati emanez:

Filmografia

Bibliografia

Erreferentziak

  1. Kintana 2007, Biografiak, 11. orr.
  2. Kintana 2007, Biografiak, 12. orr.
  3. (Gaztelaniaz) Arana. De Arrigorriaga a Abando (Bizkaia). Ascendientes de Sabino Arana de Goiri. Genealogias vascas.
  4. abKintana 2007, Biografiak, 14. orr.
  5. Kintana 2007, Biografiak, 21-22. orr.
  6. abKintana 2007, Biografiak, 21. orr.
  7. Corcuera 1979, 187. orr.
  8. Kintana 2007, Biografiak, 22. orr.
  9. Kintana 2007, Biografiak, 25-26. orr.
  10. abKintana 2007, Ikas ameslaria, 26. orr.
  11. abKintana 2007, Ikas ameslaria, 30. orr.
  12. abcdKintana 2007, Ikas ameslaria, 29. orr.
  13. Kintana 2007, Ikas ameslaria, 28-29. orr.
  14. Kintana 2007, Ikas ameslaria, 28. orr.
  15. Kintana 2007, Ikas ameslaria, 30-31. orr.
  16. Kintana 2007, Ikas ameslaria, 31. orr.
  17. abcdefghijkl (Gaztelaniaz)Auñamendi Eusko Entziklopedia. Discurso de Larrazabal. Euskomedia.org.
  18. Kintana 2007, Ikasle ameslaria, 39. orr.
  19. Kintana 2007, Ikasle ameslaria, 39-40. orr.
  20. Kintana 2007, Ikasle ameslaria, 40-41. orr.
  21. Kintana 2007, Ikasle ameslaria, 34. orr.
  22. Sabino Arana Goiri. Euzkadiren Aita (1865-1903). Ikasle ameslaria. 34. orr. Jurgi Kintana Goiriena. Biografiak. Elkar, 2007.
  23. abcKintana 2007, Ikasle ameslaria, 44. orr.
  24. Juaristi 1997, Apuntes íntimos", HND, 1, 113-114 orr.
  25. Kintana 2007, Ikasle ameslaria, 45. orr.
  26. Kintana 2007, Profeta oihartzun bila, 47. orr.
  27. Kintana 2007, Profeta oihartzun bila, 47-48. orr.
  28. abKintana 2007, Profeta oihartzun bila, 48. orr.
  29. (Gaztelaniaz)Landa, José. Unamuno y el Nacionalismo Vasco..[Betiko hautsitako esteka]:
    «Es a todas luces difícil —por no decir imposible— explicar a ciencia cierta las razones por las cuales Unamuno asumió las posturas indicadas, en punto a los aspectos fundamentales del problema vasco. A propósito, se han aventurado las más variadas tesis e hipótesis. Entre éstas destacan las que responden a un determinismo psicológico, pretendiendo reducir la actitud unamuniana respecto de los problemas vascos a su espíritu de contradicción, a su propensión a la diatriba, a su soberbia, a su presunto complejo de superioridad, e incluso a cierta tendencia al resabio y al rencor por algún que otro lance desventurado en su ciudad de origen. En esta dirección se encaminan las imputaciones de, entre otros, Bernardo G. de Gandamo, Lino de Aquesolo y el mismo Sabino Arana, quien adujo sendos fracasos de Unamuno cuando concursó en las oposiciones para optar, por separado, a las cátedras de Euskera y de Filosofía en Bilbao, como hechos que influyeron decisivamente en sus posiciones en torno al asunto en referencia.»

  30. abcdefKintana 2007, Profeta oihartzun bila, 49. orr.
  31. Kintana 2007, Profeta oihartzun bila, 50. orr.
  32. Kintana 2007, Profeta oihartzun bila, 54. orr.
  33. Kintana 2007, Profeta oihartzun bila, 54-55. orr.
  34. Kintana 2007, Profeta oihartzun bila, 55. orr.
  35. Kintana 2007, Profeta oihartzun bila, 55-56. orr.
  36. Kintana 2007, Profeta oihartzun bila, 56-57. orr.
  37. Kintana 2007, Profeta oihartzun bila, 57. orr.
  38. abJemein 1935, 223. orr.
  39. abc (Gaztelaniaz)Auñamendi Eusko Entziklopedia. Bizkaitarra. Euskomedia.org.
  40. Kintana 2007, Profeta oihartzun bila, 62. orr.
  41. (Gaztelaniaz)«La Sanrocada» Auñamendi Eusko Entziklopedia. Euskomedia.org.
  42. abcdefghijKintana 2007, Profeta oihartzun bila, 64. orr.
  43. Kintana 2007, Profeta oihartzun bila, 65. orr.
  44. Kintana 2007, Profeta oihartzun bila, 66. orr.
  45. abcdef (Gaztelaniaz)Auñamendi Eusko Entziklopedia. Gamazada (La). Euskomedia.org.
  46. ab (Gaztelaniaz)Auñamendi Eusko Entziklopedia. Bandera. Bandera vizcaína en la Gamazada. Euskomedia.org.
  47. (Ingelesez)Olle, Jaume. «Basque Flags of National Type» Electronical Bulletin of Vexillology from Cataloniasque Flags of National Type.
  48. Gamazada. Auñamendi entziklopedia. Euskomedia.org(Gaztelaniaz)
  49. .
  50. Kintana 2007, Profeta oihartzun bila, 68. orr.
  51. abcdeKintana 2007, Profeta oihartzun bila, 69. orr.
  52. Kintana 2007, Profeta oihartzun bila, 72. orr.
  53. (Gaztelaniaz)Auñamendi Eusko Entziklopedia. Euskeldun Batzokiya. Euskomedia.rog].
  54. (Gaztelaniaz)Auñamendi Eusko Entziklopedia. Araudia. Euskeldun Batzokiya. Euskomedia.rog].
  55. (Gaztelaniaz)Anasagasti, Iñaki. Ciento catorce años..
  56. (Gaztelaniaz)Auñamendi Eusko Entziklopedia. Bizkai Buru Batzar. Euskomedia.org.
  57. Kintana 2007, Euzkadiren Aita (1865-1903). Jazarpena eta kartzela (1895-1896). Alderdi Sekretuko buru, 76-77. orr.
  58. Kintana 2007, Euzkadiren Aita (1865-1903). Jazarpena eta kartzela (1895-1896). Alderdi Sekretuko buru, 76-79. orr.
  59. Kintana 2007, Alderdi Sekretuko buru, 80. orr.
  60. Kintana 2007, Alderdi Sekretuko buru, 81. orr.
  61. abcKintana 2007, Alderdi Sekretuko buru, 82. orr.
  62. Kintana 2007, Alderdi Sekretuko buru, 85. orr.
  63. Kintana 2007, Alderdi Sekretuko buru, 84. orr.
  64. Kintana 2007, Alderdi Sekretuko buru, 85-86. orr.
  65. Kintana 2007, Alderdi Sekretuko buru, 87-88. orr.
  66. abKintana 2007, Ezkontzaren pozaldiak eta saminak. Kubako gerra (1898), 110-111. orr.
  67. abcKintana 2007, Ezkontzaren pozaldiak eta saminak. Kubako gerra (1898), 111. orr.
  68. Kintana 2007, Ezkontzaren pozaldiak eta saminak. Kubako gerra (1898), 111-112. orr.
  69. Kintana 2007, Ezkontzaren pozaldiak eta saminak. Kubako gerra (1898), 112. orr.
  70. abKintana 2007, Ezkontzaren pozaldiak eta saminak. Kubako gerra (1898), 112-115. orr.
  71. Kintana 2007, Ezkontzaren pozaldiak eta saminak. Kubako gerra (1898), 113-114. orr.
  72. Kintana 2007, Ezkontzaren pozaldiak eta saminak. Kubako gerra (1898), 115. orr.
  73. Kintana 2007, Ezkontzaren pozaldiak eta saminak. Kubako gerra (1898), 116-117. orr.
  74. Kintana 2007, Ezkontzaren pozaldiak eta saminak. Kubako gerra (1898), 117. orr.
  75. abKintana 2007, Ezkontzaren pozaldiak eta saminak. Kubako gerra (1898), 117-118. orr.
  76. Kintana 2007, Ezkontzaren pozaldiak eta saminak. Kubako gerra (1898), 118. orr.
  77. Kintana 2007, Ezkontzaren pozaldiak eta saminak, 109. orr.
  78. Kintana 2007, Ezkontzaren pozaldiak eta saminak, 110. orr.
  79. abKintana 2007, Ezkontzaren pozaldiak eta saminak. Kubako gerra (1898), 121. orr.Aipuaren errorea: Invalid<ref> tag; name "Kintana 121" defined multiple times with different content
  80. Kintana 2007, Ezkontzaren pozaldiak eta saminak. Kubako gerra (1898), 124-126. orr.
  81. abcdKintana 2007, Jazarpena, barne-tentsioak eta proiektu espainolista (1902), 133-134. orr.
  82. abKintana 2007, Jazarpena, barne-tentsioak eta proiektu espainolista (1902), 135. orr.
  83. Kintana 2007, Jazarpena, barne-tentsioak eta proiektu espainolista (1902), 135-136. orr.
  84. abKintana 2007, Jazarpena, barne-tentsioak eta proiektu espainolista (1902), 136. orr.
  85. abcdeKintana 2007, Jazarpena, barne-tentsioak eta proiektu espainolista (1902), 139. orr.
  86. abKintana 2007, Jazarpena, barne-tentsioak eta proiektu espainolista (1902), 136-138. orr.
  87. abKintana 2007, Jazarpena, barne-tentsioak eta proiektu espainolista (1902), 140. orr.
  88. abKintana 2007, Azken urtea (1902-1903), 140-141. orr.
  89. Kintana 2007, Azken urtea (1902-1903), 141-143. orr.
  90. Kintana 2007, Azken urtea (1902-1903), 143. orr.
  91. Sabin Aranaren gorpua eta beila. Argazkiaren emailea: Aranburu familia. Multimedia. Euskomedia.org
  92. Eusko Jaurlaritza. Oroagindua.-Euzkadi'ko ikur eta ikurriñatzaz..[Betiko hautsitako esteka]
  93. Egunkaria, 1997-01-19. Ikurriñaren legalizazioa..
  94. Kintana 2007, 21-29. orr.
  95. abKintana 2007, Ezkontzaren pozaldiak eta saminak. Hendaia eta Hondarribiko Kongresuak (1901-1902), 130. orr.
  96. Kintana 2007, Ezkontzaren pozaldiak eta saminak. Hendaia eta Hondarribiko Kongresuak (1901-1902), 130-131. orr.
  97. Kintana 2007, Ezkontzaren pozaldiak eta saminak. Hendaia eta Hondarribiko Kongresuak (1901-1902), 131. orr.
  98. abKintana 2007, Ezkontzaren pozaldiak eta saminak. Hendaia eta Hondarribiko Kongresuak (1901-1902), 131-132. orr.
  99. Atxaga, Mikel. (1998). Sabino Arana. in: Bidegileak. Eusko Jaurlaritza.
  100. Kintana, Xabier. (1994). Bilbao, euskararen bizitzan. X. Kintanaren Euskaltzaindian sartzea. Euskaltzaindia.
  101. Estornes 2008, Auñamendi
  102. Sabino Arana Fundazioa. Sabino Arana. Datu biografikoak..[Betiko hautsitako esteka]
  103. Kintana 2007, 87-111. orr.
  104. (Gaztelaniaz)Auñamendi Eusko Entziklopedia. Bizkayaren Edestija ta Izkerea Pizkundia. Euskomedia.org.
  105. Euskadiko Filmategia. Sabino Arana..[Betiko hautsitako esteka]
  106. «ETB1ek 'Sabin' Sabino Aranaren inguruko telefilma estreinatuko du gaur» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-01-28).
  107. «Bideoa: Sabin. Sabin | TB | Telebista online | EITB nahieran» www.eitb.tv (Noiz kontsultatua: 2020-01-28).


Ikus, gainera

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:Sabin AranaAldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Sorrera
Bizkai Buru Batzarreko presidentea
18951903
Ondorengoa
Angel Zabala Ozamiz
"Kondaño"


Sorrera eta sortzailea
Egoitza nagusia eta bilguneak
Jaiegunak
Barne-erakundeak
Lehendakariak
1895-1903:Sabino Arana Goiri1903-1906:Aingeru Zabala Ozamiz"Kondaño"
1906-1908Santiago Alda,Alipio Larrauri,Antonio Arroyo,Vicente Larrinaga etaEduardo Arriagak osaturiko zuzendaritza batzordea
1908-1916:Luis Arana Goiri
Pertsona nabarmenak
Sabin AranaLuis AranaJose Arrandiaga"Joala"Aingeru Zabala Ozamiz"Kondaño"Ramon de la SotaEngrazio Arantzadi"Kizkitza"Zeferino JemeinKoldo Eleizalde
Eli Gallastegi"Gudari"Manuel de la Sota "Txanka"Manuel Egileor"Ikasle"Elbira ZipitriaKarmele ErraztiPolixene TrabuduaManuel IrujoJose Antonio AgirreTelesforo MonzónJuan Ajuriagerra
Joseba RezolaJesus GalindezJoseba ElosegiJesus Insausti"Uzturre"Jesus Maria LeizaolaSabin Zubiri
Carlos GaraikoetxeaXabier ArzalluzRamon LabaienJose Antonio ArdanzaIñaki AnasagastiJuan Mari AtutxaJose Angel CuerdaIñaki AzkunaMari Karmen GarmendiaJuan Jose IbarretxeIdoia ZenarrutzabeitiaJoseba EgibarMiren AzkarateJosu Jon ImazIñigo UrkulluJosu ErkorekaBakartxo TejeriaAndoni OrtuzarImanol Pradales


Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Sabin_Arana&oldid=10047998"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp